INNOLFACT-MICIU - Alterazio proteostatiko goiztiarrak Alzheimer eta Parkinson gaixotasunetan usaimen-mailan: GNPDA2ren eta PITHD1en eginkizuna neurodegenerazio-prozesuan

INNOLFACT-MICIU
INNOLFACT-MICIU
Proiektu nazionalak
Proiektuen kudeaketa unitatea
INNOLFACT-MICIU - Alterazio proteostatiko goiztiarrak Alzheimer eta Parkinson gaixotasunetan usaimen-mailan: GNPDA2ren eta PITHD1en eginkizuna neurodegenerazio-prozesuan

Navarrabiomed da INNOLFACT-MICIU (PID2019-110356RB-I00) proiektuaren burua. Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioak 2019ko I+G+B proiektuak egiteko laguntzen deialdian onartutako ekimena da, IHren eta LHren usain-proteotipoaren bidez diana terapeutiko eta biomarkatzaile berriak emateko.

Proiektua Enrique Santamaría  ikertzaile nagusi duen  Neuroproteomika Klinikoko Unitateak  koordinatzen du, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren partaidetzarekin.

INNOLFACT-MICIU proiektua, alde batetik, Alzheimer edo Parkinson gaixotasunak edo kontrola dituzten subjektuen usain-traktuak maila molekularrean ezaugarritzen ari da. Proiektuan zehar, gizonen eta emakumeen artean antzemandako asaldurak desberdinak direla ikusi da, patologia edozein dela ere.
Bestalde, aminoglukanoen metabolismoan eta glukolisiaren prozesuan inplikatutako GNPDA2 proteina ezaugarritzen ari da. Horretarako, in vitro kultiboak eta zebra-arrainetan oinarritutako ereduak erabiltzen dira, eskala genomikoko analisi multiomikoen bidez, prozesu neurodegeneratiboekin duten lotura eta Alzheimer eta Parkinson gaixotasunen substratu neuropatologikoekin izan dezaketen elkarreragina ezagutzeko.
 

Finantza-erakundea
Fitxa teknikoa
Unitatea edo taldea
-
Erakundea
Ministerio de Ciencia, Innovación y Universidades
Hasiera - Amaiera
-
Zein zentrokoa da
Navarrabiomed