Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioak IdiSNA Osasun-Ikerketa Institutu moduan egiaztatu du

Berriak
Komunikazio eta diseinu unitatea
T +34 848 422 201
Egileak
Navarrabiomed

Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioak IdiSNA Osasun-Ikerketa Institutu moduan egiaztatu du

2019ko urtarrilaren 24ko Ministerio-Aginduaren bitartez, Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioak Osasun-ikerketa institutu egiaztapena eman dio ldlSNA Nafarroako Osasun-Ikerketa Institutuari.

Egiaztapenak IdiSNA-k, ikerketa biomedikoa edo osasun egiaztapenaren gaineko ekainaren 24ko 279/2016 Errege-Dekretuak ezarritako kalitateko baldintza tekniko zorrotz guztiak betetzen dituela ondorioztatzen du.  

Egiaztapen-prozesuak ziurtasun-ekarpenerako ahalegin dokumental garrantzitsua ekarri du Carlos III Osasun-Institutuaren (ISCIII) talde tekniko oso espezializatu batek aurrera eramandako aurre-ikuskaritza eta lekuko ikuskaritzen bidez baldintzen konplimenduaren frogapenaren bitartez.

Egiaztapena bost urterik behin berritu behar da, burututako jarduera zientifiko eta kudeaketaren aurre-ebaluazio positiboaren ostean.

Egiaztapenaren garrantzia

IdiSNA-ren egiaztapenak, Nafarroako Osasun-Ikerketa estrategiaren garapenean dudagabeko eragina izango duen bikaintasuneko onarpena dakar.
Bereizketa honek modu esklusiboan egiaztatutako ikerketa-institutuetara zuzendutako ISCIII-aren deialdi lehiakorretara sarrera izateko aukera emango dio Nafarroako Osasun-Ikerketa Institutuari.

Halaber, IdiSNA-aren egiaztapenak, ospitaleek, ikerketa-zentroek eta unibertsitateek osatutako institutu bezala, modu nabarmenean hobetuko du bere nazioarteko lehiakortasun posizioa, berebiziko alderdiak Europatik datozen funtsak hartzerako orduan.

Barne-egituraren ikuspuntutik, berau osatzen duten erakundeen profesional guztien lanaren onarpena ekartzeaz gain, zalantzarik gabe, integrazioa bultzatu eta bere Plan Zientifiko eta Estrategikoaren garapena indartzen lagunduko du. 

Apustu estrategikoa

IdiSNA, Nafarroako Eskualde Garapen (3 RIS) Estrategiaren baitan kokatuz eta lankidetza eta sare lanaren bitartez bikaintasunarekiko apustua eginez, integratzen duten erakundeen artean aliantza estrategiko handi bat bezala konfiguratzen den eta parte bakoitzaren ekarpen zientifikoari bidezko lehentasuna ematen dion Foru Erkidegoaren apustu erabakigarria da. 

Izaera autonomikoko ikerketa institutu modelo bakar eta berezia ere irudikatzen du Komunitatean existitzen den  kalitate osasun-ehun ikertzailearen osotasun praktikoa bere gain hartzen duelako eta erakunde berritzailea delako. Zentzu honetan, IdiSNA kolaborazio publiko-pribatuan oinarritutako eta bi ospitale handi, bi ikerketa-zentro eta bi unibertsitatek osatutako eremu autonomikoko lehen Ikerketa Institutua dela azpimarratu behar da.

Nafarroako Ospitale-Gunea eta Nafarroako Klinika Unibertsitatea, Institutuaren nukleoa dira eta bi Unibertsitateetako (NUP eta NU), bi ikerketa-zentroetako (Navarrabiomed eta CIMA), Nafarroako Herri eta Lan Osasuneko Institutuko, Lehen Mailako Arretako eta Osasun-Departamentuarekin lotutako beste osasun-zentro batzuetako osasun-ikertzaileak bi erakunde hauen inguruan  bertakotzen dira.

IdiSNA-ak 104 ikerketa-taldetan eta 10 ezaguera-alorretan antolatutako 900 ikertzaile baino gehiago ditu.

Zentro publiko eta pribatu desberdinetako profesionalak integratzen dituenez, Ikerketa-taldeen % 23k izaera mistoa du, kalitatezko ikerketa bat bermatzeko beharrezkoa den diziplina anitzeko ikuspegia gehitzen duena.

Aurrekariak 

2005ean Nafarroako Gobernuak Ikerketako Institutu baten osaketarako lehen pausoak eman zituen, tamalez ez zuen fruiturik eman.

2010an egungo IdiSNA Nafarroako Osasun-Ikerketa Institutua  egokitu zen, hasiera batean, Osasun-Departamentuaren eta Nafarroako Unibertsitatearen arteko Hitzarmen baten bitartez. 
Geroago, 2017ko maiatzean Nafarroako Unibertsitate Publikoak IdiSNA-gaz bat egin zuen Institutuaren behin betiko konfigurazioa eratuz.

Gaur egun Nafarroan IdiSNA-aren garrantzi estrategikoari buruz dagoen guztizko adostasun sozial eta profesionala, zalantzarik gabe, osasun-ikerketaren etorkizunaren garapenerako bermerik onena da.

 

 


 


 

Irudiak
Prentsaurreko.
Deskargatu Flecha que indica descarga
Prentsaurreko.
Deskargatu Flecha que indica descarga
Ezkerretik eskuinera Iñigo Lasa (Navarrabiomed-eko zuzendaria), Rosario Luquin (idiSNa), José Andrés Gómez (Nafarroako Unibertsitatea Klinika-ko zuzendari nagusia), Alfonso Carlosena (NUP-eko errektorea), Fernando Domínguez (Osasun kontseilaria), Alfonso
Deskargatu Flecha que indica descarga