Navarrabiomed-ek ikerketa biomedikoan interesa duten ikasleentzako bisita bat antolatu du azaroaren 21erako

Visita estudiantes
Berriak
Komunikazio eta diseinu unitatea
T +34 848 422 201
Egileak
Navarrabiomed

Navarrabiomed-ek ikerketa biomedikoan interesa duten ikasleentzako bisita bat antolatu du azaroaren 21erako

•   Jarduera zientzietako batxilergoko, unibertsitateko edo lanbide heziketako ikasleei zuzenduta dago


 

Navarrabiomedek ikerketa biomedikoan eta bioteknologikoan interesa duten batxilergoko ikasleei zuzendutako bisita bat eskaintzen du, baita gaur egun unibertsitateko eta osasunaren arloko lanbide heziketako graduak egiten ari diren ikasleei ere. Saioa azaroaren 21ean, ostegunean, izango da, 16:30ean, eta zentroko areto nagusian hasiko da (plaza mugatuak).

Saioan zehar, ikerketa biomedikoaren esparruan dauden irteera profesionalak ezagutu ahal izango dituzte eta zentroko ikertzaileen eskutik, instalazioak ezagutuko dituzte, talde txikietan.

Izen-emateak - Parte hartu nahi duten pertsona guztiek honetako formularioan eman beharko dute izena.
Plazak izen-ematearen ordenaren arabera esleituko dira.

Jarduera hau Navarrabiomed-ek 2024ko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Asteen esparruan garatzen dituen jardueren parte da.