Noticias

Isabel Gil-Aldeak Doha-n ospatutako Nazioarteko Bio-bankuen Hitzaldian parte hartu du

Egileak
Navarrabiomed

Bio-bankuen Sare Nazionalak martxoaren 25 eta 27aren artean Doha-n (Qatar) ospatutako Bio-bankuen Nazioarteko Hitzaldian parte hartu du. Edizio honetan,  estatuko plataformaren ordezkariak, RNBB eta CIBERES Biriketako Bio-banku Plataformaren koordinatzailea den Cristina Villena eta Isabel Gil-Aldea, Navarrabiomed-en bio-bankuaren koordinatzailea izan ziren.

Hitzaldia, European Society for Biopreservation & Biobanking (ESBB) erakundeak Qatar-eko Bio-bankuarekin elkarlanean  eta BBMRI-ERIC eta ISBER bezalako erakundeen laguntzarekin antolatua izanik, ikerketarako lagin-dohaintzen ondoriozko datu itzulerari buruzko berezitasun eta nazioarteko esperientzia desberdinak agerian utzi zituen.

Lehenengo jardunaldiaren baitan, Cristina Villena-k “Donors Matter: Incidental Findings & Return of Genetic Data” mahai-inguruan parte hartu zuen non RNBB-ko Etika eta Lege Batzorde Aholkulariak eginiko lanean oinarrituz, Espainiako bio-bankuen esperientzia aurkeztu zuen.

Isabel Gil-Aldea bigarren jardunaldian mintzatu zen “Biobanks as a useful tool in the process of drug development and discovery of biomarkers” saioarekin. Bere agerraldian zehar, terapia berrien eta gaixotasunaren fase ezberdinetan emandako bio-markagailuen bilaketaren inguruko Navarrabiomed-en bio-bankuaren esperientziak ezagutzera eman zituen.

Kongresuak Qatar-eko populazio Bio-bankuaren instalazioak bisitatzeko aukera eskaini zuen, Qatar-ko biztanleen osasunaren eta bizimoduaren hobekuntzan laguntzea helburu duen ikerketa medikoko plataforma. Bio-banku honen jarduera, nazioarte mailan zehaztasun-medikuntzaren inplementazioan aitzindari den The Qatar Genome Programme (QGP) programaren barnean kokatzen da.

Plataforma nazionala

Bio-bankuen Sare Nazionaleko plataforma, garapen eta ekoizpen zientifikoaren kalitatean lagunduz Osasun Sistema Nazionala balio erantsiaz dohatzeko xedea duen Osasunaren Carlos III Institutuaren ekimen bat da. Espainia osoko 52 erakundek eratzen dute eta 688 ikertzaile barneratzen ditu. 

Categoría
Galería de imágenes
Isabel Gil-Aldea eta Cristina Villena
Deskargatu Flecha que indica descarga
Documentación
Vídeo

3D3B proiektuak irabazi du SciencEkaitza 2019ko lehen saria

Egileak
Gobierno de Navarra

Neuroendekapenezko gaitzak tratatzeko erabiltzen diren medikamentuen portaera erreproduzitzen duen 3D3B proiektuak jaso du SciencEkaitza 2019ko lehen saria; golardoak gizartea eta ekonomia eraldatzeko ahalmen handia duten proiektu nafarrak saritzen ditu. Jarduneko Garapen Ekonomirako lehendakariorde eta ADItech Korporazio Teknologikoko lehendakari Manu Ayerdik eman du saria gaur arratsaldean Baluarten egin den Nafarroako II. Gala Zientifikoan.

