Visitas

Nafarroako Osasun Tekniko Eskola Profesionalako ikasleen bisita

Estudiantes de la Escuela Sanitaria Técnico Profesional de Navarra
Egileak
Navarrabiomed

Joan den ostegunean, maiatzaren 12an, Nafarroako Osasun Tekniko Profesionala Eskolan (ESTNA) ematen den Zelula-laboreen Espezializazio Ikastaroko ikasle batzuk Navarrabiomedeko instalazioetara etorri ziren ikerketa biomedikoko zentroan egiten den lana hurbiletik ezagutzeko.

Ibone Labiano Ciriza Doktoreak, Navarrabiomedeko-IdiSNAko Oncobiona unitateko ikertzaileak eta ikastaroko especialistak, lagundu zion taldeari bisitan. Jardunaldia zentroaren eta gaur egungo ikerketa-ildoen azalpenarekin hasi zen. Ikerketa biomedikoko zentro horrek eskaintzen dituen irtenbide profesional ugariak zehaztu zituen ikertzaileak, eta Navarrabiomeden laborategiko teknikari batek bete ditzakeen funtzioen ikuspegi zabala eskaini zuen. Gainera, profil horrek ikerketaren esparruan egiten duen lanaren ezaugarri bereizgarriak aipatu zituen: “lana eskuzkoagoa da eta dibertsifikatuagoa, laguntzaren edo ekoizpen biofarmazeutikoaren esparruarekin alderatuta; proiektu bakoitzaren beharren arabera garatu eta doitu behar dira teknikak”.

Ondoren, ikasleak bi taldetan banatu ziren ikerketa-taldeen laborategiak bisitatzeko. Eremu batzuk bisitatu zituzten, hala nola zelula-kulturen gela, zitometroa eta zelula-sorterra, proteomika-zerbitzuaren instalazioak edo mikroskopia-instalazioak. Han, ikasturtean egindako jarduera praktikoetan lortutako emaitza batzuk ikusi ahal izan zituzten.
Bestalde, ikasleek Biobankua bisitatu zuten Data Manager Ana Purroy López eta Guadalupe Gutiérrez García laborategiko teknikariarekin. Navarrabiomedeko Biobankuaren xedea da, Nafarroako Ostitale Unibertsitarioko zerbitzu klinikoekin elkarlanean, giza lagin biologikoak zaindu, prozesatu eta lagatzea, eta, hartara, hainbat gaixotasunetan ikerketa biomedikoa eta translazionala garatzen laguntzea.

Ikerketa fidagarria bermatzeko datuak kontrolatzeko prozesu zorrotza azpimarratu zuten biek, eta datuen konfidentzialtasunaren garrantzia azpimarratu zuten. “Biobanku batean lan egiteko, batez ere, metodikoa eta oso antolatua izan behar da”, azpimarratu zuen Guadalupek, eta bisitariei aholkuren bat eman nahi izan zien: “leku berri batera iristen zaretenean, garrantzitsua da lan egiteko erara moldatzea, lehenik eta behin, jarraitzen diren protokoloak eta prozedurak ikasten ematea, zuen lanean aditu bihurtu arte”, ondorioztatu zuen.

Categoría
Galería de imágenes
Nafarroako Osasun Tekniko Eskola Profesionalako ikasleen bisita
Deskargatu Flecha que indica descarga
Nafarroako Osasun Tekniko Eskola Profesionalako ikasleen bisita
Deskargatu Flecha que indica descarga
Documentación
Vídeo

Navarrabiomed retoma las visitas presenciales durante las Semanas de la Ciencia

Estudiantes visitan Navarrabiomed
Egileak
Navarrabiomed

Navarrabiomed ha participado un año más en el evento anual de referencia en divulgación científica en Navarra las Semanas de la Ciencia, la Tecnología y la Innovación. Durante la edición de 2021 el centro de investigación ha vuelto a abrir sus puertas ofreciendo dos visitas presenciales cumpliendo los protocolos y la normativa vigente. En 2020 las actividades se celebraron online debido a la situación sanitaria de la pandemia por COVID-19. 

Durante la primera jornada de puertas abiertas, celebrada el 11 de noviembre, una quincena de personas acudió para conocer dos de los laboratorios del centro. La visita comenzó en la Unidad de investigación de Cardiología traslacional situada en la segunda planta y la investigadora principal, Natalia López Andrés, fue la encargada de mostrarles las investigaciones que desarrollan en valvulopatías junto a profesionales del Servicio de Cardiología del Hospital Universitario de Navarra.

