NOUeko ikertzaileek Carlos III Institutuak gazteen minbizi gastrointestinalari buruz egindako ikerketa bat gidatu dute
- Navarrabiomed eta IdiSNAko ikertzaileek ere parte hartzen dute proiektuan, eta beste hiru autonomia erkidegotako ospitaleekin lankidetzan egingo da
Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko (NOU) ikertzaileek agerpen goiztiarreko minbizi gastrointestinalari buruzko zeharkako azterketa multizentrikoa koordinatuko dute. Minbizi hori paziente gazteetan (50 urtetik beherakoetan) diagnostikatzen den minbizi gastrointestinala da, eta azken hamarkadetan minbizi mota horren intzidentzia modu kezkagarrian handitu da.
Minbizi gastroientestinalaren barruan hesteetako, urdaileko eta areako tumoreak daude, espainiar estatuan minbiziarekin lotutako heriotzen bigarren, laugarren eta zazpigarren kausa ohikoenak hurrenez hurren. Nafarroan, hesteetako minbizia bigarren ohikoena izan zen iaz, Nafarroako Osasun Publiko eta Laboraleko Institutuaren Minbiziaren Registroak otsailaren 4ko Minbiziaren Munduko Eguna dela eta argitaratu dituen datuen arabera.
Gertuko inguru geografikoko 240 parte hartzaile
Ikerketa proiektu hau, Maria Alsina ikerlariak koordinatzen duena, Carlos III Osasun Institutoaren I+D+i 2023 deialdiko beka jaso du. Maria Alsina, NOUko Onkologia Medikoko mediku espezialista eta IdiSNAko Oncobiona taldeko kide da. Era berean, La Caixa Fundazioaren intensifikazio programa baten bidez, Navarrabiomedeko Onkologia Mediko Traslazioaleko Ikerketa Unitatearen arduraduna da, non bere NOUko aktibitate asistentzialarekin lotutako ikerketa proiektuak garatzen dituen.
Proiektu honetan Navarrabiomed eta IdiSNAko ikerlariekin eta minbizi gastrointestinalaren tratamenduan parte hartzen duten NOUko zerbitzuekin elkarlanean burutuko da, anatomia patologiko, kirurgia, digestibo, nutrizio eta endokrinologia, onkologia erradioterapikoa eta erradiologia, zebitzuekin, hain zuzen. Gainera, inguruko autonomia erkidegoetako hiru zentrok ere ikerketa proiektuan parte hartzen dute: Donostia Unibertsitate Ospitala, Zaragozako Miguel Servet Ospitala eta Logroñoko San Pedro Ospitala. Aipatu ospitaleen elkarlanaren bitartez, proiektuan 240 lagunen parte hartzea aurreikusten da (50 urtetik beherako 80 lagun eta 160 helduagoen taldean).
Ikerketa aurrekarien arabera, minbizi gastrointestinal goiztiarra ez da kausa hereditarioekin lotzen, baizik eta bizitza zein elikadura ohiturekin eta faktore biologikekin. Gainera, gaixo gazteek erronka eta behar bereziak dituzte, esaterako tratamenduen epe luzerako eragina beraien osasun kardiobaskular, sexual zein reproduktiboan, zirugia agresiboen ondorioak irudi pertsonalean edota familia eta lanarekiko ardurak, besteak beste.
Ildo honetan, ikerketa proiektuaren helburu nagusia minbizi gastrointestinal goiztiarraren ezaugarri bereizgarriak aztertzea da, ikuspuntu integral batetik, gaixoaren bizitza estilo eta ohitueratik tumorearen ezaugarri biologikoetaraino. Horretarako, parte hartzaile bakoitzaren parametro demografikoak, klinikoak, bizitza estiloarekin lotutakoak, eta tumorearen ezaugarri biologiko zein histopatologikoak jasoko dira.
Ikerlari arduradunen esanetan, ingurune geografiko gertuko gaixoei buruzko datuak izateak, minbizi mota honen inguruko ezagutza handitu eta prebentzio estrategiak hobetzea ahalbidetuko luke, bereziki ohitura osasuntsuen garrantzia azpimarratuz. Era berean, prebentzioaz gain, minbizi mota honen ezaugarri bereizgarriak aurkitzeak estrategia terapeutiko eta diagnostikoen hobetzea ekar lezake, gaixotasunaren eraginak gutxituz eta bizi-itxaropena luzatuz.