CONCEPT-DIABETES: Mundu errealeko datuak erabiliz, diabetesa duten pazienteen asistentziaren efizientzia eta eraginkortasuna aztertzeko

Metodología
CONCEPT-DIABETES
Proiektu nazionalak
Proiektuen kudeaketa unitatea
CONCEPT-DIABETES: Mundu errealeko datuak erabiliz, diabetesa duten pazienteen asistentziaren efizientzia eta eraginkortasuna aztertzeko

CONCEPT-DIABETES (PI19/00381) CONCEPTen parte da. RICAPPSren (Lehen Mailako Arretako eta Osasunaren Sustapeneko Ikerketa Sarea) bost proiekturen ikerketa koordinatuko ekimena da, eta diabetesaren, bihotz-gutxiegitasunaren, bularreko minbiziaren eta iktusaren asistentzia-ibilbideen eraginkortasuna eta efizientzia aztertzea du helburu.

Izendatzaile komun gisa, CONCEPTek bere gain hartuko du asistentzia-ibilbideen garrantzia, osasun-emaitzekiko independenteak diren faktore gisa, eta Espainiako Osasun Sistema Nazionaleko lurralde mailako zortzi osasun-sistemetan bildutako mundu errealeko datuen (RWD) erabileraren gainean egituratuko da. Egitura federatu bateko Prozesu-meatzaritza metodologia erabiliko du aztertzeko.

Zehazki, CONCEPT-DIABETESek DM2 duten pazienteen osasun-arretako ibilbideak ezaugarrituko ditu, prozesu-adierazleei eta tratamendu-gomendioei dagokienez ibilbide teorikoekin alderatuko ditu, eta betetze horrek osasun-emaitzetan eta paziente horiei lotutako kostu klinikoetan duen eragina ebaluatuko du.

Proiektuan, Navarrabiomedeko Metodologia Unitateaz gain, hainbat arlotako profesionalek hartzen dute parte, Nafarroa barrukoek (ISPLN, Zerbitzu Zentralak, HUN, AP, NASTAT) eta Nafarroatik kanpokoek (Aragoiko IACS, EAEko Osakidetza, Kanarietako Osasun Zerbitzua eta Valentziako FISABIO).


 

ERAKUNDE FINANTZATZAILEA:

Fitxa teknikoa
Finantzazio
Nazionalak
Erakundea
Instituto de Salud Carlos III
Hasiera - Amaiera
-
-