Categoría
Galería de imágenes
Gala ScienceEkaitza celebrada en Baluarte
Deskargatu Flecha que indica descarga
Foto de familia con todos los premiados
Deskargatu Flecha que indica descarga
En el centro Natalia Ramírez junto a John Cleese, resto de investigadores y organizadores de la gala.
Deskargatu Flecha que indica descarga
Documentación
Vídeo
Vídeo del proyecto 3D3B

APTITUDE europar sareak profesionalendako jardunaldi zientifikoa eta herritar guztiendako tailerrak antolatuko ditu zahartze aktiboari buruz

Egileak
Navarrabiomed

“Pirinioez haraindi adinekoen mendekotasuna prebenitzeko jardutea” (APTITUDE) europar sarea Iruñean bilduko da asteazken honetan, uztailak 3, zahartze aktibo eta ahultasunari buruzko jardunaldi zientifikoa egiteko, 200dik gora adituren parte-hartzeaz. Topaketa profesionala Iruñeko Tres Reyes Hotelean eginen da goizez, 8:15etatik aurrera. Aldi berean, Aduanako Txokoan eta Arazuri Doktorearen Pasealekuan, herritar guztiei irekitako dibulgaziozko tailerrak antolatuko dira Nafarroako Gurutze Gorriarekin batera 10etatik aurrera.

Bi ekitaldiak gaur goizean aurkeztu dira Navarrabiomed ikerketa biomedikoko zentroan, izan ere, entitate hau da Nafarroako sarearen buru, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren, Nafarroako Ospitalegunearen eta Nafarroako Gurutze Gorriaren lankidetzaz. Prentsaurrekoan izan dira, sarea Foru Komunitatean koordinatzen duen Nicolás Martínez Velilla, Navarrabiomedeko ikertzaile eta NOGeko Geriatria Zerbitzuko burua; Juan José San Martín Baquedano, Gurutze Gorriaren Nafarroako koordinatzailea, eta Jorge Marín Vidondo, Navarrabiomedeko proiektuen kudeatzailea.

Nicolás Martínez Velillak adierazi duenez, topaketa zientifiko hau da sareak antolaturiko hirugarren bilkura, eta Iruñean egiten den lehendabizikoa, eta bertan Okzitania (Frantzia), Katalunia eta Nafarroa (Espainia) eta Andorrako Printzerriko ospitate eta ikerketa-zentroen ordezkariek, Lehen Mailako Arretako profesionalek eta enpresetako, egoitzetako eta abarretako kideek parte hartzea aurreikusi da.

Hainbat saiotan, Osasunaren Munduko Erakundeak proposatutako “hirugarren adinaren berezko gaitasuna” aztertuko dute (gizabanako batek une jakin batean erabil ditzakeen gaitasun fisiko eta mentalen konbinazioa, baita gaitasun funtzionala ere, ingurunearekin harremanetan jarduteko duen modua zehazteko), baita abian jartzen ari diren behaketa bidezko ikerlanak eta protokoloak partekatzeko lanak ere. Ekitaldian, halaber, arreta berezia emanen zaio proiektuaren osagai anitzeko prestakuntza eskaintzaren aurkezpenari, profesional sanitarioei eta soziosanitarioei adineko pertsona ahulen arreta egokia egiteko gaitasuna errazteko, eta Lehen Mailako Arretari eta inplikatuta dauden bestelako entitateei ariketa fisiko egokiturako eguneroko errutinak, estimulazio kognitiboaren arloko esku-hartzeak, elikadura osasungarriaren aldeko jarraibideak, esku-hartze psikosozialak eta bestelakoak gomendatzeko gaitasuna emateko xedez.

Jardunaldiaren programaren barnean, Londresko King’s College deritzoneko erreferentziazko bi profesionalek parte hartuko dute: Norman Lazarus eta Stephen Harridge. Batak zein besteak esperientzia zabala dute ariketa fisikoan, zahartzearen aurkako jardunean eta gihar-narriaduran, ez bakarrik geriatriaren esparruan, baita sektore aeroespazialean ere, NASArentzat lan egin baitute.

Herritar guztiei irekitako tailerrak

Asteazken goizean, 10:00etatik 14:00etara bitartea, herritar guztiei irekitako jarduerak ere antolatuko dira Aduanako Txokoan eta Arazuri Doktorearen Pasealekuan. “Tailerrak: Adineko aktibo eta osasuntsuak” deritzenak 65 urtetik gorako adinekoei zuzenduta daude nagusiki, baina interesgarriak izan daitezke zaintzaile, senitarteko, boluntario eta abarendako. Jarduera doakoa da, eta ez da beharrezko aldez aurretik izena ematea.

