Navarrabiomedek eta NOGek Nafarroako Gobernuak finantzatutako 15 I+G proiektuetatik 6tan parte hartzen dute
Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuak I+G proiektuak egiteko 2021eko dirulaguntzak esleitzeko deialdia ebatzi du. Guztira, 15 proiektu izan dira onuradunak. 15 milioi euro bideratuko zaizkie, eta 47 enpresak, 10 ikerketa organismok, I+G Enpresarialeko 2 unitatek eta kluster batek parte hartuko dute.
Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuak deialdi honekin dituen helburuak honakoak dira: ezagutza zientifikoa eta teknologikoa sortzea eta ezartzea Nafarroako enpresei balio handiagoa emateko, Estrategian lehenetsitako sektoreetara zentro teknologikoen eta unibertsitateen I+G bideratzea, ekonomiaren digitalizazioa sustatzea, eta enpresa berritzaileen sorrera.
Deialdiak Foru Komunitateko sektore estrategikoen zazpi erronketan biltzen ditu ekimenak: zero isurketa ibilgailuak (Erronka 1 Volta); energia berriztagarrien bilketa (Erronka 2 AERO); medikuntza aurreratua eta genomika (Erronka 3 GEMA); elikadura pertsonalizatua eta jasangarria (Erronka 4 ALPES); adimen artifiziala eta robotika (Erronka 5 IRIS); bioteknologia (Erroka 6 IDEA); eta sortzen ari diren ideia berritzaile aplikatuak (Erronka 7 SIBERIA).
NOGeko eta Navarrabiomedeko profesionalek parte hartzen duten proiektuak, Miguel Servet Fundaziotik kudeatuak.
- NAGEN-Mx. Nafarroan, bularreko minbiziaren behaketa pertsonalizatuko estrategia baten ebaluazioa (1,2 milio euro). Navarrabiomedeko Medikuntza Genomikoko Unitateak zuzentzen du, eta NOGeko Genetika eta Onkologia Zerbitzuek ere parte hartzen dute. Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak eta Nutrición 3G enpresak osatzen dute partzuergoa.
- BLANCA. Minbiziaren aurkako txertoa sortzeko datu genomikoen erabilera (1,2 milio euro). CIMAk koordinatutako proiektua. Digestio, Alergologia (immunologia), Hematologia eta Anatomia Patologikoko zerbitzuek eta Navarrabiomedeko Proteomikaren Plataformak parte hartzen dute. Nafarroako Unibertsitateko Klinka, Bionanoplus, Saray elkartea eta ADItech taldeko kide dira.
- MINERVA-II. Gutxiegitasun kardiako kronikoa eta giltzurruneko gaixotasun kronikoa duten pazienteen diagnostikoa eta tratamendua pertsonalizatzeko azterketa genomikoa (1,2 milioi euro). CIMAk zuzendutako ekimena. Navarrabiomedeko Biobankuak eta NOGeko Kardiologia eta Nefrologia zerbitzuek parte hartzen dute. Partzuergoa CUNek eta NNBI 2020 enpresak osatzen dute.
- MicroBIOMICS. Osasunaren alorrean soluzio bioteknologiko berritzaileen garapenean mikrobiotaren azterketa multi-omikoen ezarpena (1,4 milioi euro). CIMAk koordinatutako proiektua. Taldea honako entitateek osatzen dute: Navarrabiomedeko Proteomikaren Plataforma eta Navarrabiomed-NUPeko Patogenesi Unitatea, Nafarroako Unibertsitateko Klinika, ADItech, CNTA eta NUCAPS.
- HEPAGENA. Nafarroan, biztanleria pediatrikoan esteatosis hepatikoari atxikitutako gaixotasun metabolikoaren azterketa genetikoa, soziodemografikoa eta prospektiboa (300.000 euro). Proiektu hau NUPek zuzentzen du. NOGetik Pediatria, Endokrinologia eta Nutrizioak parte hartzen dute, eta Biobankua Plataformak. Nafarroako Unibertsitatea, CUN, ADItech eta Making Genetics empresa partzuergoko kide dira.
- SERENA2. Nafarroan, jaioberrien sekuentzia programa (192.000 euro). Ekimena NUPek zuzentzen du. NOGeko Digestioko eta Pediatriako zerbitzuek parte hartuko dute proiektuan, Nafarroako Unibertsitateko Klinika, I3 Code Solution eta Écija Abogados entitateekin batera.