Zeharkako eta diziplina anitzeko profila duen taldea, gaixotasun inflamatorio eta immunomediatuen ikerketa klinikoan eta traslazionalean ardaztua, gaixotasun autoinflamatorioak eta autoimmuneak barne. Azterlan propioak sustatzen ditu, eta zentro anitzen arteko proiektuetan parte hartzen du, estatukoak zein nazioartekoak, behaketa-diseinukoak eta esku hartzekoak. Saiakuntza kliniko finantzatuen zein independenteen sustatzailea izan da.
Ikerketa ildoak:
• Gaixotasun autoimmune sistemikoak edo autoinflamatorioak dituzten pazienteen ezaugarriak zehaztea, baita COVID-19ak eragindakoak ere, Nafarroako Ospitaleguneko Gaixotasun Autoimmune Sistemikoen Unitatean artatuak.
• Kortikoideen eta IL-1aren inhibitzaileen eragikortasunaren azterketak, COVID-19ak eragindako pneumonia kasuetan.
• Gaixotasun autoimmune sistemiko edo autoinflamatorioekin eta COVID-19ak eragindakoekin lotutako saiakuntza klinikoak sustatzea eta haiekin lankidetzan aritzea.
• Haurdunaldiko eta puerperioko gaixotasun autoimmuneen ezaugarriak zehaztea (klinikoak eta pronostikoari dagozkionak).
• Ubeitisa, eskleritisa, epieskleritisa eta begiko hanturazko patologia duten pazienteen ezaugarriak zehaztea (Gaixotasun Autoimmune Sistemikoen Unitatea-Nafarroako Ospitalegunea).
• Immune checkpoint inhibitors bidez tratatutako minbizidun pazienteen toxikotasun immunomediatuaren arrisku-markatzaileak identifikatzea.
COVID-19ak eragindako nahasmendu autoimmuneak
COVID iraunkorra eta COVID-19ak eragindako nahasmendu autoimmune sistemikoak dituzten pazienteen ezaugarriak zehaztea eta terapia autoinflamatorioak ikertzea.
COVID iraunkorra edo Long COVIDa