Goiz osoan, APTITUDEren karpak ere bisitatzen ahalko dira, eta horietan, Gurutze Gorriak hirugarren adinekoendako balorazio funtzionala, estimulazio kognitiboa eta aisialdi egokituari buruzko jarduerak eskainiko ditu. Gainera, laguntzarako produktu eta ohitura osasungarriei buruzko informazioa eman eta ariketa fisikoko errutinei buruzko material osagarria banatuko da.

Zahartzea eta narriadura funtzionala

INEren 2018ko azken datu erabilgarriei buruz, Nafarroan 647.219 pertsona bizi dira, eta horietarik % 19,5ek 65 urte baino gehiago ditu. Kopuru horien arabera, Foru Komunitateak Europa osoko bizi-itxaropenik handienetakoa du, 86,6 urtekoa emakumeengan eta 81 urtekoa gizonengan. Hala ere, bizitzako urte guztiek ez dute bizi-kalitate berbera. Emakumeek bizitza luzegoa dute, baita mendekotasun handiagoa ere, 65 urtetik aurrera.

Osasunaren Munduko Erakundearen arabera, hauexek dira hirugarren adineko desgaitasun arin edo moderatuaren kausa nagusiak: zentzumen-narriadura, bizkarreko eta lepoko mina, BGBK, depresiozko asaldura, erorikoak, mellitus diabetesa, dementziak eta osteoartritisak. Horrekin batera nabarmendu behar da adinekoen erdiak baino gehiagok multimorbilitatea (zenbait eritasun aldi berean) eta polifarmazia (hiru edo bost farmako hartzea aldi berean) dituztela.

APTITUDE gisako ekimemek paradigma aldaketa proposatzen dute adinekoen osasunari buruzko abordatzean. Profesionalen egungo erronka da gizabanakoaren gaitasun funtzionalari eta hau mantentzeko ahaleginari arreta ematea, eritasunari soilik erreparatu beharrean. Horren harira, APTITUDE sareak ohitura osasungarriak, ariketa fisikoa eta belaunaldien arteko aisia-proposamen egokituak zabaltzen ditu herrietan nahiz hirietan, bakardadeari eta landa eremuko despopulazioari aurre egiteko eta zahartzaroari atxikitako estereotipoak gainditzeko.

APTITUDEri buruzko informazio gehiago

APTITUDE 2018an abiatu zen, eta hiru urtetan mugaz haraindiko lankidetza-sareak lau eskualdetan lan egin du (Okzitania, Katalunia, Nafarroa eta Andorrako Printzerria) tokian tokiko sare propioen bitartez, eta horretarako 2.000.000 euroko guztizko aurrekontua du.

Eskualde Garapenerako Europako Funtsak (FEDER) Interreg V-A Espainia-Frantzia-Andorra Lurralde Lankidetzarako Programa Eragilearen bidez (POCTEFA 2014-2020) % 65ean batera finantzatutako proiektu bat da APTITUDE (horren barruan APTITUDE Nafarroa). POCTEFAk Espainia-Frantzia-Andorra mugaldean integrazio ekonomikoa eta soziala indartzea du xede, alegia, ekonomiaren, gizartearen eta ingurumenaren arloetan baterako estrategiak eta mugaz gaindiko jarduerak garatzea lurraldeko garapen iraunkorraren onerako.

Sareko bazkideak:

Gérontopôle - Centre Hospitalier Universitaire (CHU) de Toulouse
Fundació Salut i Envelliment - Universitat Autònoma de Barcelona (UAB)
Servei Andorrà d’Atenció Sanitària
Complejo Hospitalario de Navarra (CHN) - Navarrabiomed

Informazio gehiago: www.aptitude-net.com

 

Argazkia: Ezkerretik eskuinera, Navarrabiomed-eko Jorge Marín, Nafarroako Ospitale Guneko-Navarrabiomed-eko Nicolás Martínez eta Nafarroako Gurutze Gorriko Juan José San Martín.

