Pirinioetan larrialdietako osasun arretak dituen erronken inguruko webinarra
Ekainak 29, asteartea, 16:00etan, Zoom bidez (aldez aurretik izena eman behar da).
Datorren ekainaren 29an, asteartearekin, 16:00etan, “Pirinioetan larrialdi eta hondamendietako osasun arretak dituen erronkak” webinarra izanen da Zoom bidez, EGALURG larrialdetako medikuntzako mugaz gaindiko lankidetza sareak antolatuta. Horretan Navarrabiomedek parte hartzen du bazkide bezala, ondorengo entitateekin batera: CHU de Toulouse (Okzitania, Frantzia), Kataluniako Sistema de Emergencias Médicas (SEM) eta CH de la Côte Basque (Pirinio Atlantikoak, Frantzia). Nafarroan entitate kolaboratzaile bezala ere parte hartzen dute Nafarroako Ospitale Guneak, Nafarroako Unibertsitate Publikoak, Nafarroako DYAk eta Gurutze Gorriak.
Saioan, ordubeteko iraupena izanen duena, krisi egoeratan eta mugaren bi aldeetan arreta medikoan lankidetza sustatzeko beharrari helduko zaio, baita elkar ekiteko protokoloak bateratzeko garrantziari ere, eta ekimen honetan eraiki diren azpiegitura berritzaileak aurkeztuko dira. Horrek guztiak pazienteei ematen zaien arreta eta osasun langileen lana hobetzea du helburu. Adibidez, Europa Okzitania Unitate Mugikor Balioaniztuna, egun COVID-19aren aurkako borrokari laguntza ematen ari zaiona, edo kartografiaren aplikazioa, larrialdi egoeratan erabaki logistikoak hartzea errazteko osasun-unitateak erakusten dituena.
Online ekintza mahai-inguru formatuan eginen da, eta eskualde bakoitzean proiektuaren arduradunak direnek parte hartuko dute: Vanessa Houzé-Cerfon, EGALURGeko zuzendaria eta SAMU 31ako ikerketako koordinatzailea (CHU de Toulouse), Tomás Belzunegui, EGALURGeko zuzendari zientifikoa Navarrabiomeden eta NUPeko Medikuntza Graduko Dekanoordea, Antoni Encinas, SEMeko zuzendaria, eta Nicolas Harcaut, SAMU 64ko profesionala (CH de la Côte Basque).
Amaitzeko, galderen tartea irekiko da. Bertaratzen direnek idatziz utzi ahalko dizkiete hizlariei. Aurkezpenak konektatzen diren pertsona guztientzako ulregarriak izan daitezen, gaztelaniara eta frantsesera itzulpen zerbitzua eskainiko da.
Interesa duten pertsonek aldez aurretik izena eman beharko dute. Ekitaldiaren informazio gehiago.
EGALURGi buruzko informazio gehiago
POCTEFA proiektua
EGALURG proiektua mugaz gaindiko Europako lankidetza sare bat da komunitate isolatuetan, larrialdietan eta hondamendietan osasun arreta hobetzeko Pirinioen bi aldeetan. EGEFek proiektuaren %65 finantzatu du, Interreg V-A Espainia-Frantzia-Andorra programaren bidez (POCTEFA 2014 2020). POCTEFAren helburua Espainia-Frantzia-Andorra mugen eremuan integrazio ekonomiko eta soziala indartzea da. Haren laguntza mugaz gaindiko jarduera ekonomikoak, sozialak eta ingurumenekoak garatzera bideratuta dago, lurraldearen garapen iraunkorraren aldeko estrategia komunen bidez.