Navarrabiomed-ek ikerketa biomedikoan interesa duten ikasleentzako bisita bat antolatu du azaroaren 26erako

Navarrabiomed oferta una sesión para alumnado interesado en la investigación biomédica el miércoles, 26 de noviembre
Berriak
Komunikazio eta diseinu unitatea
T +34 848 422 201
Egileak
Navarrabiomed

Navarrabiomed-ek ikerketa biomedikoan interesa duten ikasleentzako bisita bat antolatu du azaroaren 26erako

•   Jarduera zientzietako batxilergoko, unibertsitateko edo lanbide heziketako ikasleei zuzenduta dago


 

Navarrabiomedek ikerketa biomedikoan eta bioteknologikoan interesa duten batxilergoko ikasleei zuzendutako bisita bat eskaintzen du, baita gaur egun unibertsitateko eta osasunaren arloko lanbide heziketako graduak egiten ari diren ikasleei ere. Saioa azaroaren 26ean, ostegunean, izango da, 16:30ean, eta zentroko areto nagusian hasiko da (plaza mugatuak).

Saioan zehar, ikerketa biomedikoaren esparruan dauden irteera profesionalak ezagutu ahal izango dituzte eta zentroko ikertzaileen eskutik, instalazioak ezagutuko dituzte, talde txikietan.

BETETA Itxaron-zerrendan izena eman dezakezu info.navarrabiomed@navarra.es helbidera mezu elektroniko bat bidaliz eta zure izen-abizenak, ikastetxea eta ikasturtea adieraziz eta D eredukoa zaren ala ez eta harremanetarako telefonoa adieraziz. Bajaren bat gertatuz gero, itxaron-zerrendako pertsonei jakinaraziko zaie, erregistro-ordenaren arabera.

Jarduera hau Navarrabiomed-ek 2025ko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Asteen esparruan garatzen dituen jardueren parte da.