Categoría
Galería de imágenes
Jorge Marín, Nicolás Martínez eta Juanjo San Martín.
Deskargatu Flecha que indica descarga
Prentsaurrekoa.
Deskargatu Flecha que indica descarga
Prentsaurrekoa.
Deskargatu Flecha que indica descarga
Documentación
Vídeo

“La Caixa” banku-fundazioak, Caja Navarra banku-fundazioak eta Navarrabiomed-ek Nafarroako osasunaren ikerkuntza publikoaren sustapena areagotzeko programa bat bultzatu dute

Presentación de las líneas de negocio
Egileak
Navarrabiomed
  • Hurrengo lau urteetan, areagotze programak digestio-medikuntza, geriatria, neurozientziak eta onkologiaren arloetan ikerketak garatu eta arlo hauetan bikaintasuneko ikerketen aurrerapena ematea  ahalbidetuko du.
  • “La Caixa” eta  Caja Navarra banku-fundazioek, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren lau mediku adituk bio-medikuntzaren ikerkuntzan kalitatezko proiektuak garatzeko helburuarekin,  1,2 miloi eurorekin bultzatu dute areagotze programa hau Navarrabiomed bio-medikuntza Ikerkuntza Zentroan.
  • Proiektu honen abiaraztea “la Caixa” eta Caja Navarra Fundazioaren gizarte-ekintzek 2017-2021 aldirako Nafarroako ikerketa polo nagusiekin duten konpromisoaren parte da.   Denbora honetan zehar, biek 6,4 milioi euroko ekarpen osoa esleituko dute unibertsitate eta ikerketa zentroetara.


Ana Díez Fontana, Nafarroako CaixaBank-eko lurralde zuzendaria; Javier Miranda, Caja Navarra banku-fundazioaren presidentea eta Iñigo Lasa Navarrabiomed-eko zuzendariak programaren onuradun izango diren lau mediku adituen ikerketa-lerroak aurkeztu dituzte. Eduardo Albéniz Arbizu, Nicolás Martínez Velilla, Maite Mendioroz Iriarte eta Antonio Viúdez Berral ikertzaileak guztira 12 hautagaien artean kanpo-batzorde ebaluatzaile batek aukeratuak izan dira.

Programa honek mediku adituak euren jarduera asistentzialaren zati batetik askatzea eta hau ikerketa-jardueretara bideratzea ahalbidetzen du. Ezinbestekoa da medikuek euren ikerketa-proiektuak garatzeko denbora edukitzea aurkikuntzen abangoardian mantentzeko eta euren espezialitatean erakusleak izateko. Gainera, ekimenak profesionalen masa kritiko baten ezarpena bultzatzea ahalbidetzen du euren jarduera asistentziala jarduera ikertzailearekin uztartuz paziente eta populaziora bideratutako ikerketa traslazionala lagunduz.

Aukeratutako lau ikertzaileek Nafarroako Gobernu eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren zentro mistoa den Navarrabiomed-ekin bat egingo dute hurrengo asteetan. Bakoitzak proiektuen garapenerako berezko ikerketa unitate bat osatuko du Nafarroako Ospitale Gunearen zerbitzuetako praktika asistentzialetik eta Navarrabiomed-en beste unitate eta plataforma batzuen kolaboraziotik abiatuta.

Zerbitzu bakoitzaren ikerketa jarduera girotzeaz gain, (BAME) Barruko Mediku Egoiliarren parte hartze eta integrazioa erraztuko dutela espero da haiek aktiboki programa, entsegu eta ikerketa biomedikoko proiektuetan murgilduz.

