Foro Sozial eta Enpresarialak osasunaren eta ikerketaren inguruko topaketa bat egin du, enpresen garapenerako aukera bezala

Berriak
Komunikazio eta diseinu unitatea
T +34 848 422 201
Egileak
Navarrabiomed

Foro Sozial eta Enpresarialak osasunaren eta ikerketaren inguruko topaketa bat egin du, enpresen garapenerako aukera bezala

  • Bilera, NUPeko Gizarte Kontseiluak antolatua, Navarrabiomeden egoitzan egin da

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluko Foro Sozial eta Enpresarialak, gaur goizean, ondorengo gaiaren inguruan bilera bate gin du “Medikuntza pertsonalizatua eta ikerketa, eta Osasuneko zerbitzuak Nafarroako garapen enpresarialerako aukera bezala”. Topaketa, Patxi Arregui NUPeko Ikerketako errektoreordeak eta Javier Vidorreta Gizarte Kontseiluko presidenteak zuzendua, Navarrabiomedeko egoitzan egin da, Nafarroako Gobernuko eta NUPeko ikerketa biomedikoko zentro mistoa. 

Bilera 12:00etan hasi da Gizarte Kontseiluko presidente Javier Vidorretaren hitzaldiarekin. Kontseilu horren funtzio nagusiak, erran duenaren arabera, “unibertsitateak ingurunearekin konektatzen laguntzea da, eta hori hainbat ekintzatan islatuko da, Gizarte eta Enpresen Foru hau kasu, gure irakasle eta ikertzaileak gure komunitateko gizarte eta enpresa sareko eragile garrantzitsuenekin konektatzeko aukera ematen diguten topaketak eta jardunaldiak”.

Zehazki, oroitarazi du jardunaldi hau Gizarte Kontseiluak lehendik antolatutako beste ekintza baten parte dela, medikuntza pertsonalizatuaren eremuan enpresek identifikatutako aukerak lantzeko. “Une honetan ekintza eremua zabaldu eta Nafarroak osasunaren zenbait alorretan ikerketan eta berrikuntza teknologikoan aukera enpresarialetan izan ditzakeen aukerak hausnartuko ditugu. S3n bildutako Nafarroan oinarrizkoa den sektore batekin eta formakuntzaren eta ikerketaren NUPen plan estrategikoaren helburuekin lerratutako gai bat da, medikuntza, ingeniaritza, datuen zientzia, biomedikuntza, fisioterapia alorrekin besteak beste”.

Ondoren, Iñigo Lasa Navarrabiomedeko zuzendariaren agurra eta gero, saioa mahai-inguruan zentratu da: “Medikuntza pertsonalizatua, berrikuntza Osasunean eta sektore enpresarialean: gertutasunaren aukera”. Juan Cruz Cigudosa Nafarroako Gobernuko Unibertsitatea, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak, Ángel Alonso, NAGEN programaren arduradunak eta Carlos Artundo Osasuneko zuzendari nagusiak parte hartu dute.

Bere txandan, Nafarroa gai horren buruan doala azaleratu du kontseilariak, genomikaren hiriburuetako bat baita estatu mailan. Nabarmendu du Medikuntza Pertsonalizatuko Estrategia Integrala izanen duen lehen eskualdea izanen dela epe luzera, 50 ekintza baino gehiago hartzen dituena. Horren azken helburua da “medikuntza berri hau ezartzea, zentroan jartzen duena, inoiz baino gehiago, pazientea eta bere banakotasuna”.

Lankidetza publiko pribatuan dituen itxaropenez, Cigudosak baieztatu du, alde batetik, horrek oinarri teknologikoko enpresen belaunaldi bati bide eman diezaiokeela, eta, bestetik, “medikuntza mota honen beharrak posible eginen ditu bestelako enpresa batzuk, hala nola, digitalizazioan oinarrituak, estrategian parte hartzen duten zentroekin lan egiteko negozio aukerak bilatzen Nafarroara hurbiltzea. Elkar elikatzen duen sistema bat da, eta, ondorioz, Nafarroa osasunaren berrikuntzan garrantzitsua den gune bat bilakatzen duena”.

Ondoren, bertaratutakoen artean eztabaida bat izan da, eta Gizarte Kontseiluko presidente Javier Vidorretak jardunaldiko ondorioak laburbildu eta komunean jarri ditu. 14:00etan amaitu da Patxi Arregui errektoreordearen eta Juan Cruz Cigudosa kontseilariaren agurrarekin.

Foro Sozial eta Enpresariala

NUPeko Gizarte Kontseiluko Foro Sozial eta Enpresarialak aipatu kontseiluaren parte hartzea eta aholkularitza soziala sustatzen ditu, eta bere saioetan Gizarte Kontseilu ordezkariek, errektorearen taldekoek, Unibertsitatea-Gizartea Fundaziokoek eta unibertsitatearen alorreko profesional esanguratsuek parte hartzen dute.

Bere sorreratik, 2010ean, foro horrek eztabaidatzeko eta gizartearen beharrei NUP gerturatzeko formulak proposatzeko balio izan du, formakuntza metodoetan berrikuntzak sartzeko, doktoreen enplegua enpresen munduan indartzeko edo emakumeen presentzia areagotzeko zientziaren eta teknologiaren esparruan. 

Irudiak
Foro Sozial eta Enpresariala Navarrabiomedeko areto nagusian egin zen.
Deskargatu Flecha que indica descarga