Propio
Lachen Montes
Roldán Arrastia
Miranda Pérez
Dichiara Rodríguez
Arozarena Martinicorena
Prueba tesis en curso
Martínez Velilla
Nicolás Martínez es Jefe del Servicio de Geriatría del Complejo Hospitalario de Navarra. Desde el año 2018 compagina su actividad asistencial con el desarrollo de proyectos de investigación traslacional en Navarrabiomed, gracias al Programa de intensificación de Fundación Bancaria La Caixa, Fundación Bancaria Caja Navarra y Navarrabiomed.
Guerrero Setas
Lasa Uzcudun
Iñigo Lasa lizentziatua da eta Zientzia Biologikoetako ezohiko sariduna Nafarroako Unibertsitatearen eskutik (Iruña, 1988). Doktorego-tesia egin zuen Madrilgo Unibertsitate Autonomoko "Severo Ochoa" Biologia Molekularraren Zentroan (1992). Doktoratu ondoko ikertzaile moduan lan egin zuen Coloniako Max Planck Institutuan (Alemania, 1993) eta Parisko Pasteur Institutuan (1995-97); 2010. urtean, egonaldia egin zuen Cold Spring Harbor laborategietan, New Yorken.
1998. urtean, Mikrobiologiako irakasle titular moduan sartu zen Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP) eta, 2008az geroztik, gaikuntza nazionalaren prozesua gainditu ondoren, Mikrobiologiako katedradunaren plaza hartu zuen. Irakaskuntza-jardueran mikrobiologiaren eta ingeniaritza genetikoaren arloan oinarritu da. 13 doktorego-tesiren zuzendaria ere izan da.
Karreran zehar, Iñigo Lasa ikertzaile nagusia izan da Espainiako eta Europako 21 proiektutan, eta horien bitartez 100 argitalpen zientifiko baino gehiago egin dira nazioarteko aldizkarietan. Estatu mailan ondokoa izan da Proiektuen Ebaluazioko Agentzia Nazionaleko (ANEP) Biomedikuntza arloan, eta, egun, Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioko Ikerketa Proiektuen Zuzendariordetzako Bioteknologiaren alorreko kudeatzailea da.
2015. urtean, Navarrabiomed - Miguel Servet Fundazioaren zuzendaritza-kargua hartu zuen, Zentroko Patogenesi Mikrobianoaren Unitatearen lidergoari ere eutsiz.
Europako Mikrobiologia Akademiako kide izendatu dute berriki. Ibilbide profesional ezaguna duten Europako mikrobiologoak biltzen ditu entitateak, eta mikrobiologiaren arloan bikaintasuna sustatzea du helburu.
Santamaría Martínez
Biokimikan lizentziatua (Nafarroako Unibertsitatea-UNAV-2001). Biokimikako doktoregoa (Sari Berezia; UNAV-2005) eta doktoratu ondoko egonaldia (2006/10), proteinen biokimikaren eta proteomikaren esparrura bideratuak hepatopatietan. ETEen Zuzendaritzako Masterra (2008). Proteomika Plataformaren Arduradun Zientifikoa (Navarrabiomed-2011/13). Neuroproteomika Klinikoko Unitateko ikertzaile nagusia (Navarrabiomed/IdiSNA 2013-gaur egun).
Bere ibilbide zientifikoan 130 artikulu zientifiko, liburuko 15 kapitulu eta Proteomika zerebralean erreferentziazko bi gida argitaratu ditu. Haren ikerketa-taldea nazioarteko erreferentzia da usaimen-proteomikan eta neuroproteomikan. POCTEFA, FP6 eta FP7 eta Michael J Fox Foundation programen nazioarteko proiektuetan parte hartu du. European Proteomics Association (EuPA), Espainiako Proteomika Elkartea (Seprot), Espainiako Olfatiba Sarea (ROE) eta Global Consortium for Chemosensory Research (GCCR) erakundeetako kidea da. Human Brain Proteome Project Nazioarteko Proiektuko Espainiako ordezkaria. Biokimika eta Biologia Molekularraren Arloan-Osasun Zientziak NUPen (2022-gaur egun) irakasle elkartua , eta Sistemen Biologiarekin eta datu-analisi omikoekin lotutako hainbat masterretan kolaboratzailea ere bada.