Bikaintasunezko lau ikerketa Digestio-medikuntza, geriatria, neurozientziak eta onkologian

Eduardo Albéniz Arbizu-k bere medikuntza-ibilbidea estatu mailako ospitale ezberdinetan zehar garatu du Frantzia, Japon eta Txinan aurreratutako endoskopian formazio-txandakatzeak ere eginez. Gaur egun, Nafarroako Ospitale Gunearen  Endoskopia Unitate - Digestio-Zerbitzuaren parte da.

Gaur egun, ikerketa goiztiarretan  digestio-tumoreen erresekzio-endoskopia tekniketan espezializatuta dago, adibidez, muki-erresekzio-endoskopikoa (RME) edota muki-azpiko disekzio-endoskopikoa (DSE).  Teknika hauek azaleko digestio-neoplasien ikuspegi panoramikoa hedatu dute, tratamenduen kasu gehienetan, kirurgia edota tratamendu oldarkorragoak saihestuz. Adibide bezala, esan behar da kolon-ondesteko polipoen erresekzioak  kolon-ondesteko minbizien iraupenaren bahetze programetan eragin handiena duten neurriak direla, Nafarroan garatzen den modukoak.

Garatuko den proiektuak erresekzio teknika eta konplikazioen agerpenarekin loturiko  eraginkortasun iragarpen faktoreen identifikazioan ebidentzia gehiago eskaintzea  du helburutzat, beti ere, konplikazio hauek txikiagotuz.

Nicolás Martínez Velilla Nafarroako Ospitale-Gunearen Geriatria Zerbitzuaren buru da 2015etik eta 2013tik geriatria pazientearen ikerkuntzaren sustapena helburutzat duen Navarrabiomed-ekin loturiko taldea ere zuzentzen du.

Proiektuak ikerketa mardul bat aurkeztuko du komunitate eta ospitale-bitartekoan hauskortasunaren garapena eta adindunetan desgaitasun edota dependentzia saihesteko, gainera, mugaz bestaldeko Europako zahartze sare baten sorreran lagunduz. Beste gai batzuen artean, paziente  zaharren egungo  ospitalizazio-sistema birplanteatzen saiatuko da ospitaleratutako zaharren bizi-kalitatea hobetzen duten ariketa jarraibideak sartuz eta osasun-sistemaren iraunkortasun hobeago bat erraztuz.

Maite Mendioroz Iriarte-k bere ibilbide profesionala ikerkuntza eta alor klinikoan garatu du Bartzelona, Donostia eta Nueva York hirietan zehar.  2010etik Nafarroako Gune Ospitaleko Neurologia Zerbitzuaren mediku-taldearen parte da eta azken urteotan “la Caixa” fundazio-bankuari,  Caja Navarra fundazioari  eta Nafarroako Gobernuari esker, areagotze programa ezberdinez gozatzeko aukera izan du. Sostengu honen bidez Navarrabiomed-eko Neuro-pipegenetika Unitatearen jarduera zuzendu eta sendotzea lortu du.

2018-2021 denboraldian zehar areagotze jarduerak aurrera jarraituko du eta odolean Alzheimer gaixotasunaren bio-markagailu epigenetiko bat identifikatzeko proiektu bat garatuko du tratamendu goiztiarren ezartzeko xedearekin gaixotasunaren diagnostikoa aurreikusteko.

Ikerketak neuro-endekapen gaixotasunen erabileran zehaztasunezko medikuntzaren norabidean doan lehen pausua eraiki dezake.

Antonio Viúdez Berral-ek Nafarroa, Katalunia eta Baltimore-n (EEBB) artean garatu du bere ibilbide profesionala. 2010etik Nafarroako Ospitale-Gunearen Onkologia Medikuntza Zerbitzuaren aditu taldearen parte da eta Navarrabiomed-en aktiboki ikerketa proiektuak garatzen ditu.

Bere proiektuaren barnean Viúdez-ek, beste gai batzuen artean, pankrea-tumore neuro-endokrinoen ikerkuntzan aurrerapenak egingo ditu eta zenbait terapien eraginkortasuna hobeago aurre-ikusten lagunduko duten markagailu bereizgarrien aurkikuntzan zentratuko da.

