Proiektu honek (HR20-00871) garapen hematopoietikoa antolatzen duten transkripzio- eta kromatina-faktoreek bultzatutako geneen sare erregulatzaileak eta leuzemian nola usteltzen diren argituko du.
Nafarroako Unibertsitateak gidatutako proiektua, David Gómez Cabrero Bioinformatika Translazionaleko Ikerketa Unitateko ikertzaile nagusiaren parte-hartzearekin.
Leuzemia mieloide akutua (LMA), odol-zelulak sortzen diren hezur-muinean hasten den oso minbizi era oldarkorra da. Kasu askotan azkar pasatzen da odolera.
Odola zelula mota ezberdinek osatzen dute, eta horietako bakoitzak bere funtzioak betetzen ditu, oxigenoa garraiatzetik infekzioei aurre egitera. Hainbat faktorek eragina duten odol-ekoizpenaren gaineko kontrola, ez da guztiz ulertzen, eta, beraz, ezta leuzemietan dituen alterazioak ere. Odol-zelulen ekoizpena mekanismo erregulatzaile batzuen bidez kontrolatzen da. Mekanismo erregulatzaile horiek transkripzio-faktoreak (TF) eta kromatina birmoldatzeko faktoreak (CRF) dira.
Gure proiektuaren helburua faktore horietan gertatzen diren eta leuzemiak garatzea eragiten duten asaldurak identifikatzea da, gaixotasunaren kausari helduko dioten tratamendu berriak aurkitzeko. Sagu osasuntsuak eta leuzemiak dituzten saguak erabiliko ditugu, eta faktore horien adierazpena ezabatuko dugu, gaixotasunean duten eragina ikusteko. Saguetan leuzemiak garatzeko funtsezko elementuak zehaztu ondoren, antzeko esperimentuak diseinatuko ditugu giza leuzemiako zeluletan. Emaitza berdinak lortzen baditugu, FT eta CRF horiek aldatzera bideratutako farmakoak garatuko ditugu, eta, horri esker, gaixotasunerako tratamendu berriak identifikatu ahal izango ditugu.