Santamaría Martínez
Biokimikan lizentziatua (Nafarroako Unibertsitatea-UNAV-2001). Biokimikako doktoregoa (Sari Berezia; UNAV-2005) eta doktoratu ondoko egonaldia (2006/10), proteinen biokimikaren eta proteomikaren esparrura bideratuak hepatopatietan. ETEen Zuzendaritzako Masterra (2008). Proteomika Plataformaren Arduradun Zientifikoa (Navarrabiomed-2011/13). Neuroproteomika Klinikoko Unitateko ikertzaile nagusia (Navarrabiomed/IdiSNA 2013-gaur egun).
Bere ibilbide zientifikoan 130 artikulu zientifiko, liburuko 15 kapitulu eta Proteomika zerebralean erreferentziazko bi gida argitaratu ditu. Haren ikerketa-taldea nazioarteko erreferentzia da usaimen-proteomikan eta neuroproteomikan. POCTEFA, FP6 eta FP7 eta Michael J Fox Foundation programen nazioarteko proiektuetan parte hartu du. European Proteomics Association (EuPA), Espainiako Proteomika Elkartea (Seprot), Espainiako Olfatiba Sarea (ROE) eta Global Consortium for Chemosensory Research (GCCR) erakundeetako kidea da. Human Brain Proteome Project Nazioarteko Proiektuko Espainiako ordezkaria. Biokimika eta Biologia Molekularraren Arloan-Osasun Zientziak NUPen (2022-gaur egun) irakasle elkartua , eta Sistemen Biologiarekin eta datu-analisi omikoekin lotutako hainbat masterretan kolaboratzailea ere bada.