Halaber, laguntza honen bidez zerbitzuaren ikerkuntza-jarduera sendotzea lortu nahi da    diagnostiko, pronostiko, aurreikuspen bidezko erantzuna edota aplikatutako tratamenduen toxikotasunaren hobekuntzara bideratutako lan-lerro berriak ezarriz.

 

 

 

Categoría
Galería de imágenes
Prentsaurrekoa.
Deskargatu Flecha que indica descarga
Prentsaurrekoa.
Deskargatu Flecha que indica descarga
Ezkerretik eskuinera: Luis Gabilondo, Ana Díez, Maite Mendioroz, Eduardo Albéniz, Antonio Viúdez, Nicolás Martínez, Javier Miranda eta Iñigo Lasa.
Deskargatu Flecha que indica descarga
Vídeo

NOG, NUP eta Navarrabiomed Europako sare bat sortzen laguntzen ari dira, hirugarren adinekoen mendekotasuna prebenitu eta zahartze aktiboa sustatzeko

Egileak
Navarrabiomed

Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP), Nafarroako Ospitale Guneko (NOG) eta Navarrabiomed zentroko profesionalak Europako sare bat sortzen laguntzen ari dira, hirugarren adinekoen mendekotasuna prebenitu eta zahartze aktiboa sustatzeko. “Pirinioez haraindi adinekoen mendekotasuna prebenitzeko jardutea" (APTITUDE) izena du proiektuak, eta Frantziako, Espainiako (Nafarroa eta Katalunia) eta Andorrako ospitale-eta ikerketa-zentroek parte hartu dute bertan, zahartze aktiboaren esparruan lankidetzarako sare bat martxan jartzeko helburuarekin. Gaurko prentsaurrekoan jakinarazi dute Nafarroaren esku-hartzea Navarrabiomed – Miguel Servet Fundazioan zentralizatuko dela, proiektua koordinatzen eta kudeatzen duen erakundea.

Mugaz gaindiko sareak hiru urtez tokiko sareak garatuko ditu inplikatutako lau eremu geografikoetan, eta, horretarako, 2.000.000 euroko aurrekontua du (funtsen erdiak Espainiarako dira, eta 400.000 hain zuzen, Nafarroarako). Eskualde Garapenerako Europako Funtsak (FEDER) batera finantzatu du proiektua, % 65ean, Interreg V-A España programaren bitartez.

Sareak prestakuntza- eta sentsibilizazio-jarduerak eta ebidentzia zientifikoak ezartzearen bidez hirugarren adinekoen bizi-kalitatea hobetzea du xede, eta haien artean osasun-ohitura espezifikoak sustatzea eta beren funtzionaltasun- eta autonomia-galerak optimizatzea. Horrela azaldu du Antonio Merino Díaz de Cerio NOGren zuzendari-gerenteak eta Nicolás Martínez Velilla Geriatria Zerbitzuko buru, Navarrabiomeden Geriatria Unitateko ikertzaile arduradun eta APTITUDE proiektuaren Nafarroako arduradunak. Nicolás Martínez Velillak jakinarazi du “sarearen xede nagusia adinekoen mendekotasuna prebenitzea dela, eta horretarako, haien ahultasunaren gainean jardun behar dela”.

Bestalde, Antonio Merinok esan du mota honetako Europako ekimenetan parte hartzea oso garrantzitsua dela, lankidetza-eremu batean protokoloak, praktika onak eta prozedurak partekatzen direlako inplikatutako zentro guztien —eta, orokorrean,  gizartearen— mesederako. 

APTITUDEren jarduera zehatzak Nafarroan

Álvaro Casas Herrero NOGren geriatra eta Espainiako Medikuntza Geriatrikoko Elkartearen lehendakariak eta Maite Soria Sarnago NOGren erizaintzako zuzendariak ezagutzera eman dute zer jarduera dauden aurreikusita gure erkidegoan, datozen hilabeteetarako. 

