Onkologia Mediko Traslazionala

    Oncología Médica Traslacional
    Onkologia Mediko Traslazionala
    Doitasunezko medikuntza, Onkologia Medikoan

    Onkologia Mediko Traslazionaleko Unitateak doitasunezko medikuntzara igarotzeko proiektuak garatzen ditu Nafarroako onkologia medikoaren esparruan.  Horretarako, integratzen ditugu ikerketa traslazionala (klinikaren eta laborategiaren arteko lotura) eta oinarrizko ikerketa (kartzinogenesiaren eta haren progresioaren azterketa biologikoa). Alterazio genetikoen azterketan ardazten da gure lana, bai tumoreen biopsian, bai biopsia likidoan, gaixotasunari aurre egiten lagunduko duten biomarkatzaile molekularrak identifikatu ahal izateko. Gainera, osagai immunea eta tumore-zelulekin duen elkarreragina aztertzen ditugu, immunoterapiako estrategia berrien garapenean giltzarri diren zelula-populazioen ezaugarriak zehazteko.  

    Ikerketa ildoak:

    • Odolaren eta plasmaren laginak biltzeko zirkuitua ezartzea eta jarraipena egitea 
    • Ikerketa traslazionaleko proiektuak garatzea
    • Onkologia medikoko egoiliarrei ikerketa translazionalaren arloko prestakuntza ematea
    Proiektuak
    Kontaktua

    Navarrabiomed-Centro de Investigación Biomédica
    Hospital Universitario de Navarra, edificio de investigación.
    C/ Irunlarrea 3. 31008 Pamplona, Navarra. España