Sonia Sáenz Lahoyak bere doktore-tesia defendatuko datorren abenduaren 17an, ostegunarekin

Berriak
Komunikazio eta diseinu unitatea
T +34 848 422 201
Egileak
Navarrabiomed

Sonia Sáenz Lahoyak bere doktore-tesia defendatuko datorren abenduaren 17an, ostegunarekin

Sonia Sáenz Lahoya Navarrabiomed - IdiSNAko Patogenesi Mikrobioanoa Unitateko doktoretza aurreko ikertzaileak, bere doktore-tesia aurkeztuko du Nafarroako Unibertsitate Publikoaren eskutik, datorren abenduaren 17an, ostegunarekin. Saioa 10:30etan izanen da, Navarrabiomedeko Areto Nagusian, eta bideokonferentzia bidez. Soilik aurretik baimena jaso duten pertsonak bertaratu ahalko dira.

"Operones no-contiguos: una nueva estrategia para coordinar la expresión de genes en bacterias" da tesiaren izenburua, eta Navarrabiomeden egin da, Iñigo Lasa Uzcudunen zuzendaritzapean, zentroko zuzendaria eta Patogenesi Mikrobianoa Unitateko ikertzaile nagusia. 


Bakterioetan, proteinentzat kodifikatzen duten geneek, prozesu biologiko berean eragiten dutenak, askotan operoietan pilatzen dira  (bakterioetan koordinatuta erregulatzen diren transkripzio unitateak). Operoi baten geneak mRNA polizistroniko bakar bat bezala transkribatzen dira, zeintzuek proteina bat baino gehiago kodetzen duten, sustatzaile berberaren kontrolpean. Eraketa horrek mekanismo eraginkor bat eskaintzen du funtzionalki erlazionatutako geneen adierazpena koordinatzeko, eta bakterioetan geneak erregulatzeko oinarria da.

Tesi honetan operoiaren egituran  goragoko eraketa maila bat existitzen dela frogatu da, bata bestearen aldamenean ez doazenak. Operoi bat da, gene bat edo batzuk dituena gainerako operoiaren kontrako norabidean transkribatzen dena. Transkripzioaren arkitektura berri horren isla dira menE-menC-MW1733-ytkD-MW1731 geneak, Staphylococcus aureusen menakinonaren (hemorragiaren aurkako bitaminak) sintesian eragiten dutenak.

Ondorioek erakusten dute menE-menC-ytkD-MW1731 geneak transkripzio unitate bat bezala transkribatzen direla. MW1733 genea, ordea, menC eta ytkD artean kokatua, kontrako norabidean transkribatzen da. Antolaketa genetiko honek gainjartzen diren transkritoak sortzen ditu. Horren adierazpena ribonukleasa III eta transkripzio-interferentzia mekanismo bat bitartekari dituen prozesamendu batek erregulatzen du.

Emaitzak ikusita, operoien egituraren ikuskera klasikoa errepasatu behar da. Kontuan izan behar da operoien antolamendu berri a. Horretan kontraskripzioa eta gainjartzen den transkripzioa konbinatzen dira funtzionalki erlazionatuta dagoen adierazpen genetikoa koordinatzeko.

Proiektuaren ondorioak PNAS (Proceedings of the National Academy of Sciences of the United States of America) aldizkarian argitaratu dira.

Ikerketa egiteko Sonia Sáenzek Zientziaren Ministerioko Ikertzaileen Formakuntzarako dirulaguntza jaso du.