NBEZ eta Navarrabiomed-ek bio-medikuntza sektorean elkarlana sustatzeko jardunaldi bat ospatu dute
- Hogei bat profesionalek medikuntza genomikoari, bioinformatikari, kardiologiari, onkologiari, paziente kronikoei edo neurozientziei buruzko proiektuak aztertzen dituzte.
Navarrabiomed Nafarroako Bio-medikuntza Zentroko eta Nafarroako Berrikuntza Enpresen Zentroko (NBEZ) berrikuntza mintegietatik sorturiko osasun arloko ‘startups’ berritzaileetako ikerkuntza-profesionalek Zientziaren eta enpresa arloaren arteko lankidetzak sustatzera zuzendutako topaketa batean parte hartu zuten ostegun honetan.
Eva Gómara, NBEZ-ko Berrikuntza Mintegi Saileko arduraduna, eta Iñigo Lasa, Navarrabiomed-eko zuzendaria, esperientzia profesionalak trukatzeko xedea duen eta Navarrabiomed-en egoitzan ospatu zen foro hau antolatu eta zuzentzeko arduradunak izan ziren.
Bilera erronda bat izan zen eta bertan, Navarrabiomed-eko hamabost bat taldek eta unitatek, besteak beste, medikuntza genomikoa, bioinformatika, kardiologia, onkologia, paziente kronikoen arreta edota neurozientzia bezalako alorretan beren ikerketa lerroak eta interes bereziak ezagutzera eman zituzten.
Bestalde, Mintegien sei startup partehartzaileek beren jarduera eta beren arloetan behar berrietara egokitzeko aukerak zehaztu zituzten. Guzti hau, enpresen eta ikerketa-taldeen arteko sinergiak sustatzen dituzten lankidetza-bide berriak ezartzeko helburuarekin.
Iñigo Lasa-k mota horretako aliantzak sustatzeko apustua egin zuen. “NBEZ-ko Mintegiko startup-ak bezalako bio-medikuntzaren alorreko enpresak ezagutzeak Ikertzaileei Nafarroako enpresa-ehunaren errealitatea hobeto ezagutzeko aukera emateaz gain, proposamen lehiakorragoak garatzeko bazkide estrategiko berriak eskaintzen dituzte”.
Beste alde batetik, Eva Gomara-k “mota honetako lankidetza markoei esker, amankomuneko ezagutzaz gain, osasun-sektorean sor daitezkeen erronka berriei erantzuteko gai diren berrikuntzan oinarritutako sinergien sorrerak eta konexio berritzaileak ere sortzen direla” azpimarratu zuen.
Jardunaldia NOG Nafarroako Ospitale Gunearen esparruan kokatutako Navarrabiomed-eko eraikinera egindako ikustaldi batekin amaitu zen ekipamendu eta azpiegitura nagusiak erakutsiz.