IRIS Nafarroako Berrikuntza Digitalaren Poloaren Partzuergoa eratu da, 33 erakunde publiko eta pribatuk osatua

Berriak
Komunikazio eta diseinu unitatea
T +34 848 422 201
Egileak
Navarrabiomed

IRIS Nafarroako Berrikuntza Digitalaren Poloaren Partzuergoa eratu da, 33 erakunde publiko eta pribatuk osatua

  • Nafarroako Gobernua izanen da Partzuergoaren buru. Partzuergo horretan zentro teknologikoak, unibertsitateak, klusterrak, elkargo profesionalak eta enpresa elkarteak sartu dira, enpresen eta administrazioaren eraldaketa digitala sustatzeko

Guztira 33 erakunde publiko eta pribatuk osatuko dute Nafarroako Berrikuntza Polo Digitalaren Partzuergoa (IRIS). Partzuergoak ETEen, industriaren eta administrazio publikoen lehiakortasuna hobetzea du helburu, eraldaketa digitalaren bidez. Mikel Irujo Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilaria Partzuergoko Zuzendaritza Batzordeko buru izango da, eta Juan Cruz Cigudosa Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilaria ere batzorde horretako kide izango da.

Gaur, IRIS Nafarroako Berrikuntza Digitalaren Poloaren Partzuergoa eratu da, eta osokoa lehenbiziko aldiz Bildu da. Nafarroako Gobernuaz gain, partzuergoko parte dira industriaren, ezagutzaren eta ikerketaren, eta teknologiaren ordezkari nagusiak Foru Komunitatean, beste administrazio eta instituzioekin batera. Honakoak dira kideak: Iruñeko Udala, hiru unibertsitateak (NUP, UNAV eta UNED), NAITEC (Nafarroako mugikortasuna eta mekatronika), Lurederra eta ADITech teknologia zentroak; Nafarroako Industria Elkartea (AIN); CENER (Energia berriztagarrien nazioko zentroa), CNTA (Teknologia eta elikagaien segurtasunaren nazioko zentroa); CSIC IdAB – Agrobioteknologia institutuaren bitartez; Navarrabiomed; Medikuntza aplikatuaren ikerketarako fundazioa (FIMA); eta INTIA, SODENA, CEIN sozietate publikoak, eta Nasertic, Animsa, Tracasa eta Tracasa Instrumental enpresa teknologikoak.
 
Horietara honakoak batu dira: NagriFood klusterra (nekazaritzako elikagaien industria), Enercluster (energiarena), ACAN (automozioarena), CLAVNA (ikus-entzunezko industria), ATANA (teknologiarena), Functional Print Cluster (inpresio funtzionala), Sakana-Dinabide Garapena taldea, Nafarroako Merkataritza Ganbera eta Enpresen Konfederazioa (CEN). Halaber, IRIS partzuergoko kide dira Nafarroako Industria Ingeniarien Eskola Ofiziala (COIINA), Industria Ingeniaria Adarretan Graduatutakoen Eskola eta Nafarroako Industria Ingeniari Teknikoak (CITI) eta Telekomunikazio Ingeniaren Eskola Ofiziala (COIT).

IRIS Foru Komunitateko aktore nagusiak biltzeko gai izatea nabarmendu du Nafarroako Gobernuak, “aparteko zerbait” bezala balioetsi du. Entitate eta instituzio guztiek elkarrekin eta sarean lan eginen dute enpresa txiki eta ertainen, eta administrazio publikoaren beraren digitalizazioa sustatzeko, ondorio bezala industriaren eta enpresen lehiakortasuna handitzeko, herritarrei ematen zaien zerbitzua hobetzeko eta gizartearen ongizaterako.