Navarrabiomed parte hartzen ari da Nafarroako Unibertsitateak gidatutako NOXICTUS (PC161)proiektuan. Nafarroako Gobernuak 2020ko I+G proiektuak egiteko laguntzen deialdian onartutako ekimena da.
Iktusa da emakumeen arteko heriotza-kausa nagusia, eta bigarrena gizonetan, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren arabera.
Orain arte, ez dira erabat ezarri prozesu aterotrombotikoan, oro har, eta iktus iskemikoan, bereziki, parte hartzen duten mekanismo guztiak. Prozesu hori sakon aztertzeko sortu zen NOXICTUS, patologia horretarako markatzaile eta ikuspegi terapeutiko berriak zehazteko helburuarekin. Patologia hori praktika klinikoaren lehentasunetako bat da.
Liderra | Koordinatzailea | Bazkideak | ||||