Nafarroako Unibertsitateko Zientzien Fakultateko ikasleen bisita

Estudiantes de la Facultad de Ciencias de la Universidad de Navarra
Bisitak
Komunikazio unitatea
T +34 848 422 201
Egileak
Navarrabiomed

Nafarroako Unibertsitateko Zientzien Fakultateko ikasleen bisita

Nafarroako Unibertsitateko Biologia, Biokimika eta Kimika Graduko bigarren eta hirugarren mailako 24 ikaslek Navarrabiomedeko instalazioak bisitatu zituzten iragan ekainaren 4an, ostiralarekin. Ikerketa biomedikoko zentroan egiten den lana gertutik ezagutu zuten.

Iñigo Lasa Uzcudun, zentroko zuzendaria eta Patogenesi Mikrobianoko Unitateko ikertzaile nagusia, ongietorria emateaz eta Navarrabiomed aurkezteaz arduratu zen. Gainera, azken hamarkadatan biomedikuntzan izan diren lorpen zientifiko nagusiak errepasatu, eta ikerketak eskaintzen dituen aterabide profesional anitzak aipatu zituen.
 
Ondoren, ikasleak bi taldetan banatu ziren zentroko laborategiak bisitatzeko. Alde batetik, Kardiologia Traslazionala Unitatekoak, Natalia López Andrés ikertzaile nagusia eta bere taldearekin batera. Nafarroako Ospitale Guneko Kardiologia Zerbitzuarekin batera egiten dituzten azterlanak azaldu zituzten, bereziki bihotzen balbuletako mina ekiditeko tratamendu berriak lortzeko eta endokarditis infekziosoaren tratamendua hobetzeko. Bestalde, ikasleek Biobankua bisitatu zuten bertako arduradunaren eskutik, Isabel Gil Aldea, eta Valle Coca Pueyorekin, plataformako teknikaria. Navarrabiomedeko Biobankuaren misioa, Nafarroako Ospitale Guneko beste zerbitzu klinikoekin lankidetzan, giza lagin biologikoak gordetzea, prozesatzea eta uztea da. Horrela, hainbat gaixotasunen ikerketa biomedikoa eta traslazionala sustatzen laguntzen dute.

Navarrabiomedera eginiko bisita hau Nafarroako Unibertsitatearen eta (CEIN) Nafarroako Empresa Berritzaileen Zetroaren “Science & Business” programaren esparruan antolatu da, maiatzaren 31tik ekainaren 4a bitarte luzatu den espezializazio diploma. Formakuntzak beste ekintza batzuk barne hartu ditu, hala nola, biotech sektoreko enpresetara bisitak, zentro teknologikoetako eta ikerkuntzako profesionalekin topaketak eta ekitearen inguruko sesioak.

Navarrabiomedek bisita hau antolatu zuen Nafarroan COVID-19ari aurre egiteko indarrean dauden segurtasun protokoloak eta arauak jarraituz.

Irudiak
Iñigo Lasa Uzcudunek Navarrabiomed aurkeztu zien ikasleei
Deskargatu Flecha que indica descarga
Natalia López Andrések Kardiologia Traslazionaleko laborategiak erakutsi zizkien ikasleei
Deskargatu Flecha que indica descarga
Valle Coca Pueyok Biobankua Plataformako jarduna azaldu zien laborategian
Deskargatu Flecha que indica descarga
Natalia López Andrés eta Alicia Gainza Calleja, Kardiologia Traslazionala Unitatekoak
Deskargatu Flecha que indica descarga
Isabel Gil Aldea eta Valle Coca Puello, Biobankua Plataformakoak
Deskargatu Flecha que indica descarga