COVIDHGE COVID-19 gaixotasunarekin lotura izan dezaketen geneak identifikatzeko nazioarteko ikerketan sartu da NOG

Berriak
Komunikazio eta diseinu unitatea
T +34 848 422 201
Egileak
Navarrabiomed

COVIDHGE COVID-19 gaixotasunarekin lotura izan dezaketen geneak identifikatzeko nazioarteko ikerketan sartu da NOG

  • Osasunbideak beste zazpi ikerketeta klinikoetan duen parte hartzea kudeatzen ari da Navarrabiomedeko Ikerketa Klinikoen Plataforma
     

Nafarroako Ospitale Guneak COVID Human Genetic Effort (COVIDHGE) nazioarteko ekimenean parte hartuko du. Ekimen horren helburua da SARS-Cov2 birusak eragindako COVID-19 gaixotasun larriaren garapenean zuzenean eragiten duten giza aldagai genetikoak identifikatzea, pertsona gazte eta aldez aurretik osasuntsuetan. Parte hartze hori Navarrabiomedeko Entsegu Klinikoen Plataformari esker lortu da, zeinak Osasunbideak beste zazpi ikerketa klinikotan duen parte hartzea ere kudeatzen duen.

Sergio Aguilera CHNko pediatra eta neuropediatra izango dira COVIDHGE ikerketaren buru Nafarroako Osasun Zerbitzuan. Gainera, NOGeko Pediatria, Barne Medikuntza eta Medikuntza Intentsiboko zerbitzuek parte hartuko dute, hiru profesionalek koordinatuta: Mercedes Herranz (Infektologia Pediatrikoa), Iñigo Les (Barne Medikuntza) eta Manuel García-Montesinos (ZIU).

Osasunbidearekin batera munduko beste herrialde batzuetako erreferentziazko zentroek parte hartzen dute, New Yorkeko Rockefeller Unibertsitateko eta Necker Pariseko Ospitaleko ikertzaile Jean-Laurent Casanova buru dela. 

Gaixoen profilak

NOGeko taldeak COVID-19 duten gaixoak bilduko ditu hainbat taldetan, komorbiditaterik (bi gaixotasun edo gehiago aldi berean izatea) gabeko 60 urtetik beherakoak. Talderik garrantzitsuenean ZIUn sartu behar izan dituzten gaixotasun kronikorik gabeko pertsona gazteak batuko dira. Bigarren taldea aurretik osasuntsu zeuden 60 urtetik beherako pazienteekin osatuko da, ospitaleratu behar izan dituztenak, baina ZIU behar izan ez dutenak. Hirugarren taldea sintoma arinak dituzten edo asintomatikoak diren COVID-19 dutenena izanen da; bereziki, arrisku egoeratan izanik, sintomrik eta antigorputzik garatu ez dituztenak. Horrez gain, azpitalde gehigarri bat baloratuko da COVID-19aren testuinguruan arazo neuronalak dituzten pazienteekin, bai helduak, bai adin pediatrikoa dutenak.  

Sendagaiekin ikertzeko Nafarroako Etika Batzordeak onartutako proiektuan odol-lagin bakarra aterako zaie pazienteei. IDIBELL genomika laborategira bidaliko da, Aurora Pujol Doktorea buru duena. Bertan exoma eta transkriptomaren sekuentzia osoa egin eta ikertuko da. Datuak COVIDHGE nazioarteko partzuergoan elkarbanatuko eta aztertuko dira. Exomaren sekuentzia osoarekin, bai COVID-19 larria duten pazienteena, bai kontrolena (paziente arinak edo asintomatikoak), adierazpen gogorrenak eragiten dituzten giza aldagai genetikoak identifikatzen saiatuko dira, baita babes-aldagai genetikoak ere.

Navarrabiomedeko Entsegu Klinikoen Plataformak aholkutaritza eta laguntza eman du proiektua Nafarroan azkar abian jartzeko. Ruth García eta Eva Zalba arduradunek (arlo klinikoko arduraduna eta kudeaketa arlokoa, hurrenez hurren) uste dute “funtsezkoa”  nazioarteko lankidetza mota hori “etorkizunean prebentzio eta diagnostiko estrategia berriak garatzeko”.

Beste entsegu klinikoak 

Ikerketa horretaz gain, Navarrabiomedek NOGeko Farmazia Zerbitzua nazio-ikerketa batean sartzea erraztu du, COVID-19ari aurre egiteko tratamenduen erregistro bat ezartzeko. Osasun Ministeritzako HIESaren inguruko Nazioko Plana buru duen entsegu kliniko batean ere sartu da NOG, HIESaren tratamenduan erabilitako farmakoak baloratzeko, COVID-19 gaixotasunerako eraginkorrak izan daitezkeenak. 

Egun, Entsegu Klinikoen plataforma hiru entsegu kliniko gehiago izapidetzen ari da SARS-CoV-2ri aurre egiteko hainbat farmakoren eraginkortasuna baloratzeko. Datozen egunetan, Sendagaien eta Osasun Produktuen Espainiako Agentziak (AEMPS) behin betiko onarpenen berri emango duela espero da, baita etika batzordeen aldeko irizpenen berri ere, ahalik eta azkarren abiarazteko.

Halaber, aste honetan Nafarroa zentro anitzeko azterketa nazional batean sartuko da, COVID-19 gaixotasuna duten eta patogenoak murrizteko prozesua jasan duten emaileen plasma hiperimmunea ekoizteko. Azterketa horretan Nafarroako Odol Bankuak eta NOGeko Barne Medikuntza eta Hematologia Zerbitzuek parte hartuko dute. Bestalde, Pediatria Zerbitzua, Ginekologia Zerbitzuarekin batera, azterlan batean sartuko da haurdunengan eta jaioberriengan eragina aztertzeko, infekzioaren transmisioa eta erantzun immunea sakon ezagutzeko.

 

Irudiak
Eva Zalba, Ruth García (Navarrabiomed) eta Sergio Aguilera (NOG).
Deskargatu Flecha que indica descarga