Neuroepigenetika
Ikerketa-unitatearen helburua da DNAren metilazioaren patroia eta gaixotasun neurologikoen garapenean duen eragina deskribatzea, bereziki endekapen-motako dementzietan; esate baterako, Alzheimerra bezalako gaixotasunean. Azken helburua, berriz, biomarkatzaile epigenetikoak aurkitzea da, gaixotasun horien diagnostikoa, pronostikoa eta tratamendua egiten lagun dezaten. Zeharkako diziplina bat denez, ikerketa beste gaixotasun neurologikoetara ere hedatuko da; hala nola, epilepsia edo esklerosi anizkoitzera. Horrez gain, unitatearentzat bereziki interesgarriak dira jatorri monogenikoko zenbait gaixotasun arraroren aldaketa epigenetikoak, adierazpen neurologikoa dutenak, tartean laminopatiak.
Bestalde, taldeak esku hartzen du Nafarroako Ospitale Gunearen barruan beste talde batzuek garatzen dituzten lerroetan; adibidez, Garuneko Patologia Baskularreko taldearen iktuseko biomarkatzaileen lerroan, Gaixotasun Neuromuskularren eta Neurona Motorearen taldean edo Esklerosi Anizkoitzaren taldean. Halaber, ingurumen giroek edo gidaturiko jarduerek, gaixorik ez dauden norbanakoetan, metilazio-patroian nola eragiten duten deskribatu nahi du.
Ikerketa-lerroak:
• Oinarri molekular epigenetikoak gaixotasun neuroendegeneratiboetan.
• Biomarkatzaile Epigenetikoen garapena Alzheimerraren gaixotasunean eta bestelako gaixotasun neurodegeneratiboetan.
• Gaixotasun neurodegeneratiboetan gertatzen den neuroinflamazioaren oinarri genetiko eta epigenetikoak.
• Neurogenesi mekanismoak Alzheimerraren gaixotasunean: diana terapeutiko berriak.
Navarrabiomed - Centro de investigación biomédica
Complejo Hospitalario de Navarra, edificio de investigación.
Calle Irunlarrea, 3. 31008 Pamplona, Navarra, España.