Valentina Polylas EUREGHA sareko zuzendariak Navarrabiomed bisitatu du
Marisol Fragosok harrera egin zion iragan ostiralean, otsailak 28, EUREGHA (European Regional and Local Health Authorities) sareko zuzendari Valentina Polylasi. Mikel Irujo Herritarrekiko Harremanetako Kanpo Ekintzarako zuzendariaz lagunduta etorri zen zentrora Polylas, Foru Komunitatean garatutako ikerketa biomediko publikoa ezagutzeko.
Topaketan zentroko finantziazio eredua, jarduerak eta prozesuak ezagutzera eman zituen Navarrabiomedeko kudeaketa zuzendariak, baita administrazio publikoarekin egiten duen koordinazio lana ere. Gainera, bai ikerketan, bai Europako kooperazioan sor daitezkeen aliantzak eta sinergia profesionalak balioetsi ziren
Nafarroako Gobernuak antolatutako lan saio batekin amaitu zen jardunaldia, osasun arloan Europako Batasunak 2021-2027 denboraldian eskainiko dituen finantziazio aukeren inguruan. Ekimenean Valentina Polylasek eta Antt Ruszanov ERRIN (European Regions Research and Innovation Network) sareko proiektuen kudeatzaileak parte hartu zuten, baita Nafarroako instituzioetako eta enpresetako beste profesional batzuek ere.