ONCONET SUDOE europar sareak Biologia molekular, Minbizi eta Bioinformatikaren alorreko 90 profesional batu ditu topaketa espezializatu batean

Berriak
Komunikazio eta diseinu unitatea
T +34 848 422 201
Egileak
Navarrabiomed

ONCONET SUDOE europar sareak Biologia molekular, Minbizi eta Bioinformatikaren alorreko 90 profesional batu ditu topaketa espezializatu batean

Pasa den ostegunean, maiatzak 16, Navarrabiomed-ek Biologia molekularra, Minbizia eta Bioinformatikari buruzko tailer tematiko bat antolatu zuen. Topaketa ONCONET SUDOE europar sarean kokatu zen,  INTERREG SUDOE 2014-2020, onkologiaren sektorean berrikuntza sustatzen duten epe luzerako erlazioak ezartzeko, ikertzaileak, osasun-profesionalak, bio-bankuak eta enpresak konektatzea helburu duen programarekin batera finantziatuta.

Jardunaldi guztian zehar 32 entitate ezberdinetako 90 profesionalek parte hartu zuten eta honako gai hauei buruzko 3 saio eta 2 mahai-inguru ospatu ziren: minbiziaren fase molekularrak, eta onkologiari aplikatutako biopsia likidoa, genomikoa eta bio-informatikoa.

Ikerketa proiektuak

Halaber, bertaratuek sarean garatutako ikerketa-proiektu batzuen emaitzak ezagutu eta hauen inguruko iritziak partekatzeko aukera izan zuten. Interes bereziko, eta ekitaldiaren helburu nagusiko, Navarrabiomed-eko  Dr. David Guerrero ikertzaileak zuzendutako “High throughput technologies for the study of molecular alterations in breast, lung and pancreas cancer” proiektuaren emaitzak aurkeztu ziren. ONCONET SUDOE proiektuaren testuinguruan birika, ugatz eta pankrea-minbiziaren diagnostiko eta iragarpenerako ultrasekuentziazio genomikoko azken teknologiak ebaluatu dituzte. Jardunaldiaren konklusioetako bat biopsia likidoaren garrantzia izan zen, aldaketa genetiko eta epigenetikoak zuzenki odolean, biopsien edo teknika inbaditzaileen beharrik gabe analizatzea baimentzen duen metodologia berria; baita ere, gaur egun terapiarik ez duten minbizi oldarkorragoentzat bio-markagailu berriak aurkitzeko beharrizana, adibidez, bularreko minbizi hirukoitz negatiboa, adenokartzinoma pankrean edo birika-minbizia bezala aurreratzeko joera dutenak.

Arratsaldeko parte-hartzeek, datu-analisi eta bio-informatikara zuzenduak izanik, pertsonalizatutako medikuntzaren etorkizunean ezinbestekoak izango diren hiru elementu gakoren agerpena agerian utzi zuten: gaixoek aplikazio mugikor eta gailu eramangarrien bidez garatutako datu eraketa, osasun eta gaixotasunaren autogestiorako pazientearen paper aktiboagoko baten testuinguruan; zehaztasun-medikuntza baten bideratzaile bezala garatutako sekuentziazioko  genoma teknologia genomiko berriak non Nafarroa aitzindari den NAGEN 1000 eta PharmaNAGEN bezalako proiektuekin;  hizkuntza naturalaren analisiaren prozesatze teknologien aplikazioa eta historia klinikoetan metatutako ezagupena lortzeko datu integrazioa.

Zentzu honetan, big data eta adimen artifiziala bezalako  tekniken bidez bideratutako datu kantitate hauen analisia, gaur egun, Navarrabiomed-en Bio-informatika Translazional-eko  Unitatearen  erronketako bat da. Taldeak bere lana aurkeztu zuen jardunaldian zehar eta arratsaldeko saio desberdinak koordinatu zituen.

Tailerra maiatzaren 17an, ostiralean, osatu zen sareko kudeaketa taldearen lan-saio batekin. Hartan akzioen uneko egoera ebaluatu eta proiektuaren itxiera planifikatu zen. Bereziki, sareak aipaturiko akzioetan heldutako betetze gradua analizatu zuen jada proiektuaren hasieran  aurrez ikusitako  eta amaierako produktuen bitartez, besteak beste,  SOP estandarizatua edo paziente onkologikoaren eskubideen gaineko liburu zuria bezalakoak.

ONCONET SUDOE-ri buruzko informazio gehiago

ONCONET SUDOE proiektuak iraun duen 36 hilabeteetan zehar zazpi bazkidek parte hartu dute: Biocat, Coimbra-ko Unibertsitatea, Ikerketa Onkologikoen Zentro Nazionala, Granadako Osasun Parke Teknologikoa, Kataluniako Institutu Onkologikoa, Navarrabiomed-Miguel Servet Fundazioa eta Toulouse-ko III Paul Sabatier Unibertsitatea (proiektuaren entitate koordinatzailea).

ONCONET SUDOE proiektua ekainean Toulouse-n itxiko da  amaiera ekitaldi batekin. Sareak bere garapenean zehar, ikerketa onkologikoaren alorrean , ikerketa-proiektu multizentriko berriko sorreran eta talde ekimen lehiakorragoetan aurrera egitea ahalbidetzen duen mugaz gaindiko lankidetzako sare iraunkor bat ezartzearen helburua bete du.

Gaur egun, sarearen bazkideak etapa posible berri baten diseinu eta plangintzan lan egiten ari dira, bigarren fasearen helburu nagusiak definitu eta eremu onkologikoaren alorrean nabarmenagoak diren gaiak identifikatuz.

www.onconet-sudoe.eu

Argazkia: ezkerretik eskuinera: David Guerrero-Setas; Alexandre Ferreira; Ramon De Mello; Marilia Dourado; Celso Reis eta Salomé Pires.

Irudiak
Apertura institucional a cargo de Marisol Fragoso
Deskargatu Flecha que indica descarga
Programa de sesiones científicas.
Deskargatu Flecha que indica descarga
Reunión de partenariado.
Deskargatu Flecha que indica descarga