A continuación, el grupo pudo conocer el espacio de entrenamiento funcional donde acuden, entre otros, pacientes del Servicio Navarro de Salud - Osasunbidea de Geriatría, Oncología Médica o de Medicina Interna con secuelas de COVID persistente para formar parte de diversos estudios e investigaciones. Mikel Izquierdo Redín responsable de la Unidad E-FIT expuso el efecto del ejercicio físico en el ámbito del envejecimiento saludable, fragilidad, deterioro cognitivo y riesgo de caídas. Junto a él participó también Antonio García Hermoso, responsable de la Unidad de Actividad física infanto-juvenil, que estudia el efecto del ejercicio físico sobre la salud física y mental de jóvenes sanos y aquellos con patologías diagnosticadas. 

La segunda jornada se organizó el pasado jueves, 18 de noviembre, y estaba orientada al fomento de las vocaciones científicas entre los jóvenes. Un total de 70 estudiantes de Bachillerato, FP y primeros cursos de grados universitarios de varios centros participaron en la visita para conocer el mundo de la investigación biomédica y las posibilidades que ofrece el sector tanto en el ámbito público como en el privado.

La sesión comenzó con una sesión a cargo del director de Navarrabiomed Iñigo Lasa, que fue el encargado de presentar el centro y su actividad científica. Tras su intervención, el alumnado se dividió en grupos reducidos para visitar los laboratorios de Patogénesis Microbiana, Medicina Genómica, Señalización en Cáncer, Proteómica y OncoInmunología junto a varios investigadores/as. Los y las estudiantes mostraron gran interés por la variedad de técnicas realizadas, también se interesaron sobre la organización interna y las actividades diarias que deben realizar el personal (técnicos/as, predocs, postdocs, etc.) para llevar al día la investigación), por su parte otras personas demandaron consejos prácticos para aquellos que quieren formarse para dedicarse a la investigación. 

Categoría
Galería de imágenes
Laboratorio de Señalización en cáncer
Deskargatu Flecha que indica descarga
Laboratorio de Proteómica
Deskargatu Flecha que indica descarga
Laboratorio de Patogénesis Microbiana
Deskargatu Flecha que indica descarga
Laboratorio de Medicina Genómica
Deskargatu Flecha que indica descarga
Cardiología traslacional
Deskargatu Flecha que indica descarga
Espacio de ejercicio físico funcional
Deskargatu Flecha que indica descarga
Documentación

Europako Optimage POCTEFA Proiektuko frantses taldearen bisita

Equipo francés del proyecto europeo Optimage POCTEFA
Egileak
Navarrabiomed

Irailaren 19an eta 20an, Europako Optimage POCTEFA proiektuko talde frantsesaren zati bat, Toulouseko Unibertsitate Ospitale Zentroko  Soraya Qassemi farmazialaria buru zuela, Iruñean izan zen Nafarroako instalazioak eta langileak bisitatzen, proiektuan lanean ari direnak, haiekin 2019az geroztik lana egiten du-eta. Optimage Nafarroan Nicolás Martinez Velillak zuzentzen du, Navarrabiomedeko Geriatria Unitateko ikertzaile nagusiak eta Nafarroako Ospitale Guneko Geriatria Zerbitzuaren buruak. Opimage Europako proiektu bat da, adineko pertsonengan iatrogenia farmakologikoaren prebentzio transpirenaikoa lortzera bideratua.

Bisitan zehar, Nafarroan proiektua koordinatzen duen Victoria Roncal arduratu zen Frantziako ordezkaritzari Navarrabiomedeko instalazioak, Geriatria Zerbitzua eta Nafarroako Ospitale Guneko (NOG) Farmazia Zerbitzua, Medikamentuaren Aholkularitza eta Informazio Zerbitzua eta Bidealde Zentro Soziosanitarioa erakusteaz. Modu horretan, adinekoengan iatrogenia farmakologikoa prebenitzeko Nafarroan garatutako jarduera ezagutu ahal izan zuten profesionalek lan-eremu ezberdinetan.

