Enplegua

Talentu bila
Kudeaketa Unitatea
T + 34 848 421 697

Aukeraketa prozesuak

Gure taldera batu nahi duzu? 
 

Navarrabiomeden hautapen-prozesuak Miguel Servet Fundazioak kudeatzen ditu. Plaza huts guztiak atal honetan argitaratzen dira eta zentroaren sare sozialen bitartez hedatu. Gure taldera batu nahi baduzu, kontsultatu prozesu bakoitzaren baldintzak eta eman izena Internet bidez zure profil profesionalera ondoen egokitzen den eskaintzan.

Navarrabiomedek inolako diskriminaziorik gabeko lan-ingurunea eskaintzen du, eta aukera-berdintasuna sustatzen du bere hautaketa-prozesu guztietan. Kandidatura bakoitza irizpide akademiko eta profesionalen arabera soilik ebaluatutzen da.


 

Ref. 24-97
Argitalpen-eguna 18/12/2024
Amaiera-eguna 01/01/2025
Ref. 24-96
Argitalpen-eguna 17/12/2024
Amaiera-eguna 31/12/2024
Ref. 24-94
Argitalpen-eguna 10/12/2024
Amaiera-eguna 09/01/2025
Ref. 24-93
Argitalpen-eguna 02/12/2024
Amaiera-eguna 17/12/2024

Praktika programa

Praktiken programa 

2024ko udarako ez dagoela curriculumetik kanpoko edo borondatezko praktikak egiteko plazarik jakinarazi nahi dizuegu.
 

Navarrabiomedek udan, extracurriculumetik kanpoko praktikak egiteko aukera eskaintzen die ikasleei. Beren ikasketa akademikoak (ez ordainduak) osatzeko ikerketa biomedikoan, administrazioan, kudeaketan, komunikazioan eta diseinuan. Interesatuek Lanbide Heziketako titulazio ofizialen batean edo unibertsitateko gradu/masterren batean matrikulatuta egon beharko dute (3. edo 4. maila, unibertsitateko titulazioen kasuan).

 

Programaren onurak 

•    Prestakuntzan zehar jasotako ezagutzak eta trebetasunak praktikan jartzea. 
•    Bikaintasunera bideratutako diziplina anitzeko talde bateko partaide izatea. 
•    Jarduera eta zeregin espezifikoak egitea tutore batek gainbegiratuta. 
•    Garatutako funtzioetatik eratorritako erantzukizunak bere gain hartzea. 
•    Komunikazio eta hedapen zientifikoarekiko interesa sustatzea. 
•    Zentroko ekitaldi eta mintegietara bertaratutako moduan parte hartzea. 
•    Harreman profesionalen inguruan norberaren sarea garatzea. 


Gradu-amaierako lana (GAL) eta Master-amaierako lana (MAL)

Gradu amaierako lana edo master amaierako lana Navarrabiomeden egin nahi dutenek dagokion ikerketa Unitateko arduradunarekin jarri beharko dute harremanetan. 
•    Arduradun bakoitzak zuzenean baloratuko ditu jasotako eskaerak.
•    Plaza mugatuak, unitate bakoitzaren barne-antolaketaren eta jardueraren arabera.
 

Kontaktua

Kudeaketa Unitatea

Navarrabiomed - Ikerketa biomedikorako zentroa
Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa, ikerketarako eraikina.
Irunlarrea Kalea, 3. 31008 Iruñea, Nafarroa, Espainia.  
T +34 848 42 86 29 info.navarrabiomed@navarra.es

Kokapen mapa ikusi
 

Kolaborazioak