Navarrabiomeden ekintzak 2020ko Nafarroako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Asteetan
Beste urte batez, 2020ko Nafarroako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Asteetara batu da Navarrabiomed. Dibulgazioa zientifikoa bultzatzea helburu duen ekimena 2020ko azaroaren 9tik 21era luzatuko da. Hainbat ekintza eginen dira zientzia herritarrei hurbiltzeko: konferentziak, lantegiak, mahainguruak, ate irekiak eta ikuskizunak, besteak beste. Covid-19ak eragin duen egungo pandemia egoera dela eta, ekimenetako asko online izanen dira, eta, aurrez aurrekoak direnak, birusaren infekzioa ekiditeko ezarri diren segurtasun arauak betez eginen dira, hala nola, edukiera mugatua eta maskarak erabiltzea.
Aldi honetan, bi webinar antolatu ditu Navarrabiomedek ikerketa biomedikoko zentroaren jarduna jendarteratzeko.
- Azaroaren 18an, asteazkenarekin, 16:30etan. Ikerketa biomedikoa. Ezagutu webinar honetan ikerketara dedikatzeko eman beharreko pausuak, aterabide profesional erakargarria eta gaurkotasun handikoa. Parte hartzaileak: Iñigo Lasa Uzcudun, Navarrabiomedeko Zuzendaria, María Apellániz Ruiz, Navarrabiomedeko Medikuntza Genomikoko Unitateko Ikertzailea eta Imanol Arozarena Martinicorena, Seinaleztapena Minbizian Unitateko Ikertzaile Nagusia.
Online saioa Zientzietako Batxilergoko, LHko edo unibertsitate graduko ikasleei bakarrik zuzendurik da. Aldez aurretik izen ematea beharrezkoa da Navarrabiomedeko webgunean (epeguma: azaroak 18, astezkena, 15:00ak). Esteka zuzena eta ID/pasahitza bidaliko da emandako helbide elektronikora.
- Azaroaren 19an, ostegunarekin, 18:30etan. Entsegu klinikotik errezetatutako medikamentura. Ezagutu saio honetan farmako bat garatzeko prozesu osoa. Parte hartzaileak: Ruth García Rey, Navarrabiomedeko Entsegu Klinikoetako Plataformako Arlo Klinikoko Arduraduna, Eva Zalba Garayoa, Navarrabiomedeko Entsegu Klinikoetako Plataformako Kudeaketa Arloko Arduraduna eta Patricia Fanlo Mateo, Nafarroako Ospitaleguneko Barne Medikuntza Arloko Mediku Espezialista.
Interesa duten pertsona guztiei zuzendutako online saioa. Aldez aurretik izen ematea beharrezkoa da Navarrabiomedeko webgunean (epeguma: azaroak 19, osteguna, 15:00ak). Esteka zuzena eta ID/pasahitza bidaliko da emandako helbide elektronikora.