Navarrabiomeden arabera, CBL ubikitinak jomuga terapeutiko berri bat dira immunoterapia konbentzionalei erantzuten ez dieten pazienteentzat
• Lortu da PD-1 eta LAG-3 bidez neurtutako immunoterapiarekiko erresistentzia iraultzea eta saguen biziraupena hirukoiztea.
Navarrabiomedeko Onkoimmunologia Unitateko profesionalek PD-1/PD-L1 immunoterapiaren aurkako blokeo-mekanismo garrantzitsuenetako bat identifikatzea lortu dute, eta biriketako minbizia duten saguetan biziraupena hirukoiztera iritsi dira. Aurkikuntzak jomuga terapeutikoen mapa berri bat eskaintzen du, besteak beste, CBL ubikitinena, hasiera batean erantzuten ez zuten paziente onkologikoei onura ekarriko dieten tratamenduak garatzea ahalbidetuko dutenak.
David Escors eta Grazyna Kochan doktoreek zuzendu dute ikerketa, eta EMBO Molecular Medicine nazioarteko aldizkarian argitaratu berri dute.
Irakurri artikulu oso gaztelaniaz edo inglesez.