Antonio García-Hermosok eskola-inguruneko jarduera fisikoari eta horrek haur eta gazteengan duen eraginari buruzko monografiko bat koordinatu du

Antonio García-Hermoso coordina un editorial sobre la actividad física en el entorno escolar y su impacto en la población infanto-juvenil
Berriak
Komunikazio eta diseinu unitatea
T +34 848 422 201
Egileak
Navarrabiomed

Antonio García-Hermosok eskola-inguruneko jarduera fisikoari eta horrek haur eta gazteengan duen eraginari buruzko monografiko bat koordinatu du

  • Springer Nature argitaletxeak zabaldutako argitalpena ingurune akademiko eta ikerketakoei zuzenduta dago, baita Administrazio publikoari ere


“Promotion of Physical Activity and Health in the School Setting” eskola-inguruneko jarduera fisikoari soilik eskainitako lehen liburua da. Monografikoa Springer Nature argitaletxeak argitaratu du (paperezko formatua eta formatu elektronikoa ingelesez), eta Haur-gazteen ariketa fisikoa Ikerketa Unitateko arduradun Antonio García-Hermosok koordinatu du. Jarduera fisikoari eta ikastetxeetako osasunari buruzko azken azterketak biltzen ditu, 12 herrialdetako 40 ikertzaileren ekarpenari esker.

Liburua hiru multzo handitan antolatuta dago, eta guztira 16 kapitulu ditu. Haurretan eta nerabeetan jarduera erregularrak duen garrantzia azpimarratzen du, osasun publikoko arazoak prebenitzeko, hala nola, haurren obesitatea eta jarduera fisikorik eza. Haurrek beren denboraren zati handi bat eskolan ematen dutenez, ingurune hori egokitzat jotzen da kalitatezko gorputz-hezkuntza eskaintzeko eta eskola-egun aktiboa sustatzeko.

Zehazki, monografiko honek aztertzen du eskola-inguruneak nola garatu, inplementatu eta ebaluatu ditzakeen jarduera fisikoa sustatzeko eta sedentarismoa murrizteko estrategiak hainbat hezkuntza-etapatan. Gainera, nola ezarri eta ebaluatu eskola-politika arrakastatsuak zehazten du, ohitura osasungarriak sustatzeko eta gaixotasun kronikoak izateko arriskua murriztuko eta jarduera fisikoaren kultura sortzeko.

“Liburua ez dago soilik esparru akademikora eta ikerkuntzara bideratuta, baita osasun publikoko politikak garatzen dituzten gobernuko erakunde eta instituzioetara ere. Helburua belaunaldi berrien osasuna eta ongizatea hobetzea da, haien garapen integrala bultzatuz eta txikitatik ohitura osasungarriak sustatuz”, adierazi du Antonio García-Hermosok.

Irudiak
Obra publicada por Springer Nature
Deskargatu Flecha que indica descarga