INNOLFACT proiektuaren baitan Cajal Institutuko Laura López-Mascaraquek usaimenaren inguruan emandako hitzaldia sarean ikusgai dago

Berriak
Komunikazio eta diseinu unitatea
T +34 848 422 201
Egileak
Navarrabiomed

INNOLFACT proiektuaren baitan Cajal Institutuko Laura López-Mascaraquek usaimenaren inguruan emandako hitzaldia sarean ikusgai dago

  • Usaimenaren galera Alzheimerra edo Parkinsona bezalako gaixotasunen seinale goiztiarra izan daiteke, baita COVID-19aren ohiko sintoma era

Neurozientzietan doktorea eta Cajal Institutuan Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Goreneko (CSIC) Ikertzaile zientifikoa Laura López-Mascaraquek “Usaimenaren boterea: zirrarak, memoria eta gaixotasunak” online hitzaldia eman zuen iragan martxoaren 4an, ostegunarekin, INNOLFACT proiektuaren barruan Navarrabiomedek antolatutako ekimen dibulgatzailea. Saioan zentzumen horren eta sistema kognitiboaren arteko erlazio estua azaldu zuen, eta horren galera Alzheimerra eta Parkinsona bezalako gaixotasunen seinale goiztiarra dela, baita COVID-19aren ohiko sintoma ere. 

Ekitaldian López-Mascaraquek datuak eman zizkien gaixotasun neurodegeneratiboen eta usaimenaren desorekaren inguruan bertaratutako ehun pertsona ingururi: “Duela 10 urte diagnostikatutako usaimenaren galerak parkinsonaren gaixotasuna diagnostikatu dezake, adibidez, ikusi delako diagnostikatutako pazienteen %96ak usaimen arazoak dituztela”. Gauza bera gertatzen da Alzheimerrarekin, aldaketa goiztiarrak gertatzen baitira: “Usaimenaren azala ondorioak jasaten dituen lehen eskualdetakoa da”, baieztatu zuen López-Mascaraquek.

Halaber, COVID-19ak eragindako anosmia edo usaimenaren galera osoan sakondu zuen. Ohartarazi zuenaren arabera, usaimenaren neuronen euskarri diren zelulek dituzten hartzaileei oso erraz atxikitzen zaie SARS-CoV-2 birusa. Horrek “usaimen-epitelioaren egituraren haustura osoa” eragiten du. 

Bestalde, López-Mascaraqueren hitzetan, usaimenaren zentzumena guztietan sentikorrena da: “Ekartzen dizkigun oroitzapenak indartsuagoak dira”. Kanpora jotzen duten burmuineko zelula bakarrak ditu, bere hartzaile sistemarekin, giza genomaren zati handi bat horretara eskainia dena. Neurona horiek usaimen sentsazioak interpretatzen dituzte sudurretik burmuinerako bidean, zirraren bide laburrena izanik, oroitzapenak eta iraganeko uneak gogora ekarriz. Rockeffeler unibertsitatean eginiko ikerketa batek frogatu zuen ikusten dugunaren %5 edo dastatutakoaren %15 oroitzen dugun bitartean, usaimenarekin %35 gogoratzeko gai garela.

INNOLFACT proiektua

INNOLFACT Navarrabiomedeko Neuroproteomika Klinikoko Unitateak zuzendutako ikerketa bat da, bertako ikertzaile nagusi Enrique Santamaría buru duena. Ekitaldiaren hasiera, Santamaríak INNOLFACT ekimenaren aurkezpen labur bate gin zuen, usaimen sistemaren eta funtzio kognitiboen arteko erlazioaren bidez diagnostikoetan berritzea helburu duena. Proiektua Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuak finantzatzen du, I+G proiektu estrategikoen 2020-2022 epealdiko deialdiaren barruan. 

Partzuergoko kide dira ondorengo entitatetako profesionalak. Navarrabiomedeko Geriatria Unitatea, Nafarroako Ospitale Gunea (NOG), ADItech Corporación Tecnológica, Centro de Investigación Médica Aplicada (CIMA), Clínica Universidad de Navarra eta Ojer Pharma laborategiak

Webinar osoa ikusteko sarbidea

El poder del olfato: emociones, memoria y enfermedades