NOGeko, Navarrabiomedeko eta Nafarroako Industria Elkarteko profesionalek HEALCIERen parte hartuko dute, ekonomia zirkularrari buruzko mugaz gaindiko proiektu aitzindaria

Berriak
Komunikazio eta diseinu unitatea
T +34 848 422 201
Egileak
Navarrabiomed

NOGeko, Navarrabiomedeko eta Nafarroako Industria Elkarteko profesionalek HEALCIERen parte hartuko dute, ekonomia zirkularrari buruzko mugaz gaindiko proiektu aitzindaria

  • Ekimenak 613.666 euro jaso ditu Europako funtsetatik Prinioetako Lan Elkartearen bitartez

Mugaz gaindiko HEALCIER proiektuaren helburua Ekonomia Zirkularra ezarriz osasun sektorearen lehiakortasuna hobetzea da, eta Nafarroako Industria Elkarteak (AIN), Nafarroako Ospitale Guneak eta Navarrabiomed-Miguel Servet Fundazioak parte hartzen dute. Berriki hautatu dute Europako funtsak jasotzeko azken deialdian Pirinioetako Lan Elkartearen (CTP) bitartez. Proiektuak enpresentzako aukera berriak sortu nahi ditu, eta enplegu eraginkorrago eta, baliabideen aldetik, efizienteago bat indartzeko ekintza berriak sustatu. 

Proiektu hau Programaren hirugarren deialdian aurkeztu eta POCTEFAren Programazio Komitean onartu zen (Espainia-Frantzia-Andorra Lurraldeetako Lankidetza Programa), 2019ko urrian. Hartan Nafarroako Gobernuak parte hartu zuen Kanpo Ekintzako Zuzendari Nagusiaren bitartez. Orduan, 19 poriektu onartu ziren. Kalifikazio gutxiagokoak erreserban gelditu ziren, une hartan horientzat dirurik eskaini ahal ezin zitzaienak. 

POCTEFA 2014-2020 mugaz gaindiko programak, CTPk kudeatzen duena, sei hilabeteko epea hartu zuen zerrendan gelditutako beste proiektu batzuk onartzeko, Europako Eskualdeetako Garapenerako Funtsek (EGEF) ahalbidetzen zutenaren arabera. Ondorioz, iragan apirilaren 15ean, zerrenda hartako bi proiektu onartzea erabaki zen, horien artean, HEALCIER. 

Parte hartzen duten entitateak

Nafarroatik AINek eta NOGek parte hartuko dute. Zehazki, NOGeko Kudeaketa Ekonomikoko Zuzendaritzak zuzenduko du ospitalearen parte hartzea, eta kudeaketa Navarrabiomed-Miguel Servet Fundazioari egokitu zaio. Proiektuan beste entitate publiko eta pribatu batzuek parte hartuko dute, hala nola, Azaro Fundazioak, proposamena zuzentzen duena, eta Biocruces Osasun Ikerketarako Institutu Elkartea, biak Bizkaiakoak. Mugaren bestaldean Akitania Berriko entitate batek ere parte hartzen du, Teknologia Industrial Aurreratuen Goi-Eskola (ESTIA), Bidarten kokatua. 

Programazio Komite hori hirugarren deialdian erreserban dauden proiektuak onartzeko azken aukeretakoa da, POCTEFA 2014-2020 Programa laster bukatuko baita. 

Kanpo Ekintzako Zuzendaritza Nagusia aktiboki parte hartzen ari da datorren POCTEFA 2021-2027 Eskualdetako Lankidetza Programaren prestakuntzan. Idatzia eta Europako Komiteak onartzeko prest izanen da urte honen amaieran. Hortaz, POCTEFA 2021-2027 lehen deialdia 2022an irekiko da. 

EGEFek proiektuaren %65 finantzatu du, Interreg V-A Espainia-Frantzia-Andorra programaren bidez (POCTEFA 2014-2020). POCTEFAren helburua Espainia-Frantzia-Andorra mugen eremuan integrazio ekonomiko eta soziala indartzea da. Haren laguntza mugaz gaindiko jarduera ekonomikoak, sozialak eta ingurumenekoak garatzera bideratuta dago, lurraldearen garapen iraunkorraren aldeko estrategia komunen bidez.