Nekazaritza eta Basogintzako ikasleak Navarrabiomed bisitatzen

Estudiantes del Centro Integrado Agroforestal
Bisitak
Komunikazio unitatea
T +34 848 422 201
Egileak
Navarrabiomed

Nekazaritza eta Basogintzako ikasleak Navarrabiomed bisitatzen

Pasa den astelehenean, maiatzak 9, Abeltzaintzako eta Animalien Osasuneko Goi Mailako ikasle eta irakasle talde bat, Navarrabiomed-era gerturatu zen animalitegi eta ebakuntza-gela esperimentala ikustera.

Leticia San Josek bideratu zuen bisita, Navarrabiomedeko zerbitzu zientifiko-teknikoko arduradun, (CEEA) Animalien Ongizaterako Erakundeko kide eta (CIBIR) Errioxako Ikerketa Biomedikoko Animalien Ongizaterako Batzorde Etikoko kanpo ebaluatzailea delarik.

Nahiz eta planifikatzeko espazio konplexua izan, kontrolatu behar diren parametro kontrol zorrotzengatik, San Josek instalazioak erakutsi zizkien bisitariei. Ikasleak batez ere ebakuntza esperimentaleko gelan egon ziren. Bertan, Nafarroako osasun-sistema publikoko 100 barne-mediku (MIR) baino gehiago eta laguntzaile, prestatzen dira urtero. Baita beste autonomia erkidegoetako eta atzerriko osasun arloko profesionalak ere.

Formakuntza hauetan, prozedura kirurgiko konplexuetan ezarriko diren teknika berritzaileak garatzen dituzte. "Gutxi inbaditzen duten kirurgiek, onura asko ekartzen dizkio pazienteari, hala nola, sendatze azkarragoa edo infekzio arrisku baxuagoa." azpimarratu du San Josek.

Lanketa hau aurrera eramateko, Ikerketa Biomedikoko zentro publikoak, metodo alternatibo gisa, ex vivo ereduak lehenesten dituen prestakuntza programa oso bat eskaintzen die Osasunbideko mediku langileei. “Era berean, ikertzaileek CEEAri egiten dizkioten galdera guztiei erantzuten diegu gure zerbitzutik. Baita ikerketan eta irakaskuntzan, animalien ongizatearekin eta babesarekin lotutako gaietan aholkatzen diegu”.

Nerea Díez de Esteban ere bisitan egon zen, animalitegiko teknikaria eta Nekazaritza eta Basogintzako ikasle ohia dena. Nereak, bere bizipenak banatu zituen taldearekin eta Navarrabiomed bezalako zentro batean lan egiteko aukerak helarazi zizkien. San Josen hitzetan: “Abeltzaintzak eta Osasungintzak irekitzen dizkigun bide bikoitzak, aukera anitz ematen dizkigu. Jarrera da benetan garrantzitsuena.”  Dio zientzietarako jakin-mina gazteengan piztu nahian.


Animalien Esperimentazioan Gardentasunari buruzko akordioa (COSCE)
Navarrabiomed, Animalien Esperimentazioan Gardentasunari buruzko Akordioari atxikita dago, Espainiako Zientzia Elkarteen Konfederazioak (COSCE) bultzatutakoa eta (EARA) Animalien Ikerketarako Europako Elkartearen lankidetzarekin batera. Hitzarmen honek, atxikitako zentroen dibulgazio ekimenak sustatzea du helburu. Adibidez, bisitak edo ate irekiak. Ikerketa zientifikoan, animalien erabilerari buruzko ezagutza eta ulermena gizarteratzeko xedearekin.

Irudiak
Ebakuntza-gela esperimentala ikustera
Deskargatu Flecha que indica descarga
ikasle eta irakasle
Deskargatu Flecha que indica descarga