Sarea jendaurrean aurkezteko helburuarekin, bihar, asteartea, azaroak 20, “Adineko aktiboak eta osasuntsuak. Hirugarren adinean ohitura osasungarriak garatzeko gakoak” izeneko informazio- jardunaldia egingo da, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Zientzia Fakultateko ekitaldi-aretoan, 16:00 eta 18:30 bitartean. Sarrera doakoa da, tokia bete arte, eta Navarrabiomeden youtubeko kanalean streaming bidez ikusi ahal izango da.

Sareko arduradunek biz-kalitatea areagotzeko ohitura eta praktika onak azalduko dituzte. Ekitaldian, Luis Sabalza Iriarte Club Atlético Osasuna futbol-taldeko lehendakariak parte hartuko du, eta Klubeko zuzendari gisa bizitako esperientzia eta ibilbidea kontatuko dizkigu 'Erretiroaz harago lan egitea" izenburua daraman hitzaldian.

Halaber, datozen hilabeteetan hiru ekintza estrategiko egingo dira Nafarroan. Lehenbizi, mugaz gaindiko erregistro komun bat egingo da ikerketa kliniko eta geroteknologikoaren garapenari buruz informatu eta/edo bat egin nahi duten 65 urtetik gorako pertsonekin.

Aldi berean, Ikerketa Klinikoko eta Berrikuntzako Ekipo Mugikorrak antolatuko dira, osasun-arloko diziplina anitzetako profesionalek praktika klinikoak eta ikerketak hiriguneetara eta landa-eremuetara eraman ditzaten, herritarren txertatze eta parte-hartze handiagoa bermatuz. Talde multiprofesionalak izango dira horiek (medikua, erizaina, fisioterapeuta eta terapeuta okupazionala). 

Gainera, ahul dauden eta memoria-asaldurak dituzten pertsonen borondatezko datu-base bat egingo da, eta baterako ikerketa-proiektuak gauzatu ahal izango dira ikerketan parte hartzen duten zentro guztiekin.

Amaitzeko, proiektuaren partaideek Munduko Osasun Erakundea garatzen ari den kontzeptu berri bat, hots, “gaitasun intrintsekoa”, baliozkotzen lagunduko dute, adin handietan gaitasunen balorazio globala egiteko. 

Zabaldutako azken ikerketak

Proiektuko jarduerak bat datoz taldeak duela gutxi Estatu Batuetako Mediku Elkartearen “Journal of the American Medical Association”(“JAMA Internal Medicine”) aldizkarian argitaratutako ikerketaren ondorioekin.

Mikel Izquierdo Redín Nafarroako Unibertsitate Publikoko katedradun, Osasun Zientzien Saileko zuzendari eta Navarrabiomeden Ariketa Fisikoa eta Ahultasuna ikerketa-unitateko arduradunak azaldu du ospitaleratutako 75 urtetik gorako gaixoei ariketa fisikoko programa indibidualizatu bat egiteak ospitalizazioari lotutako gainbehera funtzionala leheneratzen duela, eta horrela egiaztatzen duela egindako ikerketak. Hiru urtez, NGOren Geriatria Zerbitzuan ospitaleratuta egon diren 370 pertsonek programa baliozkotzeko entseguetan parte hartu dute.

Aurkikuntza horiek ospitalizazio medikoko unitateetan paradigma berria planteatzen digute, alegia, pertsona baten egoera funtzionala zeinu klinikotzat hartu behar dugula ohiko ospitalizazioak modu negatiboan eragin badiezaioke (tradizioz, ohean atseden hartzea).

Aldi berean, lantaldeak DIABFRAIL LATAM Europako proiektuan parte hartzen du. Europako Batzordeak “Horizonte 2020” diru-laguntzen barruan finantzatutako proiektua da eta Latinoamerikan diabetesa eta ahultasuna duten eta izan dezakeen adinekoen oinarritzen da. Gaur egun, diabetesak 65 urtetik gorakoen % 40ari eragiten dio.