Proiektuaren %65 Eskualdeko Garapeneko Europako Funtsak (FEDER) finantzatu du Interreg V-A Espainia-Frantzia-Andorra (POCTEFA 2014-2020) Programaren bitartez. POCTEFAren helburua da Espainia-Frantzia-Andorra mugaren integrazio ekonomiko eta soziala indartzea. Laguntza mugaz gaindiko jarduera ekonomikoak, sozialak eta ingurumen-arlokoak garatzeko erabiltzen da, lurralde-garapen iraunkorraren aldeko estrategiak batera landuta.

  • CHUTeko taldea Navarrabiomeden izan da
  • NOGeko farmazia
  • Navarrabiomedeko ekitaldien aretoa
Categoría
Galería de imágenes
Equipo del CHUT visita Navarrabiomed
Deskargatu Flecha que indica descarga
Farmacia CHN
Deskargatu Flecha que indica descarga
Salón de actos Navarrabiomed
Deskargatu Flecha que indica descarga
Documentación
Vídeo

Nafarroako Unibertsitateko Zientzien Fakultateko ikasleen bisita

Estudiantes de la Facultad de Ciencias de la Universidad de Navarra
Egileak
Navarrabiomed

Nafarroako Unibertsitateko Biologia, Biokimika eta Kimika Graduko bigarren eta hirugarren mailako 24 ikaslek Navarrabiomedeko instalazioak bisitatu zituzten iragan ekainaren 4an, ostiralarekin. Ikerketa biomedikoko zentroan egiten den lana gertutik ezagutu zuten.

Iñigo Lasa Uzcudun, zentroko zuzendaria eta Patogenesi Mikrobianoko Unitateko ikertzaile nagusia, ongietorria emateaz eta Navarrabiomed aurkezteaz arduratu zen. Gainera, azken hamarkadatan biomedikuntzan izan diren lorpen zientifiko nagusiak errepasatu, eta ikerketak eskaintzen dituen aterabide profesional anitzak aipatu zituen.
 
Ondoren, ikasleak bi taldetan banatu ziren zentroko laborategiak bisitatzeko. Alde batetik, Kardiologia Traslazionala Unitatekoak, Natalia López Andrés ikertzaile nagusia eta bere taldearekin batera. Nafarroako Ospitale Guneko Kardiologia Zerbitzuarekin batera egiten dituzten azterlanak azaldu zituzten, bereziki bihotzen balbuletako mina ekiditeko tratamendu berriak lortzeko eta endokarditis infekziosoaren tratamendua hobetzeko. Bestalde, ikasleek Biobankua bisitatu zuten bertako arduradunaren eskutik, Isabel Gil Aldea, eta Valle Coca Pueyorekin, plataformako teknikaria. Navarrabiomedeko Biobankuaren misioa, Nafarroako Ospitale Guneko beste zerbitzu klinikoekin lankidetzan, giza lagin biologikoak gordetzea, prozesatzea eta uztea da. Horrela, hainbat gaixotasunen ikerketa biomedikoa eta traslazionala sustatzen laguntzen dute.

Navarrabiomedera eginiko bisita hau Nafarroako Unibertsitatearen eta (CEIN) Nafarroako Empresa Berritzaileen Zetroaren “Science & Business” programaren esparruan antolatu da, maiatzaren 31tik ekainaren 4a bitarte luzatu den espezializazio diploma. Formakuntzak beste ekintza batzuk barne hartu ditu, hala nola, biotech sektoreko enpresetara bisitak, zentro teknologikoetako eta ikerkuntzako profesionalekin topaketak eta ekitearen inguruko sesioak.

Navarrabiomedek bisita hau antolatu zuen Nafarroan COVID-19ari aurre egiteko indarrean dauden segurtasun protokoloak eta arauak jarraituz.

Categoría
Galería de imágenes
Iñigo Lasa Uzcudunek Navarrabiomed aurkeztu zien ikasleei
Deskargatu Flecha que indica descarga
Natalia López Andrések Kardiologia Traslazionaleko laborategiak erakutsi zizkien ikasleei
Deskargatu Flecha que indica descarga
Valle Coca Pueyok Biobankua Plataformako jarduna azaldu zien laborategian
Deskargatu Flecha que indica descarga
Natalia López Andrés eta Alicia Gainza Calleja, Kardiologia Traslazionala Unitatekoak
Deskargatu Flecha que indica descarga
Isabel Gil Aldea eta Valle Coca Puello, Biobankua Plataformakoak
Deskargatu Flecha que indica descarga
Documentación
Vídeo

