Proteinen kristalografia eta immunologia estrukturala
Proteinen Kristalografia eta Immunologia Estrukturala Unitateak mikrobio eta tumore jatorriko antigenoen aurkezpena eta loturiko erantzun inmunea erregulatzen duten oinarri molekularrak ikertzen ditu.
Horretarako, ikerketa-taldeak, besteak beste, proteina-ingeniaritzako eta egitura-determinazioko teknikak konbinatzen ditu, hala nola X izpien kristalografia.
Burutzen diren azterketen bitartez, orain arte deszifratu gabeko antigenoen aurkezpenean inplikaturiko mekanismoak eta bideak erakutsi nahi dira, era horretan, antigeno arraroen sentikortasun-egoeretan erantzun inmunearen egungo mapa osatuaz. Taldearen helburuak dira emaitzek minbiziaren eta infekzio-jatorriko gaixotasunen tratamenduan aukera terapeutiko berriak sortzen lagundu ahal izatea.
Ikerketa-lerroak eta interes-eremuak:
- Afinitate handiko peptidoen diseinu in silico.
- TCR-pMHC egitura eta Fab-antigenoa.
- Mimetismo molekularra (molekular mimicry).
- Antigenoak aztertzeko egitura-oinarriak.
- Sistema immunearen osagaien egitura-bereizmena.
- Patologia-ostalaria interakzioa.
- Txertoen garapena.
Navarrabiomed - Centro de investigación biomédica
Complejo Hospitalario de Navarra, edificio de investigación.
Calle Irunlarrea, 3. 31008 Pamplona, Navarra, España.