Errepublika bulgariarraren gobernu ordezkaritza batek Nafarroa bisitatu du Nafarroako Berrikuntza Sistema (SINAI) ezagutzeko eta lau teknologia-zentro ezagutu ditu
Bisitaldiak iraun duen bi jardunaldietan zehar, Bruselan gobernuaren ordezkari den Mikel Irujo-ren zuzendaritzapean, ordezkaritza-taldea ADItech-eko arduradunekin batzartu da eta lau teknologia-zentro bisitatu ditu: Energia Berriztagarrien Zentro Nazionala (CENER), Nafarroako Industriaren Elkartea (AIN), Navarrabiomed eta Lurederra.
Gobernu bulgariarra hurrengo 2021-2027 finantza-aldirako berrikuntza eta lehiakortasun programa eraginkorra prestatzen ari da 1.200 milioi euro inguruko aurrekontua izanik. Ordezkaritza bulgariarrak praktika onak eta asistentzia teknikoko akordio posibleak bilatzen ditu eta Garapen Ekonomikoko Departamentuaren ekimenez, joan den ekainean onartutako Zientzia eta Teknologia Foru-Legean ezarritako zentroen koordinazioan interes berezia agertu du.
Arau honen helburu nagusi objektiboen artean, I+D+i-ko Sistema Nafarra (SINAI) antolatzea, bere bikaintasuna bultzatzea eta sektore emankorrarekiko lankidetza handitzea daude: SINAI osatzen duten agenteak zehaztu, agente-erregistroa, langile eta talde ikertzaileen arteko lotura, I+D+i Batzorde Aholkularia eta I+D+i Behatokia sortzea.
Errepublika Bulgariarraren Gobernu-Ordezkaritza 8 pertsonek osatu dute. Hauen artean, Tzvetan Spassov, Stefka Pileva-Malinovska eta Ivan Ilkov Hezkuntza eta Zientzia Ministerioaren ordezkariak; Rossana Mateva eta Rosen Draganov Ekonomia Ministerioaren ordezkariak; Desislava Koleva Gabrovo-ko udaleko ordezkaria; Nikolinka Hinkova mekatronikaren alorreko enpresa baten ordezkaria eta Vera Markova koordinazio ministerio-batzordearen ordezkaria.