Nekazaritza eta Basogintza Insitutu Integratuko ikasleen bisita

Alumnos del Centro Integrado Agroforestal
Egileak
Navarrabiomed

Nekazaritza eta Basogintzako IIn ikasten duten Abeltzaintza eta animalien osasunean laguntzeko Goi Mailako Formakuntza Zikloko ikasleak Navarrabiomedera bertaratu ziren atzo, maiatzaren 25arekin, Animaliategia eta ebakuntza-gela esperimentala plataformako instalazioak ezagutzeko. Bisita zikloko lehen mailako Antolaketa, eta Birproduzioaren eta Hazkundearen Kontrola ikasgaian programatutako ekintza osagarrien barruan egin zen.

Plataformako arduradunak, Leticia San José, ebakuntza-gela esperimentaleko ekipamendua eta instalazioak erakutsi zizkion taldeari: kirurgiarako erabilgarri dauden bi postu, animalia handiak estabulatzeko gela eta mikrokirurgia egiteko gela. Bisitan Nerea Díezek ere parte hartu zuen, zentroko ikasle ohia, egun Navarrabiomedeko animaliategiko teknikaria. Azken urtean ikerketa zentroan izan duen lan esperientzia ezagutzera eman zuen.

Instalazio horietan Nafarroako Osasun Zerbitzua – Osasunbideako hainbat espezialitate medikoko profesionalei formakuntza eskaintzen zaie: mediku egoiliarrak eta mediku laguntzaileak. Azken hauek prozesu kirurgiko konplexuetako programetara joaten dira, aldez aurreko entsegua eskatzen dutenak, edo ospitalean ezartzea aurreikusten diren teknika berritzaileak probatzera. Ikastaro guztietan animalia ereduak erabiliz ebaketa bat simulatzen da, ospitaleko operazio kirurgikoetan parte hartu baino lehen, beharrezko ezagutza eta abileziak bereganatzeko.

Gainera, erabilitako animalia ereduak ezagutu ahal izan dituzte ikasleek, ex vivo eta in vivo, formakuntzan egin beharreko prozeduraren arabera; hori guztia kalitate estandarren eta indarrean dagoen legediaren mende. Ildo horretan, Navarrabiomed Animalien Esperimentaziorako Gardentasun Akordioari atxiki zaio berriki, Espainiako Elkarte Zientifikoen Konfederazioak (COSCE) sustatua, Animalia Ikerketaren Europako Elkartearen (EARA) laguntzarekin. COSCEk sustatzen duen hitzarmenaren helburuetako bat, besteak beste, atxikitako zentroetan dibulgazio-ekimenak sustatzea da, hala nola bisitak eta ate irekiak, ikerketa zientifikoan animaliez egiten den erabileraz gizarteak gehiago jakin eta uler dezan.

Navarrabiomedek bisita hau antolatu zuen Nafarroan COVID-19ari aurre egiteko indarrean dauden segurtasun protokoloak eta arauak jarraituz.

 

Categoría
Galería de imágenes
Navarrabiomedeko ebakuntza-gela esperimentala
Deskargatu Flecha que indica descarga
Leticia San José plataformaren jardunaz informazioa ematen
Deskargatu Flecha que indica descarga
Plataforman erabilgarri dagoen ekipamendua
Deskargatu Flecha que indica descarga
Documentación
Vídeo

NUPeko Bioteknologia graduko ikasleek Navarrabiomed bisitatu zuten

Estudiantes del grado de Biotecnología de la UPNA
Egileak
Navarrabiomed

Navarrabiomeden helburu estrategikoetako bat batxilergoko eta unibertsitate graduko ikasleen artean dibulgazioa eta zientzia-bokazioak sustatzea da, zientziarekiko interesa eta kuriositatea pizteko helburuarekin. Testuinguru horretan, Proteomika Unitateak bisita bat antolatu zuen duela gutxi Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Bioteknologiako hirugarren mailako ikasleentzat, Proteinen ingeniaritza ikasgaiaren praktiken barruan. 

