Paziente eta profesional klinikoek Nafarroan medikuntza genomikoak duen potentzialaren inguruan eztabaidatu dute

Berriak
Komunikazio eta diseinu unitatea
T +34 848 422 201
Egileak
Navarrabiomed

Paziente eta profesional klinikoek Nafarroan medikuntza genomikoak duen potentzialaren inguruan eztabaidatu dute

Navarrabiomedek hitzaldi-solasaldia antolatu du, eta Santos Indurain eta Juan Cruz Cigudosa kontseilariek bertan parte hartu dute.

Medikuntza genomikoak Nafarroako osasun-arreta publikoan duen potentziala aztertzeko eta zabaltzeko helburuarekin, Navarrabiomedek pazienteak eta  NAGEN programako langile klinikoak eta ikertzaileak bildu ditu Iruñeko Planetarioan.

Nafarroako Ospitale Unibertsitarioarekin batera, ikerketa biomedikoko zentro publikoa NAGEN programaren buru da. Programa hau estrategikoa da, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuak finantzatua, Osasunbideko praktika klinikoan genomen azterketa ezartzeko.

Etorkizuneko erronka medikoek medikuntza pertsonalizatua eta doitasunekoa sustatzea eskatzen dute, eta aldaketa disruptiboena pertsona bakoitzaren profil genetikoaren ezagutzatik dator, beren osasun-egoeraren edo gaixotasunaren arabera, une egokian. Bide horretan, pazientea zentroan dago, eta ikerketa eta lankidetza funtsezkoak dira osasunaren ekosisteman.

Hori nabarmendu du Osasun kontseilari Santos Indurainek, irekiera instituzionalean. Indurainek nabarmendu du garrantzitsua dela esperientziak, lorpenak eta zailtasunak partekatzea, medikuntza pertsonalizaturako bidean aurrera egiteko “pazienteari ematen zaion osasun-arreta hobetzeko, osasun-baliabideak zentzuz erabiltzen laguntzeko eta osasun-sistema publikoaren iraunkortasuna bultzatzeko”. Gainera, adierazi duenez, “NAGEN programak metodologia horren Nafarroa abangoardian jarri du Estatu mailan, eta eskualde-garapenerako tresna garrantzitsua izan daiteke, ikerketa biomedikoa bultzatzen baitu eta industria-garapenaren arlo berri bat esploratzen baitu”.

Bestalde, Navarrabiomedeko zuzendariak, Maite Mendiorozek, azpimarratu du garrantzitsua dela ikerketa eta asistentzia klinikoa ongi lotuta egotea. Bi noranzkoko transferentzia hori beharrezkoa da pazientea ikerketaren erdigunean jartzeko eta, hartara, ikerkuntzak pertsonen bizi-kalitatean eragin zuzena izango duela ziurtatzeko.

Mendiorozek eskerrak eman dizkie, halaber, pazienteei, pazienteen elkarteei, zentroko langileei eta osasun-arloko profesional publikoei, “NAGEN bezalako ekimenak laborategitik atera eta kontsultetan aplikatu ahal izateko”.


Adituek eta pazienteek beren lekukotza partekatzen dute

Ondoren, mahai-ingurua egin da, Ángel Alonso Navarrabiomedeko Medikuntza Genomikoaren Unitateko arduradunak moderatua. Programaren hasiera azaldu du, eta 2016. urtean hasi zen NAGEN1000 proiektuarekin, gaixotasun arraroen diagnostikoari buruzkoa.
“Lehen proiektu honen arrakastaren ondorioz, aplikazio-eremua beste sektore batzuetara zabaldu zen, hala nola preskripzio farmakologikora, hiperkolesterolemia familiarrera, egoera kliniko larri akutuetan haurrak erabiltzeko diagnostiko azkarrera, edo bularreko minbiziaren prebentziora”. Gai horien inguruan egin da foro berean pazienteei, pazienteen senideei eta aholkulari genetikoei egindako solasaldia. Elkarrizketan, bereziki azpimarratu egin da genomaren azterketa osoa baliagarria dela diagnostiko zerteroa lortzeko, susmo kliniko espezifikorik ez dagoen gaixotasunetan; bigarren mailako aurkikuntzak lortzeko aukera, zenbait gaixotasunetan (bularreko minbizia, zuzeneko ahaideen azterketa genetikoa edo helburu klinikorako eta ikerketarako datu genomikoen bigarren mailako berrerabilera) prebentziozko kontrolak ezartzeko.
Nafarroako Pazienteen Elkarteek ere zeregin nabarmena izan dute jardunaldian, María José Oraá Sarayko lehendakaria ordezkatuz. Oraáren arabera, “pazientearen ahalduntzearen bidez, nabarmen hobetu daiteke osasun-arretaren kalitatea. Alde horretatik, genoma aztertuta, gaixo bakoitza banaka ezagutu dezakegu, ez dugu gaixotasuna sendatzen, baizik eta gaixo hori zehazki ulertzen dugu”. Sarayko lehendakariak ezagutza eta ikerketa aipatu ditu osasun hobea lortzeko palanka gisa, eta gogorarazi du ibilbide luzea egin duten pazienteen elkarteek zeregin handia dutela gizartea sentsibilizatzeko, zabaltzeko eta gaixotasunak prebenitzeko.

