Europan gaixotasun bat arrarotzat jotzen da baldin eta 10.000 biztanleko 5 pertsonak baino gutxiagok badute eta, gainera, larriak eta kronikoak badira, ahultasuna badakarte eta kasu gehienetan desgaitasun handia eragiten badute.
Teknologia biosanitarioaren arloan, aurrerapauso garrantzitsuak eman dituzte azken urteotan, eta aukera paregabea eskaintzen dute gaixotasun arraroen diagnostikoan, tratamenduan eta halako gaixotasunak dituztenekin lan egiteko moduan aurrera egiteko.
NORENTZAT
Ikastaroa, oro har, gaixotasun arraroetan interesa duten guztientzat da. Bereziki, osasunaren eta/edo teknologiaren arloko profesional, ikasle eta irakasleentzat.
HELBURUAK
Ikastaro honetan, Nafarroan egiten ari diren ikerketa teknologikoko proiektu nagusien emaitzak emanen dira ezagutzera, eta gaixotasun arraroak tratatzeko nola aplikatzen diren azalduko da.
IKASTAROAREN ZUZENDARIA
Esther Vicente Cemboráin doktorea, Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Osasun Zientzien Saileko irakasle elkartua (Biokimikaren eta Biologia Molekularraren arloa) eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko (NOPLOI) Gaixotasun Arraroen Nafarroako Biztanleen Erregistroko teknikaria (RERNA).