Enrique Santamariak eta Joaquín Fernández-Irigoyenek likido zefalorrakideoari aplikatutako analisi molekularreko metodologiei buruzko eskuliburua argitaratu dute

Enrique Santamaría eta Joaquín Fernández-Irigoyen
Berriak
Komunikazio eta diseinu unitatea
T +34 848 422 201
Egileak
Navarrabiomed

Enrique Santamariak eta Joaquín Fernández-Irigoyenek likido zefalorrakideoari aplikatutako analisi molekularreko metodologiei buruzko eskuliburua argitaratu dute

  • Springer-Nature taldeak zabaldutako argitalpena neurozientzien eta neurologiaren eremuei lotutako I+G inguruneetara zuzenduta dago.


Cerebrospinal fluid (CSF) Proteomics: Methods and Protocols likido zefalorrakideoaren (LZR) analisi molekular sakonari bakarrik eskainitako bigarren edizioa da. Springer Nature taldeak argitaratutako monografikoa (paperezko formatua eta formatu elektronikoa ingelesez) Enrique Santamaría Neuroproteomika Klinikoko Unitateko arduradunak eta Joaquín Fernández-Irigoyen, Proteomikako zerbitzu zientifiko-teknikoko arduradunak koordinatu dute, eta LZRaren analisi molekularrari lotutako azken aurrerapenak bildu dituzte, garuneko jardueraren babesean eta mantentzean hain garrantzitsua dena.

Lan honek jarraipena ematen dio 2019an argitaratutako eskuliburuaren lehen edizioari, eta 8 herrialdetako 75 ikertzaileren ekarpenak biltzen ditu orain. Sei ataletan antolatzen da, eta guztira 22 kapitulu ditu. Hurbilketa teknologiko desberdinei esker, gaur egun LZRren analisi proteomikoa, metabolomikoa eta bioinformatikoa egin daiteke, fluido horretan dagoen informazio molekularra ulertzen laguntzeko eta gaixotasun neurodegeneratiboekin eta psikiatrikoekin lotutako biomarkatzaileak eta jomuga terapeutikoak identifikatzeko.

“Azken urteotan, sentsibilitate eta espezifikotasun handiko analisi molekularrak egiteko aukera ematen duten teknologia berriak agertu dira, eta, masa-espektrometriako garapen berriekin batera, garuneko patologiarekin lotutako populazio-ikerketei ekiteko modua irauli dute. Gure ustez, eskuliburu hau kontsulta-gida ona da metodologia omikoetan eta neurologiako doitasunezko medikuntzan interesa duten ikasle eta ikertzaileentzat”, adierazi du Enrique Santamariak.

Irudiak
Joaquín Fernández-Irigoyen y Enrique Santamaría.
Deskargatu Flecha que indica descarga
Publicación: Cerebrospinal fluid (CSF) Proteomics: Methods and Protocols.
Deskargatu Flecha que indica descarga