Ekimenak Kolonbian, Txilen, Mexikon, Perun eta Argentinan tratamendu-eredu berri bat zabaltzea du xede, barne hartzen dituena ariketa fisikoko programa, hezkuntza- eta nutrizio-programa eta gluzemia eta tentsio arteriala egokitzea diabetesa duten adinekoei, haien ahultasun-egoeragatik oso zaurgarriak diren horiei. Aurreikusita dago 2 motako diabetesarekin ahultasuna duten edo izan dezaketen 1.000 pertsona baino gehiagok parte hartzea.

Informazio gehiago APTITUDEri buruz

Eskualde Garapenerako Europako Funtsak (FEDER) Interreg V-A Espainia-Frantzia-Andorra Lurralde Lankidetzarako Programa Eragilearen bidez (POCTEFA 2014-2020) % 65ean batera finantzatutako proiektu bat da APTITUDE  (horren barruan APTITUDE Nafarroa). POCTEFAk Espainia-Frantzia-Andorra mugaldean integrazio ekonomikoa eta soziala indartzea du xede, alegia, ekonomiaren, gizartearen eta ingurumenaren arloetan baterako estrategiak eta mugaz gaindiko jarduerak garatzea lurraldeko garapen iraunkorraren onerako.

www.aptitude-net.com / aptitude@navarra.es

Categoría
Galería de imágenes
Prentsaurrekoa.
Deskargatu Flecha que indica descarga
Prentsaurrekoa.
Deskargatu Flecha que indica descarga
Prentsaurrekoa.
Deskargatu Flecha que indica descarga
Documentación
Vídeo

Navarrabiomedeko eta Manchesterko Unibertsitateko ikerlariek melanomari buruzko azterketa zientifikoa argitaratu dute Nature aldizkarian

Egileak
Navarrabiomed

Imanol Arozarena doktoreak, Navarrabiomed ikerketa biomedikoko zentroko Minbiziaren arloko Seinalizazio Unitateko ikerlari nagusiak eta aldi berean Nafarroako Osasun Ikerketako Institutuko (IdiSNA) kideak, melanomari buruzko azterketa zientifikoa argitaratu berri du Claudia Claudia Wellbrock-ekin, Manchesterko Unibertsitateko katedradunarekin, batera.

Nature Reviews in Cancer aldizkari ospetsuak gonbidatuta egindako azterketan, azaleko minbizi mota horretako zelulen karakterizazioan gauzatutako azken aurrerapenen analisi sakona egin da, melamonaren mota zelular bakoitzaren berezitasunak tratamenduaren erantzunean duen garrantzia nabarmentzearekin batera.

Espainian, urtero melanomaren 4.000 kasu berri diagnostikatzen dira; hau da, metastasia sortzeko joera handia duen azaleko prozesu gaiztoa. Era horretako tumorazioak heterogeneotasun handia aurkezten du lesioaren beraren barnean nahiz tumore ezberdinen artean.

Aldakortasun hori gertatzen da melanomaren tumore-zelulek inguruneko baldintza aldakorretara moldatzeko duten gaitasunarengatik, espresio genikoko profilak aldatuaz. Modu horretan, terapia gidatuen zein inmunoterapien aurrean erresistentziak garatzea lortzen dute eta gaixotasun metastasikoa agertzea.

Artikuluan adierazten da garrantzitsua dela teknologia genomikoetako azken aurrerapenak informazio genikoko datu-base zabalekin konbinatzea, gaixo bakoitzaren tumorean gertatutako aldaketen karakterizazio zehatza eta izan dezakeen bilakaera eta tratamenduaren aurreko erantzuna lortzeko.

Arozarena doktorearen hitzetan: “Ikusirik melanomaren zelulak tumoreen aurkako botiketara hain moldagarriak egiten dituzten mekanismo molekularrak, tratamenduaren aurreko erresistentzien agerpena prebenitu eta melanoma metastasikoaren pronostikoa hobetu nahi dugu”.

Categoría
Galería de imágenes
Los autores, Arozarena y Wellbrock
Deskargatu Flecha que indica descarga