Navarrabiomed-ek nazioarteko entsegu kliniko bat bultzatu du Espainian Lynch sindromea duten pazienteengan minbizi-agerpena saihesteko

Berriak
Komunikazio eta diseinu unitatea
T +34 848 422 201
Egileak
Navarrabiomed

Navarrabiomed-ek nazioarteko entsegu kliniko bat bultzatu du Espainian Lynch sindromea duten pazienteengan minbizi-agerpena saihesteko

  • CaPP3 Spain ikerketak sindrome hau pairatzen duten pertsonetan aspirinen jarraiko irensketaren eraginkortasuna baloratuko du.


Navarrabiomed-ek, Nafarroako Gobernuaren eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren erakunde mistoak, Lynch Sindromea pairatzen duten gaixoengan egunean aspirina bat irensteak minbizi-agerpena saihestu dezakeela planteatzen duen Espainiar CaPP3 Spain ikerketa sustatu eta koordinatzen du. Gaur egun, entsegu hau aldi berean Erresuma Batuan, Finlandian, Australian eta Israel-en burutzen da.

Lynch sindromea pairatzen duten pertsonek minbizia garatzeko aukeretan genetikoki zehaztutako gehikuntza dute, bereziki kolon eta ondestean, baina baita ere utero, sabel, traktu hepatobiliar eta uroepitelioa bezalako kokapenetan. Orokorrean, Lynch sindromea produzitzen duen aldaketa genetikoaren eramaileen erdi inguruk populazio orokorra baino adin goiztiarragoan minbizia garatzen dute euren bizitzan zehar.

2018 eta 2022 urteen artean Nafarroako Ospitale-Gunean (NOG) burutuko den entsegu kliniko hau, Lynch sindromearen ezaguera eta abordatzearen aurrerapenean lan egiten duen Genetika Zerbitzuaren eta Digestio-Zerbitzuaren baterako ekimenaren parte da.

Navarrabiomed-en Gillian Borthwick doktoreak berriki emandako Zientzia-mintegia

Ekimena, Navarrabiomed-i loturiko eta CHN-ren Genetika eta Zerbitzu-Digestiboaren mediku espezializatuak diren Ángel Alonso eta Ana Guerra doktoreek zuzentzen dute. “Zenbait ikerketen emaitzek aspirina bidezko eguneroko tratamenduak Lynch Sindrome-dun gaixoetan minbizia pairatzeko arriskua gutxiagotzen duela ondorioztatzen dute. Hala ere, oraindik ez da gutxieneko dosi eraginkorra zehaztu, horrela, botika hau entsegu klinikoen bitartez zehaztu behar da gure pazienteei arrunki agindu baino lehen” adierazten du Angel Alonso-k.
“Orain arte minbizia pairatzeko arriskua kontrolatzeko modu bakarra jarraipen klinikoa izan da 

(endoskopikoa, ginekologikoa, urologikoa) baina hala ere, zoritxarrez bitarteko minbiziak ematen dira. Prebentzioari minbiziaren sorrera murrizten duen medikamentu bat gehitzea aurrera pausu handia da”, gehitzen du Ana Guerra-k.

Gaixotasunaren 300 eramaile Nafarroan

Lynch sindromea, gutxi gora behera 1.000 pertsonatik 1en agertzen den ez-ohizko gaixotasun bat da. Azken 20 urteetan egindako lan handiari esker eta aldez aurretiko beste ikerketa proiektu batzuei esker, Nafarroan dagoeneko 300 bat eramaile identifikatu dituzte.
Ikerketa Proiektu 3 Minbiziaren Prebentzio Programaren (CaPP3) nazioarteko entsegu klinikoaren baitan txertatzen da eta  8 urteko iraupena izanik, 2.000 gaixoren partaidetza espero da.
Espainian entsegua Navarrabiomed-eko Entsegu Klinikoen Plataformak koordinatzen du. Erakunde honetatik, entseguaren abiarazte  eta garapenerako beharrezkoak diren azpiegitura eta bitartekoak ematen dira eta aldi berean,  gaixoen errekrutatzearekiko, hauen jarraipenarekiko  eta CaPP3-ko nazioarteko bazkideekiko harremana ikuskatzen da.

Zentzu honetan, entsegu klinikoaren abiaraztean profesionalek National Institute for Health Research (Newcastle, Erresuma Batua) institutuaren CaPP3 managerra den  eta berriki Navarrabiomed-en ospatutako mintegi batetan parte hartu duen Gillian Borthwick doktorearen aholkularitza izan dute.   

Navarrabiomed eta Nafarroako Ospitale-Gunea, Osasun Ikerketarako Nafarroako Institutuaren (IdiSNA) Foru Erkidegoan bikaintasuneko ikerketa biomedikoa sustatzen duen organismoaren baitan daude.

 

Irudiak
Gillian Borthwick.
Deskargatu Flecha que indica descarga
Gillian Borthwick.
Deskargatu Flecha que indica descarga
NOG eta Navarrabiomed-en ordezkariak, Angel Alonso, Ana Guerra, Ruth García, Patricia García eta Ferran Capdevila.
Deskargatu Flecha que indica descarga