Iván Méndez-Lópezek bere doktore tesia defendatuko du, astelehenean, abenduak 19

Berriak
Komunikazio eta diseinu unitatea
T +34 848 422 201
Egileak
Navarrabiomed

Iván Méndez-Lópezek bere doktore tesia defendatuko du, astelehenean, abenduak 19

Iván Méndez-Lópezek, Navarrabiomedeko Neuroepigenetika Unitateko doktoretza aurreko ikertzaileak, Nafarroako Unibertsitate Publikotik egindako doktore tesia irakurriko du datorren astelehenean, abenduaren 19an, 12:00etan, Navarrabiomedeko Ekitaldi Aretoan.

Doktoretza-lana, “Giltzurrun-gaixotasun kronikoa duten gaixoen hipertentsiorako presio arterialaren helburuak” izenekoa, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko barne-medikuntza Zerbitzuan eta Navarrabiomeden egin da, Juan Erviti López eta Luis Carlos Saiz Fernández doktoreen zuzendaritzapean, Osasunbideko Zerbitzuko Berrikuntza eta Antolaketa Unitateko ikertzaileak.


Ikerketaren garapena 

Arteria-hipertentsioa (HTA) eta giltzurrun-gaixotasun kronikoa duten pertsonen arteria-presioaren zifra optimoei buruzko ebidentziarik ez dago orain arte. Cochrane erakundearen metodologia egiaztatuaren bidez, Méndez-Lópezek gai horri buruzko lehen berrikuspen sistematikoa egin du, pazienteen datu indibidualizatuekin. Sei saiakuntza klinikotatik heldu diren 7.348 paziente sartu ondoren, ondorioztatu da arteria-tentsioa modu intentsiboan murrizteak ez duela HTA eta giltzurrun-gaixotasun kronikoa duten pazienteetan arteria-tentsioa modu estandarrean murrizteak baino onura handiagorik ekartzen osasunean. Ondorio horien garrantziak aldatu egin beharko lituzke nazioarteko praktika klinikoko gidek pertsona horientzat TAk dituen helburuen egungo gomendioak.


Emaitzen hedapena

Egindako lanaren ondorioz, zientzia-argitalpen bat egin da 2019an, Cochrane Database of Systematic Review (CDSR) aldizkarian, osasun-arretan egindako berrikuspen sistematikoen aldizkari eta datu-basean: “Blood pressure targets for hypertension in people with chronic renal disease”. Gainera, azterketaren emaitza partzialak Hipertentsioari eta Babes Kardiobaskularrari buruzko Europako hogeita hamargarren Topaketan (2022ko ekainean, Atenasen, Grezian) zabaldu dira.
 

Irudiak
Iván Méndez-Lópezek
Deskargatu Flecha que indica descarga