Berrikuntza unitatea
Berrikuntza-unitatea
Nafarroako Gobernuaren Osasun-sailak bultzatutako Berrikuntza babesteko unitateak Nafarroako Osasun-sistema publikotik datozen berrikuntza-ideiak eta -ekimenak bultzatzea, babestea eta bideratzea du helburu.
- Emandako osasun-zerbitzuen kalitatea hobetzea.
- Sistema berritzeko behar estrategikoen orientazioa.
- Gure erkidegoan osasungintzan egindako ikerketa publikoaren itzulera ekonomikoa hobetzea.
Egun lan-ildo hauek garatzen ari dira:
- Berrikuntzaren kultura bultzatzea sistema publikoko langileen komunikazio-, difusio- eta gaitasunen ekintzen bidez.
- Berrikuntzaren zikloari erabateko babesa ematea, ideia edo beharra kapturatzen denetik, hura heldu, garatu eta kanpo-finantzazioa bilatu, emaitzak ebaluatu eta osasun publikoaren sistemara eta merkatura transferitu arte.
- Industriarekin eta enpresa-garapena eta elkarrekin garatzeko ekintzailetza babesteko zerbitzuarekin lankidetzan aritzea eta industriaren eta ekintzailetza-komunitatearen soluzio tekniko berriak probatzea osasunaren sistema publikoan.
Infografía honetan, Miguel Servet Fundazioa - Navarrabiomed-en emaitza berritzaileak babesteko ematen ditugun urrats nagusiak ikus ditzakezu.
Zorro teknologikoa
- Oleuropein in the management of cancer
- Kit para simulación de un procedimiento quirúrgico de anastomosis
- Novel SARS-COV-2 vaccine candidates with enhanced efficacy and safety
Gizarte-berrikuntzako ekimenak
- ENCARTADOS. Estimulazio-jokoa kartekin
- OPTIPHARM. Optimizazio farmakoterapeutikoari buruzko trebakuntza-tresna interaktiboa
- OBSERVATORIO DE ACTIVIDAD FÍSICA. Hábitos de vida saludables en colegios