Minbiziaren patologia molekularra
Minbiziaren Patologia Molekularraren Ikerketa Unitatea, lehen Minbiziaren Epigenetika Unitatea deitzen zena, Navarrabiomed-eko ikerlariek eta Nafarroako Ospitale Guneko (NOG) Anatomia Patologikoaren, Kirurgiaren eta Neurokirurgiaren zerbitzuetako ikertzaile klinikoek osatzen dute. Helburu nagusia da minbizi-mota ezberdinak dituzten gaixoen tratamendu onkologikoaren pronostikoarekin eta erantzunarekin loturiko biomarkatzaile berriak detektatzea, bereziki, bularreko minbizia, minbizi ginekologikoa eta garuneko tumoreak, besteak beste.
Unitatea honako hauekin elkarlanean aritzen da: Navarrabiomed-eko beste ikerketa-taldeak (Onkoinmunologia, Onkobiona Tras), NOGeko Onkologia Radioterapikoa eta beste erakunde batzuetako taldeak (IUOPA, Oviedo; PEBC-IDIBELL, Bartzelona), eta gure zentroko eta Ikertzaile Onkologikoen Zentro Nazionaleko (CNIO, Madril) plataforma teknologikoak eta Errioxako Ikerketa Biomedikoaren Zentroa (CIBIR, Logroño).
Ikerketa-lerroak:
- MikroRNAk eta tumore solidoen progresioan inplikaturiko tumoreen gen ezabatzaileen hipermetilazioa identifikatzea.
- Pronostikoa-balioaren eta tumore solidoetan biomarkatzaileen tratamendu onkologikoaren erantzunaren aurreikuspenaren analisia.
- Adierazpen proteikoaren profilaren analisia, tumorearen ezaugarriekin lotuta.
- In vitro entsegu funtzionalak.
Saioa Mendaza Lainezek bere doktore tesia defendatuko du ekainaren 30ean, asteartearekin
Saioa Mendaza Lainezek, Navarrabiomed - IdiSNAko Minbiziaren Patologia Molekularreko Unitateko doktoretza aurreko ikertzaileak, bere doktoretza tesia aurkeztuko du Nafarroako Unibertsitate Publikoaren eskutik datorren ekainaren 30ean, asteartearekin, 11:30etan, bideokonferentzia bidez Navarrabiomeden (lehendik baimena dutenak joanen dira soilik).
Approaching the epigenome of triple-negative breast cancer to identify new biomarkers da tesiaren izenburua, eta Navarrabiomeden egin da David Guerrero Setas eta Esperanza Martín Sánchez doktoreen zuzendaritzapean.
Bularreko minbizia mundu osoan emakumeek duten neoplasia ohikoena da, eta sexu horretan minbiziak eragindako lehenengo heriotza-arrazoia. Ikerketak bularreko minbizi hirukoitz negatiboa (BMHN) aztertu du. Azpimota horrek, gainerakoek ez bezala, ez du tratamendu zuzentzailerik, eta horrek ondorio oldarkorragoak ditu hura jasaten duten pertsonengan. Hori dela eta, gaur egun ezinbestekoa da gaixotasun horretarako biomarkatzaile eta jomuga terapeutiko berriak bilatzea.
Aldaketa epigenetikoek tumorigenesian eragina dutenez, tesi honen helburua izan da minbizi mota horretako DNAren metilazioa eta histonen azetilazioa ezaugarritzea. Horren bidez, diagnostikorako eta pronostikorako modu berriak identifikatu nahi izan dira, baita helmuga jakina duten farmakoen xedea aldatzea ere.
Ezaugarritze horren emaitzen arabera, eredu epigenetikoa bularreko minbizi hirukoitz negatiboan aldatzen dela ondorioztatu ahal izan da, bular-sare ez-neoplasikoan ez bezala. Are gehiago, bi aldaketa epigenetiko espezifiko atzeman dira, pronostiko okerragoko biomarkatzaile potentzial bezala: H4K5 histonaren azetilazioa eta ADAM12 genearen hipometilazioa. Gene hori ere minbizi horren aurkako jomuga terapeutikoa izan daiteke.
Halaber, DNAren metilazioan oinarritutako forma berri bat identifikatu da diagnostikorako. Azkenik, H4K6 azetilazioak lerro zelular ez-neoplasikoetan eta BMHNak erregulatzen dituzten geneen prozesu biologikoak deskribatu dira.
Egindako lanaren ondorioz, hiru zientzia argitalpen egin dira, eta European Association for Cancer Researchen bi biltzarretan zabaldu da; bata, Manchesterren, 2017an, eta, bestea, Amsterdamen, 2018an.
Tesia garatzeko Saioa Mendazak bi beka jaso ditu: Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikertzaileak prestatzeko laguntzak, doktore-tesiak egiteko, eta Nafarroako Kutxa Fundazioko bikaintasun beka, University of Massachussets Medical School-en (AEB) egonaldi bat egiteko.
Navarrabiomed - Centro de investigación biomédica
Complejo Hospitalario de Navarra, edificio de investigación.
Calle Irunlarrea, 3. 31008 Pamplona, Navarra, España.