Navarrabiomed eta NUP-ek Antibiotiko eraginkorragoak garatzeko bakterioen sistema sentsoriala ezaugarritzen dute
- Ikerketak Ekonomia Ministerioaren finantzaketa izan du eta Nature Communications aldizkari entzutetsuan argitaratu da
Nafarroako Gobernuaren eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren (NUP) zentro mistoa den Navarrabiomed bio-medikuntza ikerketa zentroko zientzialari talde batek, bakterioek, beste gauza batzuen artean, giza gorputzean ugaltzeko eta infekzioa sortzeko erabiltzen duten sistema sentsoriala ezaugarritzea lortu du.
Nature Communications aldizkari zientifikoak argitaratua eta Ekonomia, Industria eta Lehiakortasun Ministerioaren finantzazioa duen berrikuntzak, bakterioak ingurumen-baldintza desberdinetara nola egokitzen diren hobeto ulertzeko aukera emateaz gain, antibiotiko espezifikoago eta eraginkorragoak garatzea ahalbidetuko du.
Ikerketa, Navarrabiomed-eko zuzendari eta zentroko Mikrobio-patogenesi taldeko ikertzaile arduraduna den Iñigo Lasak zuzendu du. Halaber, Agro-bio-teknologia Institutuko (NUP-CSIC-Nafarroako Gobernua), Valentziako Bio-medikuntza Institutuko (CSIC) eta Glasgow-ko Unibertsitateko Institute of Infection, Immunity and Inflammation-eko ikertzaileen kolaborazioa izan du.
Bakterio oso iraunkorrak
Gaur egun, antibiotiko tratamenduei erantzuten ez dieten bakterio farmako-iraunkorren agerpena, Munduko Osasunaren Erakundeak (OME) lehentasunezkotzat jotzen duen osasun-arazoetako bat da.
Bakterioek beren inguruneko aldaketetara erantzun eta egokitzen dira bi osagairen sistema izeneko elementu sentsorial batzuk erabiliz. Mota honetako sistema sentsorialak bakterioetan, onddoetan eta landareetan aurkitzen dira, baina ez animali-zeluletan. Bakterioen kasuetan, hala nola, birulentzia edo haren hazkundea bezalako zelula-prozesu garrantzitsuak erregulatzen dituzte, eta ondorioz, helburu bihurtzen dira bakterioen aurkako terapia berriak diseinatzeko.
Lanaren helburua bi osagairen sistema guztiak ezabatzea izan da, hau da, sistema sentsorial osoa, MOE-aren arabera giza patogeno nagusietako bat den Staphylococcus aureus-en, eta ondoren, bi-osagaien sistema bakarra duten bakterio-bilduma bat sortzea. Estrategia horri esker, elementu bakoitzaren zentzumen-sare konplexu bat sinplifikatu ahal izan da sistema bakoitzaren funtzio indibiduala zein den eta haien artean dagoen erlazioa ulertzeko.
Ikerketaren aplikazio klinikoa
Erabilera klinikoari dagokionez, Iñigo Lasa-k antibiotiko berri zehatzago batzuen garapenari buruz hitz egiten du. "Bi osagaiko sistemak bakterio patogeno guztietan parte egoteak eta ez gure organismoko zeluletan, sistema hauek oztopatzen dituzten sistemak garatzeko aukera ematen digu, bakterioa infekzioan zehar garatzea saihestuz, gure zelulen gainean inolako ondoriorik eragin gabe".
Ildo horretan, ikerketa honetan sortutako bakterioak patentatuak izan dira, eta gaur egun taldea tratamenduan eta praktika klinikoan infekzioen kontrolean sartu ahal izango diren zenbait itsas konposatu aztertzen ari da.
Ikerketa IdiSNA Nafarroako Osasun Ikerkuntzaren Institutuaren jardueraren parte da; Navarrabiomed eta NUP, Foru Erkidegoan bio-medikuntza ikerketa sustatzeko helburua duen talde publiko-pribatu honen kide dira.
- Behind the paper - Nature Microbiology: "Life without sensing. Can Staphylococcus aureus live without two-component sensorial system?"