SARAYk 46.970 € bideratuko ditu bularreko minbizi metastasikoaren inguruko Navarrabiomeden bi proiektutara
- Elkarteak %65 handitu 2015etik du urtero ikerketan egiten duen inbertsioa
SARAY Bularreko Minbiziaren Nafarroako Elkarteak 75.000 euro bildu zituen 20109ko urriaren 27an Iruñean egindako lasterketa solidarioan, eta 46.970 euro Navarrabiomedeko bi ikerketatara bideratuko ditu, bularreko minbizi metastasikoaren ingurukoak.
Proiektuetako bat minbizi mota horretako biopsia likidoan oinarritzen da, Natalia Ramírez Huertoren gidaritzapean, Navarrabiomedeko Onkohematologia Unitateko ikertzaile nagusia. Bigarren urtez finantzatuko du SARAYk proiektu horren garapena, eta, guztira, 24.970 euro bideratuko ditu. Bestalde, Imanol Arozarena Martinicorenarenak, zentroko Seinaleztapena Minbizian Unitateko ikertzaile nagusiak, 22.000 euro jasoko ditu, eta bere proiektuak terapia berriak garatzea du helburu, tumore horien garuneko eta hezurretako metastasiak tratatzen lagunduko dutenak. Gainerako funtsak Chronos Hope proiektuan lan egiten duen Solti fundaziorako erabiliko dira.
SARAYk iragan ekainaren 25ean hartu zuen dirua bideratzeko erabakia, elkartea osatzen duten 725 emakumeen arteko batzar presentzial eta telematikoan. Ekitaldi hori hiru hilabete atzeratu behar izan zen COVID-19 zela eta. Taldeak urtero erakusten du ikerketa zientifikoarekiko konpromisoa, eta horren adierazgarri da hura bultzatzeko urtero egiten duen inbertsioa, pixkanaka hazi dena. 2015az geroztik % 65 handitu da ikerketa onkologikorako finantzaketa.