Digestiboa

Albéniz Arbizu

Eduardo
Diagnostiko goiztiar ez-inbaditzaile baten alde
Eduardo Albéniz Arbizu

Eduardo Albénizek Medikuntza eta Kirurgiako titulua lortu zuen Nafarroako Unibertsitatean (1998), eta Gastroenterologiako espezializazioa (barne-mediku egoiliar gisa) Madrilgo Ramón y Cajal Ospitalean burutu zuen (1999–2003). Lan-ibilbideari dagokionez, Angersko Unibertsitate Ospitalean (Frantzia, 2003), Madrilgo San Rafael Ospitalean (2003–2004) eta Albaceteko Unibertsitate Ospitale Konplexuan (2004–2009) aritu da lanean. 2009az geroztik, gastroenterologo gisa dihardu Nafarroako Ospitale Unibertsitateko (NOU-HUN) Gastroenterologia Zerbitzuko Endoskopia Unitatean. Gainera, 2018tik aurrera, jarduera klinikoa eta ikerketa uztartu ditu, "ikerketa intentsifikatzeko" dirulaguntzei esker (denboraren % 50 ikerketara eta beste % 50 arreta klinikora bideratuz). Dirulaguntza horiei esker, Medikuntzako doktoregoa lortu zuen Nafarroako Unibertsitate Publikoan, 2021ean.

2013az geroztik, Albéniz doktoreak Digestio-endoskopiako Espainiako Elkartearen (SEED) Endoskopia bidezko Resekzioaren Talde Nazionala koordinatzen du; talde horren helburua, arlo horretan nazio eta nazioarte mailako lankidetza-ikerketa sustatzea da. 2023tik, elkarteko Batzordeko kidea eta Batzorde Zientifikoko presidentea da. Horrez gain, Gastroenterologia Zerbitzuko, Resekzio eta Digestio mugikortasunaren Nahasmenduen Tratamendu Unitateko eta HUNeko akalasiarako CSUR (Erreferentzia Zentroa) unitateko ikerketa-jarduerak koordinatzen ditu.

Bere ibilbidean zehar, egoiliarren tutore gisa aritu da, eta gaur egun hiru doktore-tesiak zuzentzen ari da. 38 ikerketa-proiektutan parte hartu du —horietako 22tan ikertzaile nagusi gisa—, eta lehia bidezko finantzaketa lortu du 10 proiektutarako (SEED, ESGE, SVNPD, MEDTECH Navarra eta ISCIII erakundeen eskutik). Era berean, Europako jarraibideak garatzen lagundu du (ESGE — Digestio-endoskopiako Europako Elkartea), Mukosaren Endoskopia-bidezko Resekzioari eta POEM (Aho-bidezko Endoskopia-miotomia) teknikaren prestakuntzari lotuta. Lan horren ondorioz, Albéniz doktoreak 90 argitalpen zientifiko baino gehiago egin ditu inpaktu handiko aldizkarietan.

Cargo
Área de investigación
Unidad o grupo de investigación
Tipo de investigador
Navarrabiomed
Tipo de investigación
Unidad de investigación