Lehen Arreta eta Osasun-zerbitzuak
Gorraiz Ochoa
García Manero
Correa París
Perú Biurrun
Elizalde Martínez-Pañuela
Muruzabal Torquemada
Abian Franco
CONCEPT-DIABETES: Mundu errealeko datuak erabiliz, diabetesa duten pazienteen asistentziaren efizientzia eta eraginkortasuna aztertzeko
CONCEPT-DIABETES (PI19/00381) CONCEPTen parte da. RICAPPSren (Lehen Mailako Arretako eta Osasunaren Sustapeneko Ikerketa Sarea) bost proiekturen ikerketa koordinatuko ekimena da, eta diabetesaren, bihotz-gutxiegitasunaren, bularreko minbiziaren eta iktusaren asistentzia-ibilbideen eraginkortasuna eta efizientzia aztertzea du helburu.
Izendatzaile komun gisa, CONCEPTek bere gain hartuko du asistentzia-ibilbideen garrantzia, osasun-emaitzekiko independenteak diren faktore gisa, eta Espainiako Osasun Sistema Nazionaleko lurralde mailako zortzi osasun-sistemetan bildutako mundu errealeko datuen (RWD) erabileraren gainean egituratuko da. Egitura federatu bateko Prozesu-meatzaritza metodologia erabiliko du aztertzeko.
Zehazki, CONCEPT-DIABETESek DM2 duten pazienteen osasun-arretako ibilbideak ezaugarrituko ditu, prozesu-adierazleei eta tratamendu-gomendioei dagokienez ibilbide teorikoekin alderatuko ditu, eta betetze horrek osasun-emaitzetan eta paziente horiei lotutako kostu klinikoetan duen eragina ebaluatuko du.
Proiektuan, Navarrabiomedeko Metodologia Unitateaz gain, hainbat arlotako profesionalek hartzen dute parte, Nafarroa barrukoek (ISPLN, Zerbitzu Zentralak, HUN, AP, NASTAT) eta Nafarroatik kanpokoek (Aragoiko IACS, EAEko Osakidetza, Kanarietako Osasun Zerbitzua eta Valentziako FISABIO).
ERAKUNDE FINANTZATZAILEA:
EFA301/19 Osasun-laguntzaren balio-katearen lehiakortasuna hobetzea, ekonomia zirkularraren printzipioak ezarriz - HEALCIER
Osasun-laguntzaren balio-katearen lehiakortasuna hobetzea da HEALCIERen helburua, ekonomia zirkularraren printzipioak ezarriz.
HEALCIER Azaro Fundazioak zuzenduko du eta ondorengo entitateek osatutako partzuergo batez osatua egonen da: Asociación Instituto de Investigación Sanitaria BIocruces Bizkaia, Navarrabiomed, Ain – Asociación de la Industria Navarra y Estia – Ecole Supérieure Des Technologies Industrielles Avancées
Osasun-laguntzaren balio-katearen inguruan sentsibilizatzeaz gain, osasun zentroetan ekonomia zirkularraren aukeren eta gaitasunen diagnostiko bat eginen da ingurumenean eta ekonomian inpaktua duten foku nagusienak identifikatzeko. Modu honetan, ekonomia zirkularreko aukeren mapa bat definituko da eta, gutxienez, ekonomia zirkularraren 3 aukeren ezarpena frotaguko da proiektuan parte hartzen duten osasun zentroetan.
HEALCIER proiektuaren aurrekontuaren %65 kofinantzatu du Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF), Interreg V-A Espainia-Frantzia-Andorra (POCTEFA 2014-2020) Programaren bidez.