Langile kliniko eta ikertzaileentzako jardunaldi zientifikoa

Navarrabiomedek “Medikuntza Genomikoaren potentziala Nafarroako osasun-arreta publikoan” izenburupean antolatu duen solasaldiak jardunaldia ixten du. Horrez gain, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioan goizez egin den saio zientifiko bat ere antolatu da, langile kliniko eta ikertzaileei zuzendua. Topaketak NAGEN programaren oraina eta etorkizuna aztertu ditu, eta Juan Cruz Cigudosa Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak parte hartu du.
NAGEN programaren jardunaldi zientifikoan parte hartu duen bitartean, Cigudosa kontseilariak Nafarroako Gobernuaren laguntzari esker, Foru Komunitateko Medikuntza Pertsonalizatuak azken urteetan izan duen aurrerapena baloratu du.

Medikuntza horren garapena, kontseilariak adierazi duenez, “apustu irmoa da Nafarroako Gobernuarentzat, pazientearen arreta hobetzeaz gain, ikerketa zientifiko-teknologikoa ere sustatzen duelako eta garapen ekonomikoa bultzatzen duelako, Nafarroa puntako eskualde bihurtuz arlo horretan”. Eta klinikariak animatu ditu honetaz ohartzera: “Nafarroa doitasunezko medikuntzaren arloko kontzeptu eta beharren buru da gure herrialdean. Osasun-profesionalen esku dagoen une hau aprobetxatu behar dugu arrakasta izan dadin”.
NAGEN programak 6 proiektu ditu, eta 9 urtean Nafarroan 3.500 genoma sekuentziatuko dituzte. Europako ekimen handienetako bat da. Medikuntza Pertsonalizatuko Nazioarteko Partzuergoak (ICPerMed) Medikuntza Pertsonalizatuko Praktika Onenaren saria eman dio programari, 2018ko eta 2021eko edizioetan.
 

Argazkia. Ezkerretik eskuinera: Ane Miren Sagardia; Sara Pasalodos; Ángel Alonso; Izakun Goñi; Maite Mendioroz; Santos Induráin; Juan Cruz Cigudosa; Mª José Oraa; eta Mónica Arasanz.

Irudiak
Osasun arloko langileei zuzendutako jardunaldi zientifikoko parte-hartzaileak.
Deskargatu Flecha que indica descarga
𝗔𝗻𝗱𝗲𝗿 𝗘𝗿𝗻𝗮𝗴𝗮k, 𝗝𝗼𝘀𝘂𝗻𝗲 𝗛𝘂𝗮𝗹𝗱𝗲k, Ángel Alonsok, Juan José Beloquik, NAGENcol, NAGENpediatrics, NAGEN1000 eta PharmaNAGEN proiektuetako emaitzak aurkeztu zuten.
Deskargatu Flecha que indica descarga
Isabel Rodrigo, Gonzalo Rodríguez eta Jesús Zabaletak osatutako NAGEN programaren perspektibei buruzko mahai-inguruaren ondoren, Cigudosa kontseilariak ekitaldia itxi du.
Deskargatu Flecha que indica descarga
Saio bat antolatu zen Planetarioan, herritarrei NAGEN programa eta medikuntza genomikoa ezagutarazteko.
Deskargatu Flecha que indica descarga
Ángel Alonsok, Genomika Unitateko INa eta NAGEN programaren zuzendariak, medikuntza genomikoak osasun publikoan duen aplikagarritasuna azaltzen du.
Deskargatu Flecha que indica descarga
Aldaketa genetikoak identifikatzearen garrantziari buruzko testigantzak, "jatorri ezezaguneko gaixotasunetan diagnostiko zehatzak egiteko".
Deskargatu Flecha que indica descarga