Hogei ikasle etorri ziren zentrora iragan martxoaren 26an, ostiralarekin, oinarrizko ikerketak, traslazionalak edo enpresarialak eskain ditzakeen aterabide profesionalei buruzko mahai-inguru batera. Ondorengo kideek parte hartu zuten topaketan: Navarrabiomedetik Joaquin Fernández Irigoyenek, Enrique Santamaría Martínez, Imanol Arozarena eta Jacinto López Sagaseta; CIMAtik gonbidatutako ikertzailea José Luis Lanciego; eta Ojer Pharmako enpresako I+G-ren arduradun Juan Manuel Llabot. Euren lekukotzek hainbat galdera piztu zituzten, hala nola, merkatuan gehien eskatzen diren profilak zeintzuk diren, nola osatu unibertsitateko formakuntza akademikoa edo nola garatu karrera zientifikoa unibertsitateko ikasketen etapatik harago. 

Ondoren, Navarrabiomedeko Proteomika Plataformako eta Proteinen Kristalografia eta Egiturazko Immunologia Unitateko laborategiak bisitatu zituen taldeak, lehen eskutik erabilgarri dagoen ekipamendua ezagutzeko, eta, halaber, nazioko eta nazioarteko zenbait proiektutan egunero egiten duten jarduna. 

Navarrabiomedek bisita hau antolatu zuen Nafarroan COVID-19ari aurre egiteko indarrean dauden segurtasun protokoloak eta arauak jarraituz.

Categoría
Galería de imágenes
Mahai-ingurua: Imanol Arozarena, José Luis Lanciego y Juan Manuel LLabot
Deskargatu Flecha que indica descarga
Jacinto López, ikasleentzako hitzaldian
Deskargatu Flecha que indica descarga
Joaquín Fernández, Proteomikako laborategiko jarduna ezagutzera ematen
Deskargatu Flecha que indica descarga

Valentina Polylas EUREGHA sareko zuzendariak Navarrabiomed bisitatu du

La directora de la red EUREGHA Valentina Polylas
Egileak
Navarrabiomed

Marisol Fragosok harrera egin zion iragan ostiralean, otsailak 28, EUREGHA (European Regional and Local Health Authorities) sareko zuzendari Valentina Polylasi. Mikel Irujo Herritarrekiko Harremanetako Kanpo Ekintzarako zuzendariaz lagunduta etorri zen zentrora Polylas, Foru Komunitatean garatutako ikerketa biomediko publikoa ezagutzeko. 

Topaketan zentroko finantziazio eredua, jarduerak eta prozesuak ezagutzera eman zituen Navarrabiomedeko kudeaketa zuzendariak, baita administrazio publikoarekin egiten duen koordinazio lana ere. Gainera, bai ikerketan, bai Europako kooperazioan sor daitezkeen aliantzak eta sinergia profesionalak balioetsi ziren 

Nafarroako Gobernuak antolatutako lan saio batekin amaitu zen jardunaldia, osasun arloan Europako Batasunak 2021-2027 denboraldian eskainiko dituen finantziazio aukeren inguruan. Ekimenean Valentina Polylasek eta Antt Ruszanov ERRIN (European Regions Research and Innovation Network) sareko proiektuen kudeatzaileak parte hartu zuten, baita Nafarroako instituzioetako eta enpresetako beste profesional batzuek ere.

Categoría
Galería de imágenes
Marisol Fragoso, Valentina Polylas eta Mikel Irujo
Deskargatu Flecha que indica descarga
Documentación
Vídeo

MITeko ordezkariak Nafarroara etorri dira arlo biosanitarioan eta ekintzailetzan itunak egiteko asmoarekin

Representantes del MIT
Egileak
Navarrabiomed

Massachusetts-ko Institutu Teknologikoko (MIT) ordezkaritza Iruñean izan berria da ekintzailetza arloan eta sektore biosanitarioan lankidetzak jorratu daitezkeen aztertzeko. 

Estatu Batuetako ordezkari moduan, MITeko Harreman Korporatiboetako zuzendaria, Klaus R. Schleicher, eta Harreman Korporatiboen Programaren zuzendaria, Eduardo Garrido, etorri ziren. Bestalde, Nafarroaren izenean, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilari Manu Ayerdik egin zion harrera taldeari. Halaber, Nafarroako Gobernuaren izenean parte hartu zuten Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia den Izaskun Goñik; Osasuneko zuzendari nagusia den Carlos Artundok; Industria, Energia eta S3 Proiektu Estrategikoetako zuzendari nagusiak, Yolanda Blancok; eta Unibertsitate, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitalaren Departamentuko Kabinete buruak, Roi Villarrek. 

