Navarrabiomed – NUP-eko Mikrobio-Patogenesi Unitateak biologia sintetiko eta bakterio-bioteknologiaren alorrean garapen berritzaileak erraztuko dituen gene-egitura berri bat aurkitu du

Berriak
Komunikazio eta diseinu unitatea
T +34 848 422 201
Egileak
Navarrabiomed

Navarrabiomed – NUP-eko Mikrobio-Patogenesi Unitateak biologia sintetiko eta bakterio-bioteknologiaren alorrean garapen berritzaileak erraztuko dituen gene-egitura berri bat aurkitu du

Navarrabiomed – Nafarroako Unibertsitate Publikoaren (NUP) Mikrobio-Patogenesis Unitateko taldeak biologiaren ulermen hobea ahalbidetzen duten bakterio-gene egitura berriak aurkitu ditu. Aurkikuntza Proceedings of the National Academy of Sciences of the United States of America (PNAS) aldizkari entzutetsuan argitaratu da.

Ikerketaren aurrekariak

1961ean, Francoise Jacob eta Jacques Monod bakterioek transkripzio-unitate bateko bide metaboliko berean ekarritako proteinak kodetzen dituzten geneak elkartzen dituztela ohartu ziren. Egitura honi “operon” deitu zioten eta aurkikuntza honengatik 1965ko Fisiologia eta Medikuntza Nobel-a irabazi zuten.

Euren ikerketetarako erabili zuten adibidea, Escherichia coli, gure hesteetako bakteria batek mantenugai bezala azukre laktosa erabiltzeko behar duen gene-multzoa izan zen. Eraginkorra izateko, coli Escherichia-k laktosa digeritzeko beharrezkoak diren hiru proteinak, soilik azukre hau bitartekoan aurkitzen denean produzitzen ditu.  Bere erregulazioa sinplifikatzeko, proteina hauek kodetzen dituzten hiru geneak genomaren aldamenean eta kontrol-sistema berberaren pean daude. Egoera hau berbera da beste ibilbide metaboliko bateko geneetan mota guztietako bakterioetan.

Navarrabiomed-ek burututako ikerketa

2018. urtean zehar Navarrabiomed-eko profesionalek, Mikrobio-Patogenesiko Unitateko arduraduna eta Bio-Medikuntza Ikerketa-Zentroko zuzendaria den Iñigo Lasa Uzcudun doktorearen gidaritzapean, bakterioetan geneen antolaketa forma berri bat deskribatzea lortu dute operon kontzeptu klasikoari erregulazio maila gehigarria emanez. Ikerketa taldeak gene-egitura berri hau ez-aldameneko operon bezala izendatu du.

Ikertutako adibidean batera transkribatzen diren lau geneko talde bat deskribatzen da nahiz eta bigarren eta hirugarren genearen artean hutsune bat egon, non aurkako norabidean transkribatzen den beste gene bat tartekatuta aurkitzen den.

Arkitektura honen ondorioz, operon-en transkribaketaren kontraesan bat ematen da operon-en geneen adierazpenaren eta aurkako norabidean doan genearen elkarrekiko erregulazio ekarriz. Horrela, ez-aldameneko operon kontzeptuak transkripzio-unitate berean produzitzen diren geneak ez ezik ,  bere espresioa operon-aren geneekin koordinatzen diren gainjarritako geneak ere barneratzen ditu.

Gene-egitura berri honen izatearen aurkikuntzak bakterioen biologiaren ulermenerako aukera berriak eskaintzeaz gain, biologia-sintetiko eta bakterio-bio-teknologiaren garapena erraztuko du.
Ikerketa IdiSNA Nafarroako Osasun-Ikerketa Institutuaren jarduera zientifikoaren parte da.