Nekazaritza eta Basogintza Insitutu Integratuko ikasleen bisita

Alumnos del Centro Integrado Agroforestal
Bisitak
Komunikazio unitatea
T +34 848 422 201
Egileak
Navarrabiomed

Nekazaritza eta Basogintza Insitutu Integratuko ikasleen bisita

Nekazaritza eta Basogintzako IIn ikasten duten Abeltzaintza eta animalien osasunean laguntzeko Goi Mailako Formakuntza Zikloko ikasleak Navarrabiomedera bertaratu ziren atzo, maiatzaren 25arekin, Animaliategia eta ebakuntza-gela esperimentala plataformako instalazioak ezagutzeko. Bisita zikloko lehen mailako Antolaketa, eta Birproduzioaren eta Hazkundearen Kontrola ikasgaian programatutako ekintza osagarrien barruan egin zen.

Plataformako arduradunak, Leticia San José, ebakuntza-gela esperimentaleko ekipamendua eta instalazioak erakutsi zizkion taldeari: kirurgiarako erabilgarri dauden bi postu, animalia handiak estabulatzeko gela eta mikrokirurgia egiteko gela. Bisitan Nerea Díezek ere parte hartu zuen, zentroko ikasle ohia, egun Navarrabiomedeko animaliategiko teknikaria. Azken urtean ikerketa zentroan izan duen lan esperientzia ezagutzera eman zuen.

Instalazio horietan Nafarroako Osasun Zerbitzua – Osasunbideako hainbat espezialitate medikoko profesionalei formakuntza eskaintzen zaie: mediku egoiliarrak eta mediku laguntzaileak. Azken hauek prozesu kirurgiko konplexuetako programetara joaten dira, aldez aurreko entsegua eskatzen dutenak, edo ospitalean ezartzea aurreikusten diren teknika berritzaileak probatzera. Ikastaro guztietan animalia ereduak erabiliz ebaketa bat simulatzen da, ospitaleko operazio kirurgikoetan parte hartu baino lehen, beharrezko ezagutza eta abileziak bereganatzeko.

Gainera, erabilitako animalia ereduak ezagutu ahal izan dituzte ikasleek, ex vivo eta in vivo, formakuntzan egin beharreko prozeduraren arabera; hori guztia kalitate estandarren eta indarrean dagoen legediaren mende. Ildo horretan, Navarrabiomed Animalien Esperimentaziorako Gardentasun Akordioari atxiki zaio berriki, Espainiako Elkarte Zientifikoen Konfederazioak (COSCE) sustatua, Animalia Ikerketaren Europako Elkartearen (EARA) laguntzarekin. COSCEk sustatzen duen hitzarmenaren helburuetako bat, besteak beste, atxikitako zentroetan dibulgazio-ekimenak sustatzea da, hala nola bisitak eta ate irekiak, ikerketa zientifikoan animaliez egiten den erabileraz gizarteak gehiago jakin eta uler dezan.

Navarrabiomedek bisita hau antolatu zuen Nafarroan COVID-19ari aurre egiteko indarrean dauden segurtasun protokoloak eta arauak jarraituz.

 

Irudiak
Navarrabiomedeko ebakuntza-gela esperimentala
Deskargatu Flecha que indica descarga
Leticia San José plataformaren jardunaz informazioa ematen
Deskargatu Flecha que indica descarga
Plataforman erabilgarri dagoen ekipamendua
Deskargatu Flecha que indica descarga