Nafarroako hiriburuan, hasteko, Navarrabiomed ikerketa biomedikoaren zentroa bisitatu zuten, eta, bertan, bilera egin zuten medikuntza pertsonalizatuaren estrategiako lanaren batzorde teknikoko kideekin. Bileran parte hartu zuten zentroaren zuzendari Iñigo Lasak eta Medikuntza Genomikoaren Unitateko ikertzaile nagusia den Angel Alonsok

Ondoren, MITeko ordezkariak Ikerketa Mediko Aplikatuko Zentroaren (CIMA) instalazioetara joan ziren, eta, jarraian, Nafarroako Berrikuntza Enpresen Zentrora (CEIN) eta NUPera (Nafarroako Unibertsitate Publikoa).

Estatu Batuetako sektore biosanitarioarekiko lankidetzak aurrera jarraitzea espero da datozen hilabeteetan. Besteak beste, lankidetza-arloetan beste bisita batzuk egin daitezke; hala nola, Harvard-eko bioteknologiaren klubeko ikasleen bisita, enpresari eta ikertzaileen bisita edota horietako batzuk irailean Iruñean egingo den Biospain nazioarteko azokan izatea. 

Categoría
Documentación

María Chivite lehendakariak Navarrabiomed bisitatu du bio-medikuntzako ikerketa publikoko 101 proiektu ezagutzeko

La Presidenta María Chivite visita Navarrabiomed
Egileak
Navarrabiomed

Maria Chivite Nafarroako Lehendakaria, Nafarroako Ospitale multzoan, Iruñean, dagoen Navarrabiomed ikerketa bio-medikorako zentroan izan da gaur, bertako jarduera-ildoak eta instalazioak ezagutzeko.

Iñigo Lasa zentroko zuzendariak azaldu duenez, 2016. urteaz geroztik Navarrabiomed-ek %33 handitu du aurrera eramandako proiektu kopurua. Gaur egun, zentroak 101 ikerketa proiektutan eta saretan hartzen du parte, estatu mailako 92tan eta nazioarteko 9tan. Jarduera horrek %35eko hazkundea eragin du ekoizpen zientifikoan 2016tik 2019ra.

Navarrabiomed Nafarroako Gobernuaren eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren esku dagoen zentro mistoa da, bikaintasunezko ikerketa publikoa sustatzeko. ADItech korporazio teknologikoko kide izateaz gain, Nafarroako Gobernuaren eskutik urtero 4 milioi euro jasotzen dituen IdiSNA Nafarroako Osasun Ikerketarako Institutuaren barruan dago, eta Foru Komunitateko bio-medikuntza sektorea indartuko duten ekimen publiko-pribatuak garatzea du helburu.

Aipatzekoa da aurten, 2019an, Miguel Servet Fundazioak 3 milioi euroko laguntzak jaso dituela zentro teknologikoetarako Nafarroako Gobernutik.

Ehun ikerlari baino gehiago

Gaur egun, zentroa, 20 unitate eta 4 plataformatan antolaturik dauden 121 pertsonako ikerketa-taldeak osatzen du, eta beren jarduera gaikako 10 arlotan daramate aurrera: Onkologia, Neurozientziak, Kardiologia, Proteinen egitura, Bizitza aktiboa eta osasungarria, Epidemiologia, Digestioa, Medikuntza genomikoa, Big-data eta Bioingeniaritza eta Gaixotasun Infekziosoak. Topaketan zehar, bertaratutakoek arlo bakoitzeko proiektu garrantzitsuenetako batzuk ezagutzeko aukera izan dute.

Zuzendariak, Miguel Servet Fundaziotik antolatzen den zentroaren kudeaketa-jardueraren berri eman du. Erakunde horrek, halaber, 27 talderen ikerketa-ekimenak aurrera eramateko aukera ere ematen du. Talde horietan beste zentro publiko batzuetako, hala nola Nafarroako Ospitale Guneko, Lehen Arretako zentroen sareko eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko, osasun arloko 283 profesionalek hartzen dute parte.

