ELIKUME proiektua familia bila dabil, menu osasungarriak dituzten haur-eskoletako ikasleen egoera nutrizionalari buruzko azterketaren bigarren fasean esku hartzeko

ELIKUME
Berriak
Komunikazio eta diseinu unitatea
T +34 848 422 201
Egileak
Navarrabiomed

ELIKUME proiektua familia bila dabil, menu osasungarriak dituzten haur-eskoletako ikasleen egoera nutrizionalari buruzko azterketaren bigarren fasean esku hartzeko

  • Osasun Departamentuak finantzatutako ikerketak Iruñeko eskoletako 160 familiak parte hartzea aurreikusten du, emaitza biribilak eta behin betikoak lortu ahal izateko

ELIKUME proiektuak esku hartzeko bigarren fasea abian jarri du 2024-2025 ikasturte honetan, Iruñeko udal haur-eskoletara joaten diren haurren ohitura dietetikoak eta egoera nutrizionala ezagutzen jarraitzeko asmoarekin; eskola horietan jada menu osasungarriak eta iraunkorrak dituzte. 2023-2024 ikasturtean, 80 bat familiak parte hartu zuten proiektuan, eta orain 160 familia lortu nahi dira, emaitza eztabaidaezinak eta behin betikoak lortu ahal izateko. 

Iruñeko udal haur eskoletako 18 eta 36 hilabete bitarteko haurren familientzat da proiektua. Parte hartu nahi dutenek proiektuaren webgunearen bidez www.elikume.com eman dezakete izena, eta, han, proiektuari buruzko informazio gehiago ere aurki daiteke.   

Nafarroako Gobernuko Osasun Sailak finantzatzen du ekimena, "Osasun Zientzietako Ikerketa Proiektuak 2022" deialdiaren bidez, eta honako hipotesi hau du oinarri: familiei eskaintzen zaien prestakuntzak eta sentsibilizazioak bizitza-estiloak hobetzen lagunduko du, batez ere dieta-eredu osasungarri bati atxikitzea, eta, hala, haurren gehiegizko pisuaren eta obesitatearen tasa murrizten eta gizartearen osasuna hobetzen.