Barne Medikuntzako mediku espezialista eta Medikuntzan doktorea Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan, Nafarroako Ospitale Unibertsitariora atxikitua 2019ko maiatzetik. Bere doktore-tesiaren gaia entzefalopatia hepatikoa izan zen zirrosi hepatikoa duten pazienteengan; gai horren inguruan, IK-ak (ikertzaile nagusiak) Cochrane Fundazioaren hainbat metaanalisitan kolaboratu du, azkena 2025ean argitaratua.
Gaur egun, gaixotasun autoimmune sistemikoak dira bere asistentzia- eta ikerketa-espezialitateko ildoa. Aurretik, ikerketa-esperientzia du immune checkpoint inhibitor (immunitate-puntuak kontrolatzeko inhibitzaileak) bidez tratatutako minbizi-pazienteen adierazpen autoimmuneen ildorako, bereziki biomarkatzaile prediktiboetan, autoantigorputz generikoak barne. Eskualdeko proiektu lehiakorren bidezko finantzaketa jaso du, hala nola AUTENTIC proiektua (Eusko Jaurlaritzaren Osasun arloko Ikerketa eta Garapen Proiektuetarako Laguntzen 2020ko deialdia, 2020111056 zenbakidun espedientea) eta INTER-AUTENTIC (Nafarroako Gobernuaren Osasun Ikerketa Proiektuen 2023ko deialdia, 45_NA23 erreferentzia-zenbakia).
IK-aren beste ikerketa-ildo bat gaixotasun autoimmune sistemikoak eta haien tratamendu immunomodulatzailea dira. COVID pandemian, CORTIVID entsegu kliniko independentearen sustatzaile eta lehen egile izan zen; entsegu horrek kortikoideen eraginkortasuna eta segurtasuna ebaluatu zituen arnas gutxiegitasunik gabe COVID-19agatik ospitaleratutako pazienteengan. CORTIVID Cochrane Database Syst Rev eta NEJM Evidence aldizkarietan argitaratutako bi metaanalisitan sartu da, eta haietan bere kalitate metodologiko handia nabarmendu da. IK-ak gaixotasun autoimmune sistemikoen ikerketa-ildorako argitaratutako beste artikulu batzuk sindrome antifosfolipidikoan eta zelula erraldoien arteritisan zentratu dira.
Klinika-esperientziari dagokionez, IK-a gaixotasun autoimmune sistemikoen asteko kontsulta monografiko baten ardurakide da, eta Gaixotasun Autoimmune Sistemikoen Kudeaketa Klinikoko Masterra egin du Bartzelonako Unibertsitatean; bertan, Master Amaierako Lanaren Saria jaso zuen.
