Berrikuntzan Laguntzeko Unitatearen xedea da Nafarroako Osasun Sistema Publikoko berrikuntzaren inguruko ideiak eta ekimenak sustatzea, bultzatzea eta bideratzea, honako helburu hauei begira, Nafarroako Gobernuaren Osasun sailaren babesarekin:
- Emandako osasun-zerbitzuen kalitatea areagotzea.
- Sistemaren berrikuntzako premia estrategikoak orientatzea.
- Ikerketa publikoaren itzulkin ekonomikoa gure komunitateko osasunean hobetzea.
Gaur egun, ondorengo lan-ildoak garatzen dira:
- Berrikuntzaren kultura sustatzea sistema publikoko langileen komunikazio, hedapen eta trebatze ekintzen bitartez.
- Osasun-arloko berrikuntzaren ziklorako babes osoa, berrikuntzaren laguntza-zerbitzuak emanaz, ideia edo premia jasotzetik hasi, heltze, garapen eta kanpoko finantzaketaren bilaketatik igaro, emaitzak ebaluatu eta osasunaren sistema publikora eta merkatura transferitu bitarte.
- Lankidetza industriarekin eta enpresa-garapena eta ekintzailetza babesteko zerbitzuekin, osasunaren sistema publikoan industriako eta komunitate ekintzaileko irtenbide teknologiko eta antolakuntzako irtenbide berriak elkarrekin garatzeko eta testatzeko test bed edo Living Lab batean.
inDemand Europako proiektua da, Horizonte 2020 programak finantzatua, osasun-erakundeek eta enpresek osasun digitaleko baliabideak sortzeko eredu berria garatzeko helburua duena, eskualdeko funts publikoen laguntza ekonomikoarekin. Enpresek elkarrekin garatzen dituzte osasun-profesionalek aurrez detektaturiko premiak ebazten dituzten baliabideak. |
|
Navarrabiomed - Centro de investigación biomédica
Complejo Hospitalario de Navarra, edificio de investigación.
Calle Irunlarrea, 3. 31008 Pamplona, Navarra, España.