Instalazioetara egindako bisitan, Chivite Lehendakariak Navarrabiomedeko taldea agurtu eta zentroko laborategiak eta plataformak ezagutzeko aukera izan du. Horien artean, interes berezia erakutsi du Animaliategiaren eta Kirofano Esperimentalaren instalazioen, hauskortasun funtzionala prebenitzeko ebaluazio fisikoko laborategiaren eta Ehunen bio-bankuaren aurrean.

Lehendakaria zentroko eta Nafarroako Gobernuko Osasun eta Unibertsitate, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuetako arduradunekin (ekitaldia, Departamentu horrek beste ikerketa-zentro batzuetara eginiko bisiten barruan dago), Ekonomia eta Enpresa Garapeneko Departamentuko kideekin eta errektorea buru izan den NUPeko ordezkaritzarekin egon da.

Marisol Fragosok Navarrabiomed-eko kudeaketa zuzendariak, eta Iñigo Lasak zentroko zuzendariak, egin diote harrera. Chivite lehendakaria buru izan den saioan zentroaren jarduera zientifiko nagusia azaldu diote. Bilera horretan izan dira, baita ere, Cigudosa kontseilaria; Carlos Artundo Osasuneko zuzendari nagusia; Ana Burusco Unibertsitateko zuzendari nagusia; Agurtzane Martínez Berrikuntzako zuzendari nagusia; Yolanda Blanco, Industria, Garapen Ekonomikoko eta Enpresarialeko Departamentuaren esku dagoen Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusia; Ramón Gonzalo eta Francisco Javier Arregui San Martín, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektorea eta ikerketako errektoreordea, hurrenez hurren; Alfredo Martínez eta María Zandio Nafarroako Ospitale Mutzoko zuzendari gerentea eta medikuntza zuzendaria; eta Javier Abad Nafarroako Gobernuko Plangintza, Ebaluazio eta Kudeaketa Zerbitzuko zuzendaria.

Categoría
Galería de imágenes
Chivite Lehendakaria Navarrabiomedeko arduradunekin.
Deskargatu Flecha que indica descarga
Documentación
Vídeo

Errepublika bulgariarraren gobernu ordezkaritza batek Nafarroa bisitatu du Nafarroako Berrikuntza Sistema (SINAI) ezagutzeko eta lau teknologia-zentro ezagutu ditu

Delegación del Gobierno de Bulgaria
Egileak
Nafarroako Gobernua

Bisitaldiak iraun duen bi jardunaldietan zehar, Bruselan gobernuaren ordezkari den Mikel Irujo-ren zuzendaritzapean, ordezkaritza-taldea ADItech-eko arduradunekin batzartu da eta lau teknologia-zentro bisitatu ditu: Energia Berriztagarrien Zentro Nazionala (CENER), Nafarroako Industriaren Elkartea (AIN), Navarrabiomed eta Lurederra.

Gobernu bulgariarra hurrengo 2021-2027 finantza-aldirako berrikuntza eta lehiakortasun programa eraginkorra  prestatzen ari da  1.200 milioi euro inguruko aurrekontua izanik. Ordezkaritza bulgariarrak praktika onak eta asistentzia teknikoko akordio posibleak bilatzen ditu eta Garapen Ekonomikoko Departamentuaren ekimenez,  joan den ekainean onartutako Zientzia eta Teknologia Foru-Legean ezarritako zentroen koordinazioan interes berezia agertu du.

Arau honen helburu nagusi objektiboen artean, I+D+i-ko Sistema Nafarra (SINAI) antolatzea, bere bikaintasuna bultzatzea eta sektore emankorrarekiko lankidetza handitzea daude: SINAI osatzen duten agenteak zehaztu, agente-erregistroa, langile eta talde ikertzaileen arteko lotura,  I+D+i Batzorde Aholkularia eta I+D+i Behatokia sortzea.

Errepublika Bulgariarraren Gobernu-Ordezkaritza 8 pertsonek osatu dute. Hauen artean, Tzvetan Spassov, Stefka Pileva-Malinovska eta Ivan Ilkov Hezkuntza eta Zientzia Ministerioaren ordezkariak; Rossana Mateva eta Rosen Draganov Ekonomia Ministerioaren ordezkariak; Desislava Koleva Gabrovo-ko udaleko ordezkaria; Nikolinka Hinkova mekatronikaren alorreko enpresa baten ordezkaria eta Vera Markova koordinazio ministerio-batzordearen ordezkaria.
 

 

Categoría
Documentación
Vídeo